Bakarrik sentitzen naiz,
nire ondotik joan zirenetik,
hutsune handi
sakon
hotz bat dut
bihotzean.
Ez da edozein hutsune,
ahazten erreza den horietakoa ez,
ez,
nirea desberdina da,
betirako horrela izango dela pentsatzeak
beldurra sorrarazten dit.
Bai,
Beldur naiz
Beldurrez,
tristeziaz
beterik nago.
Zu ahaztuko zaitudan beldur
zu joana gainditu ezinaren beldur..
Ahaztu,
ez zaitut inola ere ahaztuko
ezin dut
ez dut nahi …
ez dut nahi …
ez dut nahi …
ezin dut
Urte guzti hauetan
Igarotako momentuak,
Onak
ez hain onak,
Atzo gertatu balira bezala gogoan ditut.
Egunero,
eskolan,
kalean, …
edozein lekutan,
nire oroimenean zaude
nire bihotzean zaude
eta betirako
hor jarraituko duzu.
Urte guzti hauetan zuk erakutsitakoak,
gogoan ditut.
Nire bidean aurrera egiteko
beharrezkoak ditut.
Benetan beharrezkoak ditut
Jarraituko ditut
Gogoan izango ditut
Gogoan,
Bihotzean,
Izango ditut.
ESKERRIK ASKO AITONA!
ASKO MAITE ZAITUT!
atzera