Zer egin dezaket?
Ez dakit zer egin behar dudan,
lehen zu nirekin zinen,
baina orain zure hutsunea nabaritzen dut.
Lehen zu nirekin zinenean,
zure konpainia gustuko nuen,
baina batzuetan ez nizun behar besteko kasurik egiten,
eta orain horretaz ohartzen naiz.
Lehen zu nirekin zinenean,
ez nuen beti zurekin ongi jokatzen,
batzuetan ez nuen zure beharrik,
eta orain zu zara nire beharrik handiena.
Lehen zu nirekin zinenean,
edukitzen genituen iskanbila guztien ondoren,
zuk desagertzea desiratzen nuen,
baina orain hemen behar zaitut.
Lehen zu nirekin zinenean,
lagunekin, denbora gehiagoz egon nahi nuen,
orain denbora askoz egoten naiz,
eta zurekin egon nahi dut.
Lehen zu nirekin zinanean,
herri hau munduko hoberena iruditzen zitzaidan,
baina orain nirekin ez zaudela,
ez dut batere gustoko.
Orain zu nirekin ez zaudela,
toki honek lehen zurekin bizitutako gauzak gogorarazten dizkit,
eta konturatzen naiz,
zurekin igarotako momentuak, politenak direla.
Orain zu nirekin ez zaudela,
zurekin egon ez naizen denboraz ohartzen naiz,
eta egunero, nire logelan atera gabe gelditzea
hoberena dela iruditzen zait.
Orain zu nirekin ez zaudela,
zure ahotsa entzutearekin,
zure presentzia sentitzearekin
eta zure muxuak edukitzearekin amesten dut.
Baina orain zu ez zaudela,konturatzen naiz
ez zarela berriz nirekin egongo,
ez ditudala berriz zure begiak ikusiko,
ez ditudala berriz zure muxuak edukiko, eta ez dudala nire bizitza zurekin biziko.
Eta orain galdera hau egiten diot nire buruari:
zer egin behar dut?
joaten banaiz dena atzean uzten dut,
baina geratzen banaiz dena atzeratzen dut.
Nire ustez, hoberena,
zuregana joatea,
baina nola egin?
Nola esan diezaieket agur nire familia eta kideei?
Agian esaten badiet, maitemindu egin naizela...
eta zure beharra sentitzen dudala... ,
denek ongi ulertuko didate?
ez duzu uste?
Ez zait besterik esateko geratzen,
agur bat denontzat,
maite zaituztet, baina berarekin
egon behar dut...
Bueno ba aio denei,
nire mutilarengana noa,
dena bukatzen dudanean,
hartu eta berarekin lurpera nazazue.
atzera