Galtzagorri Elkartearen webgunea

2010

Zer da zoriontasuna?Eguzki-lore

Gizaki guztiek lortu gura dutena.

Baina ba al dakite zer den?

Norbaitek ezagutzen al du galdera

honen erantzuna?

 

Askori gauza garestiak,

luxuzko bizitzak, etxe izugarriak,

auto garestiak...

etortzen zaizkie burura,

baina garrantzitsua ez da

guk daukaguna

baizik eta gu garena.

 

Luxuzko bizitzak dituztenak

ez dira zoriontsuagoak, beraiei

diruak erositako maitasun hotzak

besterik ez die bihotza betetzen.

 

Gauza txikietan dago

benetako zoriontasuna,

bihotza ilusioz

betetzen dizkigutenak;

eguneroko bizitza,

lagun baten irribarra,

familiaren berotasuna,

egunsentiaren dirdira zure begietan...

zoriontasun irudi argiak.

 

Maitasunaren unea

zure atarian

zu zaren pertsona

bilatzeko irrikitan.

Hori da gakoa

Zuk zure burua maitatzea.

 

Bizitza pozez beteta

taupadak bihotzean

eta irribarra

denen aurpegian.

 

Disfrutatu eguneko

momentu guztiak

azkeneko eguna

izango balitz bezala.

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia