Galtzagorri Elkartearen webgunea

2010

Nora goaz ihesi?Eriel

1) Eztanda gogor bat entzutean,

bihotza taupaka hasi eta

ondoren norbaitek garrasi egitean,

beldurra, hotza, bakardadea,

hori dena sentitzean,

lehiotik begira jarri naiz.

Eta hura ikustean,

ohartu gabe, bi begietatik

malko hotz bat erortzean,

zer egin ez dakidala gelditu naiz.

 

2) Ondoren hainbat hegazkin,

bata bestearen atzetik,

eta leherketa gehiagorekin,

sufrimendua da nagusi.

Orduan erori dira zenbait eraikin,

jendea korrika dabil,

haurrak negarrez bere gurasoekin,

nora jo jakin gabe

guztiak daude larriturik

ihes nola egin pentsatzen.

 

3) Korrika irten naiz etxetik,

herritik alde egin behar dut ez dut

hil nahi bonba batengatik,

ihes egin behar dut.

negarrez ari naiz bi begietatik

amaiera ikusten,

nik ez dut nahi gerrarik,

ez dut negar artean bizi nahi.

ez daukagu honen beharrik,

herrikoek ez dugu hau merezi.

 

4) Haur negarra entzun da orduan

hortxe zen niri begira,

korapiloa sortu zait barruan

azkenetan zegoen gaixoa,

ezin naiz horrela utzita joan

joaten banaiz dena ahaztu beharko dut

baina gelditzen banaiz ,

denbora gutxiago dut ihes egiteko.

Bi aukerak ditut buruan,

zer egin behar dut?

 

5) Gorputza estali diot zapiez

eta besoetan hartu dut,

orduan estutu egin nau bi eskuez,

irribarrea du aurpegian.

Itsasertzera iritsi garenez

itsasontzi batera igo gara,

izkutatu egin gara sareen bitartez.

ez dakit nora goazen,

baina oraingoz salbu gara zorionez,

herria agurtu behar dugu negar malkoez

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia