Ez dakit nola, baina zerbait gaizki dabil.
Martxan zebilen guztia,
Ez dabil ondo orain.
Haserre nago, atzera begira,
Zerbaiti gaizki begiratu nahian.
Zerk edo Nork ,
Ez dakit,
Baina zerbaiten edo norbaiten ondorio da
Gaur herrialdean gertatzen ari dena.
Nola eta Zergatik,
Zergatik eta Nola,
Galdera hauen erantzuna bilatu nahian
Pasatu dut denbora atzealdera begira.
Entzun ezina zena
Entzungarria da orain,
Ikusezina zena,
Ikusgarria da orain.
Ez dakit zer den,
Baina beldurra nire gorputzean
Sartu nahian dabil.
Arraro nago,
Oso arraro.
Mundua gelditu delakoan
Daukat neure gorputza.
Nori eragingo dio?
Zeinek nabarituko du?
Dakidan gauza bakarra,
Errudun sentitzen naizela.
Arazo bat daukat,
arazo oso larria.
Mundua atzeratu dut,
Ni gelditu ahala.
Zergatik niri,
Galdetu diot atzeko gauza ikusezinari.
Nik ez dut nahi,
Ez dut munduarengan jabetu nahi.
Aurrera noa, orain bai.
Atzera begiratu ezinik, aurrera noa.
Ez dut ezer jakin nahi,
Ez dut mundu aldatu nahi.
Bidean noa, aurrera,
Atzean gertatzen ari denaz jabetu gabe.
Atzera begiratu nahi dut, baina ezin dut.
Aurrera jarraitu behar dut.
Nekatzen ari naiz,
Barrutik etsitzen.
Atzera begiratu eta …
Okerrera.
Ezinezkoa da, ezin liteke,
Oker zegoena, okerragoa da orain.
Gris iluna zena, beltza da orain.
Nik aurrera jarraitu ahala,
Mundua atzean utzi dut.
Ez dut aukera egokia egin,
Korrika nabil atzera begira.
Korrika noan aldera,
Mundua dago beste aldean.
Nazkatu naiz,
Gelditua nago,
Buruan mundua jira-biraka dabil,
Zorabiaturik nago.
Ikasi dut,
Bizitzako ikasketarik zailena.
Zuk ikusi nahi duzuna, atzean edukiko duzu,
Beraz, bila ezazu,
mundua zure aurka baldin badago ere.
Aurkitu ezazu,
Bilatu nahi duzuna,
Atzera begiratu, behar duzunean,
Iraganak etorkizuna esan dezake eta.
atzera