Etorkizuna.
Zer da etorkizuna?
Umeen nahia.
Zaharren etsaia.
Bakoitzaren hautabide.
Eta denen ezkutuko ibilbide.
Batzuk argi,
besteak ilun.
Batzuk zain,
denek ez nahi.
Nik behin aukeratu behar,
naitaez egin behar,
joan edo gelditu:
"Joaten banaiz ,
dena atzean uzten dut;
gelditzen banaiz, dena atzeratzen dut."
Joan, utzi.
Gelditu, atzeratu.
Zer egin?
Zer hautatu?
Denek dugun arren,
batzuk dira beldur.
Zurea badakizu,
joan zuzen,
ez pentsatu,
aurrera egin.
Huts egin,
ikasi.
Ametsak ez bait dira desagertzen,
pertsonak ez badituzte baztertzen.
Hori bait da,
ikasteko modua.
Etorkizuna ikusteko modua!
Hura biziz!
Iragana ezin aldatu,
ezin zuzendu,
ezin itzuli.
Etorkizuna dugu bertan zai.
Azken finean;
ez bait da jakin behar nora goazen,
baizik eta horretarako bidean goazela.
Aukeratu dut,
joango naiz,
ez dut dena atzeratuko.
Aurrera begiratzen ez duena,
atzean geldituko delako
Beraz ez iragana,
ez etorkizuna,
baizik eta oraina.
Bizi eta utzi bizitzen!
atzera