Astronauta izateko argia izan behar da.
Ni, argia naiz baina gorputzean ere argia eduki behar dut.
Behingoz, zerbait egia bihurtzeko irrikaz nago,
baina…zer bihurtuko da egi?
Astronautaren ametsa…
Momentu batean, izarrek bezalako argia ageri,
eta gelditu egin zitzaidan bihotza.
Zer gertatu zen?
Beste leku batean nengoen, mundu berria.
Arraro sentitzen nintzen, bai, ederki ere,
paradisuan bezala.
Unibertsoa zirudien zegoela hegaka,
ni ere bertan nengoen,
alde batetik bestera,
hitz eder bat ahoskatu nahian:
LILURAGARRIA
Toki hura benetan polita,
hainbeste edertasun, kolore…
koloreek gaua pizten zuten,
ostadar bat sortu nahian.
Denbora luzea pasa, gorputz-argia itzaliz.
Ez nuen ezer oroitzen, baina zerbait nuen buruan gordea,
izar eta kolore eder batzuk gogoratzen nituen.
Nolatan oroitzapen hori?
Bai! Iraganeko amets bat izan zen…
Astronauta izan nahi nuen,
eta egi bihurturiko ametsa zirudien!
atzera