Galtzagorri Elkartearen webgunea

2010

Idazle GazteaGorriti

Gogoan dut zure azken garrasia

“Ez, utzi bizitzen mesedez”

Gogoan dut zure azken begirada itxaropentsua.

Gogoan dut, labanak zure urdailean egin zuen hotsa.

Gogoan zaitut.

 

Kontzientziak hartu zuen erabakia ez dakit

Zergatik? Zertarako? Zeinengatik?

Izan zen

Baina egin egin nuen.

 

Gogoratzen naiz nola ezagutu zintudan.

Soineko gorri bat zeneraman,

niri hainbeste gustatzen zitzaizkidan txarolezko zapatak,

ezpain gorri pasiotsu batzuk…

Eta nire masailak ere hala geratu ziren.

Gorri…

 

Dantza egin genuen,

gogotik egin gainera.

Azkenean, bota egin behar izan gintuzten dantzalekutik.

Eta zu dantzalekutik irten

zinen bezala,

eguzkia ere zerua argitzera azaldu zen.

Gorri-gorri zegoen dena,

eta gori-goria izan zen zure ezpainekiko lehen ukitua.

 

Irribarrez gogoratzen dut Atletiken partidak

Ikustera joaten ginen asteburu oro.

Gipuzkoarrak biak eta Bilbo animatzen.

“Zergatik gustatzen zaizue horrenbeste Atletik?”

Galdetzen ziguten askok jakin-minez,

eta guk

“gorria delako bere kamiseta”

Erantzuten genien irri artean.

 

Nire mantangorritxo

“ai ama ze kutrea”

pentsatuko zuten askok

gu horrela hizketan hasten ginetan.

Egia esan arrazoi pixka bat bazuten

Baina zer egingo diogu ba;

Gazteak ginen,

jolas zaleak,

buru arinak

eta maiteminduta geunden.

Maiteminduta bai,

maiteminduta nengoen.

Gure harremana gorri-gorria izan zela esan genezake.

Horregatik ez dut ulertzen zergatik bukatu zen

Gorriegi.

Baina bukatu zen.

“Nire zilborretik

altxatu ditut begiak

Eta konturatu naiz

ze min egiten duen egiak”

Egia. Egia dakit,

egia dakigu eta dakite.

 

Odol putzu eta saminaz gain

bi aukera utzi dizkidazu;

Polizia-etxera joaten banaiz,

dena atzean uzten dut.

Gelditzen banaiz,

dena atzeratuko dut.

Dena…Dena?

Dena, zu zinen.

Zer zentzu du bizitzeak?

 

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia