Txiki nintzela jaio eta
bizia eman zidaten,
orduan dena zoriontsua zen.
Gauza guztiak eginak ematen zizkidaten,
ez nuen ezer egin beharrik.
Denbora aurrera joan ahala
gauzak bakarrik egiten ez direla
konturatu nintzen.
Gaixotasunak ez zidan uzten beste haurrak zuten
askatasun hori bizitzen.
Nik nahi nuena,
nik bakarrik lortu nahi nuen.
Inongo laguntzarik gabe,
nire arazoa atzean utzi nahian.
Hasieran dena perfektua zen,
adin batera iritsi arte;
orduan ezagutu nuen zer zen
maitasuna, gorrotoa, traizioa...
Inguruko jendea asko aldatu zen,
ni barnean sartuta.
Baina orain txikitan dena ematen zioten ume
inozente batetik, pertsona heldura pasatu
naiz.
Hain denbora gutxian,
hainbeste aldaketekin ez dut neure burua
oraindik ondo ezagutzen.
Arraro nago.
Arraro sentitzen naiz.
Aldatu eta nire iragana atzean utzirik
aurrera jarraitu nahi dut.
Baina ez da ematen duena bezain erraza.
Hainbeste arazo ezin dira burutik hain
erraz joan.
Edozer emango nuke,
pertsona arrunt bat izateagatik
eta jendeak ni ulertzeagatik.
Sufrimendu hau jasanezina
egiten zait.
Ezin dut gehiago.
Zerbait egin nahi dut
arazo eta gauza guztiak ahaztuz,
bizitza berri bat hutsetik hasteko.
Horrela nire umetako oroitzapenak
ez dira hain tristeak izango.
Eta horrela egunen batean zoriontsu izango nintzateke...
Baina gauzak ez dira horrela,
Ezin dut nire bizitza hutsetik hasi.
Nire arazoei aurre egin behar diet
baina ez dut indarrik
gehiago sofritzeko.
Gehiegi da niretzat,
lehertu egingo naiz.
atzera