Galtzagorri Elkartearen webgunea

2010

Familiaren berotasunaAmani

Gaur goizean esnatu

eta dena elurrez geratu.

Hau eguraldi txarra,

esan du nire aitak.

Zer zoriona,

erantzun dio amak.

Nola zoriona?

Galdetu du aitak.

Noski, denok elkarrekin egongo gara,

erantzun dio amak.

Zenbat familiek nahiko lukete gu bezala egon,

elkarrekin,

batera,

zenbat umek nahiko lukete aita-amen goxotasuna?

Familiak

berotasuna ematen du hotz egiten duenean.

Familiak

lagundu egiten dizu gehien behar duzunean.

Ez zaitu bakarrik uzten

zer egin ez dakizunean.

Zenbat jenderekin,

lagunekin,

egon eta egongo zara bizitza honetan,

zenbat laneko lagunekin,

eskolakoekin,

egongo zara,

baina,

zenbatek lagunduko dizute,

bakarrik zaudenean?

Zer egin ez dakizunean?

laguntza behar duzunean?

Hor egongo da familia,

beti laguntzeko prest,

beti zure alboan zuri laguntzen.

Arrazoi duzu,

esan du aitak,

familia beti egongo da zurekin.

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia