- Ringgg!- iratzargailuaren soinu zorrotzak egunero bezalaxe deika hasi zen. Betiko arazoa ere bertan zegoen, ezin nuen ohetik altxa.
Bost minuturen ostean amaren ohiuek ohetik jaikiarazi ninduten. Gosaria mahai gainean zegoen prestatuta. Ziztu bizian gosaldu eta jantzi ondoren, korrika atera nintzen eskolara bidean.
Bidean lasai asko nihoala nire atzean zenbait zapaldura azkar nabaritu nituen. Buelta ematerakoan Julen, Markel eta Amets niregana korrika zetoztela ikusi nituen.
- Itxaron Danel!- ohiukatu zidan Julenek
- Kaixo lagunak.- esan nien. Behin denak geundela, aurrera jarraitu genuen.
- Gogoratzen al duzue Itziar andereñoak esandakoa?- galdetu zuen Markelek. Gaurko sailean etorkizunean zer izan nahi dugun galdetuko digu.
“Oh ez” pentsatu nuen nire barnean, gorrotu nuen galdera hura. Nire lagun guztiei gauza bera etortzen zitzaien burura, futbolaria. Ezin nuen hori ulertu, zergatik izan nahi zuten denek futbolari? Niri, berriz, oso desberdina zen lan bat gustatzen zitzaidan, nik astronauta izan nahi nuen. Betidanik gustatu zait, nire ilusiorik handiena ilargiraino iristea da eta. Txikitatik hitz hauekin erantzuten nuen galdera eta beti erreakzio berdina jasotzen nuen: -Zu, astronauta!! Hori txorakeria bat da, gainera zuk ezin duzu ilargiraino joan- erantzuten didate beti algara artean.
Nire lagunak beraien bizitza perfektuaz hitz egiten ari zirela, nik atzeraka pauso batzuk eman nituen galdera hartaz libratzeko nahian. Baina azkar etorri zen Markel nire erantzuna entzuteko irrikitan.
- Eta zuk Danel, zer izan nahi duzu?- galdetu zidan Markelek.
- Bueno... oraindik ez dut pentsatu.- esan nion, nitaz barre ez egiteko.
- Izango duzu zerbait gustukoa, ezta?- saiatu zen berriro Markel.
- Ez, ez dakit.- esan nion urduri.
Segituan eskolako sarreran ginen, bi minutu beranduago txirrinak jo zuen. Ikasgelara iristean Itziar andereñoa bere aulkian eserita zegoen. Nire mahaira joan eta liburuak utzi ostean gelako lagun batzuekin hitz egiten hasi nintzen.
- Beno, entzun!- ohiukatu zuen andereñoak- Hasi behar dugu. Gaur zuen etorkizunari buruz hitz egingo dugu. Has zaitez zu, Julen.
- Nire ametsa futbolaria izatea da, munduko futbolari onena izango naiz.-erantzun zion ilusio aurpegi batekin.
- Eta zu Eider?
- Ni aktoresa izan nahi dut, filmetan agertuko naiz.
- Danel, zer izan nahi duzu zuk?
Urduritasuna nire gorputzaz jabe zela begirada behera zuzendu nuen. Ez nuen gelako ahogozagarri izan nahi.
- Beno oraindik ez dut pentsatu.-erantzun nion.
- Baina zerbait izango duzu gogoko-esan zuen Itziarrek.
- Ez, ez dut.
- Seguru al zaude? Ez lotsatu.
Isil-isilik gelditu nintzen esan edo ez esan, ez nekien zer egin. Esanez gero nitaz barre egingo zuten eta egunero txantxa berarekin zirikatuko zidaten. Baina ez banuen esaten Itziarrek esan zuen bezalaxe beti egongo nintzateke lotsarekin. Segundu batzuk geroago beldurrei aurre egitea aukera onena zela pentsatu nuen eta ala egin nuen:
- Bueno... egia esan...astronauta izan nahi dut...
Segituan gelako guztien barreek ez zidaten hitz egiten utzi. Urteak neramatzan denen algarak jasaten, baina egun hartakoa gehiegizkoa izan zen. Ez nuen bi aldiz ere pentsatu, altxa eta gelatik korrika atera nintzen. Itziar atzetik oihuka nuela:
- Itxaron Danel! Ez egin kasurik gogoratu zure nahia dela!
Segituan gelditu eta andereñoaren hitzak entzuten gelditu nintzen.
- Ez duzu inoiz lotsatu behar, zuk nahi duzuna da eta. Horregatik aurrera jarraitu behar duzu, ez duzu inoiz beldurrik izan behar. Begirada gorantz zuzendu eta etortzen zaizkizun arazo guztiei aurre egin. Gainera oso ausarta izan zara.
Hitz horiek oso mesedegarri izan ziren nire bizitzarako, Itziar andereñoak inoiz ez nuela amore eman behar irakutsi eta nire ametsak betetzen lagundu zidan.
Sei urte geroago ikaskuntza guztiak bukatzerakoan unibertsitateko ikasketa aukeratu behar nuen. Nire ametsa egia bihurtzea nahi nuen eta ez nuen birritan pentsatu, zientziako karrera ikasi nuen unibertsitatean. Lau urte beranduago ingeniaritza ere ikastea erabaki nuen.
Orain 27 urte ditudala ESA agentzian sartzeko aukera izan dut. Nahiko zaila izango da, 8 pertsonek bakarrik izango dutelako aukera. Aurkeztutako 40.000 pertsonetatik, bukaeran geldituko diren 8 pertsonen artean egotea espero nuen.
Hilabete luze bat itxaron eta nire postontzian gutun bat zegoela ikusi nuen. Kontu handiz hartu nuen ESA-ko logotipoa zuelako. Arnasa falta zitzaidala zirudien eta bihotza ateratzear nuela. Etxera iristean gertuen nuen aulkian eseri nintzen, nire hankek ezin zutelako nire gorputz urduriaren pisua eraman. Gutun hori irikitzean nire bizitza zeharo aldatuko zen txarrerako edo honerako. Nire eskuek ia ezin zuten gutuna heldu, gorputz guztia poztasunaz eta baita penaz bete zitzaidan. Gutunari buelta eman eta kontu handiz iriki nuen, barruan zegoen papera hartu eta irakurtzen hasi nintzen.
- Baiii! Aukeratu naute, ni naiz!- ilusioa eta poza nire etxe guztian nabarmentzen zen. Ezin nuen sinetsi aukeratutakoa nintzela, 40.000 pertsonetatik ni! Poztasuna nire jabe egin zen. Zertxobait lasaitu eta gero papera hartu nuen irakurtzen jarraitzeko. Bi astetara Parisen egon behar nintzen ESA-ko agentzian! Bertan nire lehenengo lana azalduko zidatelako. Egunak pasatzen joan ziren eta baita asteak. Trenean zenbait ordu luze pasa ondoren Pariseko Eiffel dorrea lehiotik ikus nezakeen, minutu batzuk eta gero geltokian nintzen. Jaitsi eta taxi bat hartu eta gero agentziara joan nintzen.
Bertan agentzia irakutsi eta nire lehenengo lana azaldu zidaten. Programa bat asmatu behar nuen, ez zen oso zirraragarria baina lan hura ondo egiten banuen ilargira joateko aukera izango nuen.
Hiru hilabetetan programa asmatu eta nire nagusiei ikaragarri gustatu zitzaien. Gainera laster ilargira joateko aukera izango nuela iragarri zidaten.
Urte batzuk igaro zirela eguna iritsi zen, nire ametsa egia bihurtua ikusiko nuen, ilargira nindoan. Agentziako atetik nire lau lankide eta ni gure uniformea soinean genuela espaziontzirantz abiatu ginen.
Orduantxe gaztea nintzenean nire lagunen irainak eta mespretsuak etorri zitzaizkidan burura. Baita ere Itziar andereñoaren hitz mesedegarriak, nire ametsengatik borrokatu behar nuela eta ez nuela lotsatu behar irakutsi zidan. Eta are gutxiago amore eman.
Orduan konturatu nintzen zerbait lortu nahi baduzu bukaeraraino borrokatu behar duzula, ez duzu amore eman behar. Oso garrantzitsua da zure buruan sinesmena izatea, nahi duzuna lortzeko gai zara eta.
atzera