-Nork dio astronauta izatea txarra denik?
Kaixo ni Ander naiz hamar urteko mutiko bat. Tolosakoa naiz berez, baina duela lau hilabetetik Beasainen bizi naiz. Gurasoak lana dela eta herriz aldatu behar izan ziren eta ni berriz lagunaz, eskolaz… aldaketa gogorra egiten hari zait baina nire etxe berriko gela berriko ohe berrian ezartzen naizenean denaz ahazten naiz momentu baterako. Begiak itxi eta espaziora bidaiatzen dut. Egunero abentura berriren bat gertatzen zait. Tokia nolakoa den galdetzen zarete ezta? Ba begira, ni Marte izeneko planeta batera joaten naiz. Ez da Lurra bezalakoa noski, baina polita da. Etxeak ez dira lau pisukoak ezta koloretakoak han dena desberdina da. Kobazuloak dira etxebizitzak eta oso politak gainera. Eta jendea berriz, gu baino zurbilagoak dira eta belarriak puntadunak dituzte.
Denak jatorrak dira, eta hiru lagun zoragarri dauzkat: Marina, Dorian eta Leno. Berak dira nire abentura lagunak.
Gaur eskolatik iritsi naiz eta Miren andereinoak etxeko-lanik bidali ez digunez ohean etzan naiz. Abentura berri batean murgildu naiz.
Espazio ontzian muntatu naiz eta Marterantz abiatu naiz. Bidai motz baten ostean nire Marteko lagunen etxera joan naiz. Jolasten egon gara ten-golera, hango joko famatuena da. Tenniseko erraketa eta pilotarekin paseka joaten zara ahurkakoaren ateraino eta han sartzen saiatu behar duzu. Oso joko polita da eta dibertigarria.
Baina, bat-batean Lenori eskuko mugikorrera norbaitek deitu dio. Leno gazteak telefonoa hartu eta Aron zela jakin ondoren ziztu bizian joan ginen bere jauregira.
Aron Marteko bake zaindaria da; hau da, espazio osoan gerrarik ez egoteaz arduratzen dena.
Jauregira iritsi ginenean Aron oso urduri ikusi genuen. Berak gertatutako guztia kontatu zigun. Eta normala da horren urduri egotea, ni neu ere urduri jarri nintzen eta.
Begira lagunok, arazoa bake makilan dago. Lazarus espazioko gizonik maltzurrenak Aroni lapurtu dio. Aronek ezindu espazio osoan bakea mantendu bere makil magikorik gabe.
Marina, Dorian, Leno eta ni ziztu bizian atera ginen Lazarusen bila. Mate guztian zehar bila eta bila ibili ginen eta ez zegoen Lazarusen aztarnarik. Aronengana itzuli ginen eta bilera luze baten ondoren erabaki batera iritsi ginen.
Aronen bake armadakoek beraien espazio hontzi berezia utziko zigutela esan zigun eta horrela beste planetetan ere begiratzeko aukera izango genuela, eta bi egun barru aterako ginela Lazarusen bila. Beraz, ekintza gogor eta berezirako laurok ondo prestatuak joan behar dugula esan digute. Bi egun hauetan lan gogor asko egin behar dugu.
Bi egunak begi itxi batean igaro zaizkigu eta iritsi da espazioan barrena ibiltzeko unea.
Marina, Dorian eta Leno ez dute arropa berezirik behar. Beraien gorputza moldatua dagoelako espazioko giroari. Ni berriz, astronauta traje batekin noa. Egia esan bero apur bat ematen dit baina oso segurua da.
Familia eta lagunez agurtu eta espazio ontzian murgildu gara lauok. Zirraragarria izan da agurtzera etorri zaizkigun herritar guztien poza. Hamar urteko mutilen esku dago eta beraien bizitza. Marte alde batera utzi dugu jada eta orain aldameneko planetara joaten kontzentratu behar dugu. Ondo iritsi behar dugu eta ontzian matxurarik gabe.
Espazioa gauza zoragarria da. Izarrez betea dago eta noizbehinka planeten bat agertzen delako. Baina bere eragozpenak ere baditu esaterako: espazio piratak, beste ontziak…
- Begira Ander esan-dit Marinak- horko planeta hori maltzur planeta da.
- Ez nuen planeta horren ezagutzarik Marina – esan diot nit – zer dago bertan?
- Ba ezpazioko maltzur guztiak han daude. Hor nahi beste maltzurkeri egin ditzaztekete beste inorri eragotzi gabe.
Pentsatzen aritu naiz planetatik gertu igarotzen ari garela eserlekutik altxa eta ziztu bizian Dorian eta Lenoren gana joan naiz, eta esan diet:
- Mutilak! Gelditu berehala ontzia. Lazarus hemen egongo da, Maltzur planetan.
- Baina hemen ezin digute guri maltzurkeriarik egin Ander.
- Bai Leno, Lazarusek bai.
- Nola, ez dizut ulertzen!
- Ba begira, Lenok bake makila lapurtu zuen. Makil horrek edonon du boterea. Beraz, planeta hontara etorriko zen. Eta oso azkarra izan da. Hemen maltzurkeriak boterea gugan ez duenez bera hemen ez zela egongo pentsatuko genuen eta.
- Arrazoi duzu- Dorianek esan du ontziari bira ematen planetarantz abiatuz.
-Goazen bila mutilok – Marinak esan du – azkar joan behar dugu.
Planetara iritsi gara azkenean, eta bila eta galdezka ibili ostean aurkitu dugu Lazarus maltzurra. Etxola zahar batean gordeta. Bera inguratu eta borroka gogor-gogor baten ostean makila kentzea lortu dugu. Ez da erraza izan makila zuenen guri aurre egiten zigun eta. Baina orain garrantzitsuena makila dugula da eta Lazarus espetxeratu dugula.
¡trirrin-trirrin-trirrin-trirrin!
-Ander esnatu! Animo berandu joango zarela eskolara
- Bai ama, banoa.
Eskolara abiatu naiz gosaldu eta jantzi ostean eta lagunak gaur ere barre egin didate. Nire marrazkiekin sartzen dira eta ez dut batere gustukoa. Gainera Marteko nire lagunak marrazten ditut eta ez didate sinisten benetakoak direnik. Astronauta deitzen didate eta negartia ere, negarrez uzten nautelako.
Etxera itzuli naiz negarrez eskola bukatu ostean aita niregana hurbildu zait ea esan dit:
- Andertxo zer gertatzen zaizu?
- Begira aita, eskolan astronauta deitzen didate.
- Baina Ander, ez du merezi horregatik malkorik isurtzea. Anima zaitez mutil. Begira, hori gauza hona da seme, horrelako bidai politak ezin ditu edozeinek egin. Horretarako azkarra izan behar duzulako eta adimena behar duzulako. Beste umeak ez dira azkarrak baino zu bai. Beraz, pozik egon beharko zenuke.
- Eskerrik asko aita. Arrazoi osoa duzu.
- Ander, zergatik ez dizkidazu zure Marteko lagunak erakusten?
- Ados aita. Lehenengo pausoa zatoz nire gelara han hasiko dugulako beste abentura berri bat.
atzera