Galtzagorri Elkartearen webgunea

2010

Gauzak aldatu daitezkeelako… Irriki

Benetan gehiegi maite nuela uste nuen, beretzako zorterik hoberena opa nion, momentu guztietan laguntza eskaintzeko prest nintzen, berak behar ninduenean bertan aurkitzen ninduen, lagun minenak ginen…

 

Eta orain, nire buruaz beste egitea gustatuko litzaidake, oraintxe bertan, ezin dut gehiago, inoiz lehen sentitutako sentsazioa dut nire gorputz barnean, ateratzen ez den sentsazioa.

 

Gaur ere ikastolako atea irekitzekoan, Karlota eta bere lagunen planak entzun behar izan ditut, gorroto dut; Karlotaren begirada hark nire bihotza apurtzen du egunez egun.

Hark ni mindua ikusteko irrikitan dagoela ziur dakit, ni gelako ikaskideekin gaizki moldatzea desiatzen dago. Zorte pixka batekin nire lagunekin geratzen naizenean, berak plan guztiak hausten dizkit, niri etxetik ateratzea debekatzea atsegin du, eta lorrarazi egiten du.

Gezurra badirudi ere, hitz egiten ari naizen pertsona hark nire laguntzat hartzen du bere burua, hain zuzen ere lagunik minena.

 

Dagoeneko DBH 2ko ikasturtea bukatzear zegoen, eta nik negarrez pasatzen nuen gau guztia, hurrengo eguna pasatakoa baino okerragoa izango zen beldurrez. Klasean nuen lagun bakarrak nitaz barre eginez pasatzen zuen egun guztia, ni nire onetik aterata ikustea atsegin zuen, ezin nuen gehiago. Bakarrik eta laguntzarik gabe sentitzen nintzen, gorputzeko dardarak eguneroko kontu bilakatu ziren, nire izaeraren parte hartuz.

 

Egun hartan etxean nintzen, bakarrik, normala zen bezala; hala ere, gurasoen eguneroko liskarrak ez nituen faltan botatzen. Eguerdi hartakoa benetan mingarria izan zen, inoiz baino okerrago sentitu nintzen. Komunean, ispilu aurrean jarrita, begietatik malkoak dagoeneko isurtzen hasiak, lababoaren gainean amaren zigarrotxo batekin egin nuen topo.

Dagoeneko ezin nuen ezertxo ere galdu, ez nuen aurrera jarraitzeko gogorik, nire bizitza penagarria zela argi neukan.

 

Sukaldeko armairuetan zigarroari su emateko zerbaiten bila hasi nintzen. Tabakoa hartuta eta guztiz debekatua nuena egin nuen, gurasoen gelara sartu nintzen. Atea ireki bezain laster usain arraroa sumatu nuen, arropa lurretik botata, ohea egin gabe, galtzontzilo eta kuleroak ohe gainean, gogoan dut preserbatiboren bat ere aurkitu nuela, hori bai egoera lotsagarria. Orduan ulertu nuen gurasoen gelara ez sartzeko arau garrantzitsu haren zergatia. Azkenik, su emateko piritak hartu eta gelatik kanpo atera nintzen, aitak horrelako gauzetan harrapatuz gero, zaplazteko ederra eramango nuen eta.

Zigarroari su eman eta bi aldiz pentsatu gabe ahoan sartu nuen.

 

Zulo beltz, hotz eta gogor batean bizi nintzen, zerbait berria ezagutu behar nuen eta zigarro bat behatz artean edukitzean pertsona bilakatuko ote ninduen ikusi behar nuen, ez bainintzen pertsona sentitzen, sukaldeko trapu zaharrenetako eta zulo gehien zituen hura besterik ez nintzen.

Halako batean, etxeko atearen beste aldetik soinu arraroak entzuten nituen, etxearen kanpoko aldetik atea bultzatzen ari zen norbait. Bihotz taupadak azkartzen hasi ziren, beroa, gorputzeko dardarak, negar egiteko gogoak… klaseko burlak jasaten nituen momentuan bezalaxe sentitzen nintzen, egoera hau ez nekien nola bideratu aurre eginez. Zigarrotxoa itzali eta komunetik behera bota nuen. Amaren perfumea hartuta, egongelan utzitako tabako usaina estaltzen ahalegindu nintzen, korrika, beldurtuta, gorputzean nuen tentsioarekin, mahaiaren aurka kolpatu eta buruz behera lurrera erori nintzen, begiak itxi nituen:

- Kankaa! – Lurrin potoa lurrera erori eta hautsi egin zitzaidan.

Ezin nintzen zutitu, dagoeneko atea zirikatzen ibili zen pertsona egongelan sartu zen. Adorerik gabe burua altxatzeko, guztiz beldurtuta sentitzen nintzen. Bere pausoak entzuten nituen, egongelan zebilen, dirudienez ezezagun hura ez zegoen batere lasai, bere arnasketa sakona entzuten nuen.

Beldurra, beldurra zen nabari nire barnean, baina zeren beldur? Lapurrak minik emango ote zidan beldurrez? Nirekin jolasean ibili ondoren mailu batekin buruan jo eta seko utziko ote ninduen beldurrez? Beldur? Horren beldur? Ezinezkoa, hori baitzen momentu hartan eta eguneroko ametsik politena bilakatzen zena, iluntasun sakoneko eta beldurrezko istorioa fantasiazko ipuin bilakatuko zuen bakarra, nire heriotza, egurrezko kaxa batean zoriontsu izango nintzateke, inor gabe, ni bakarrik.

Nire bizitzaren amets gaiztoa lurrun bilakatzeko objektiboarekin, ziztu bizian zutitu eta korrika etsaiaren bila abiatu nintzen. Momentu hartan guztia aldatu zen.

 

Nire gorputza balore handiaz jabetu zen, sukaldetik aitaren labaina hartu eta egongelan sartu nintzen:

- Aaaaaaaaa!- Ikusitakoa sinesgaitza zen, baino ikusten nuena baino indartsuagoa nintzen eta aurre egiteko gauza nintzela sinestarazi nion nire buruari, segundo batez bakarrik bazen ere.

Hurbilduz niregana zetorren, beltzez jantzita egoera nazkagarria zuen gizona, aurpegia tela beltz batek estaltzen zuen.

Bere pausoak, gero eta azkarrago, gogor entzun nituen, bertan zegoen, nire burua lasaitzen ahalegindu nintzen, ezinezkoa, ez nuen irtenbiderik, baina niregan konfiantza lortu nuen, lehenengo aldiz, hain zuzen ere delinkuente bat begi bistan nire aurrean nuela. Labana bi eskuekin estu hartu nuen, ziur nago momentu hura ez zaidala inoiz ahaztuko, nire indar guztiekin haren bila korrika joan eta labana bertan sartuta utzi nion.

 

Momentu hartan, arnasa hartu nuen, isiltasun luzea sortu zen gelan, nire sentimenduak ezin kontrolaturik nenbilen. Lasai nintzen, banekien delitu handia egin nuela, banekien egin behar nuenaren aurkakoa egin nuela, banekien egun hartatik aurrera, nahiz eta denbora asko pasa, betiko geratuko zela, nire bihotz barnean, ikastolan nire etiketa bakarra izango zela eta nire ametsa inoiz ez zela beteko, zoriontsu izatea.

 

Nire bigarren bizitzan, egun hartakoa gertatu ondoren, gauza guztiak aldatu egin dira, Karlota nire lagunik minena da, bakarrik sentitzen naizenean laguntzen didana. Gauetan lo egitea lortu nuen aspaldian, pertsona berria naiz, orain 27 urteko neskatxa alai eta zoriontsua naizela uste dut. Nire ametsa iritsi da, etxez aldatu naiz, lanean inoiz baino hobeto moldatzen naiz, hain zizen ere oraingo bizitza honetan, astronauta naiz. Aspaldiko trapu zaharra astronauta famatu eta argi batean bilakatu da. Mutil laguna ere badut, ni neu nolakoa naizen onartu dut eta hori zen beharrezkoa nuen bakarra, egun hartan gertatutakoak nire bizitzari buelta eman dio eta orain ez dut zigarrotxorik behar nire burua besteenaren mailakoa dela sinesteko, naizen bezalakoa naizelako, eta gutiz harro nago.

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia