Joaten banaiz, dena atzean uzten dut eta ez banaiz joaten, berriz, dena atzeratzen dut.
Horixe esaten diot behin eta berriz nire buruari, gauzak konpontzea oso zaila dela. Ez ditut oso argi ikusten nire sentimentuak, nire izaera izugarri aldatu baita azken bi urte hauetan eta nire buruarekin enaiz oso gustura sentitzen. Hemezortzi urte bete ditut, asteartean hain zuzen ere. Baina ez naiz arro sentitzen hemezortzi urte edukitzeaz. Nire bizitza osoa ederki aski igaro dut lagunekin: hain gustukoa izan dudan futbolean jolasten, beraiekin hitz egiten… ederki igarotzen genituen denok batera momentu haiek guztiak. Dena oso ederra zen: lagunak nituen, familia oso ona eta ikasketetan ere ongi nenbilen, baina arazo larri batean sartu nintzen…
Guztia hasiera-hasieratik kontatzea hobeto izango da.
“-Kaixo Uxue, ikastolan ongi pasa al duzu?- esan zidan amak ni estera iritis nintzenean.
-Bai, ama, baina badakizu, lan gehiegi bidaltzen dizkigute eta horrela ez dut denborarik lagunekin egoteko!
-Edukiko duzu denbora asko larunbatean, baita igandean ere!-esan zidan modu onez.
Amak etzekien ikastolan zenbat lan egiten genuen: azterketak, horko idazlanak… izugarrizko amorrua ematen zidan larunbatean eta igandean azterketak ikasten geratzea etxean.
Sekulako estresa nuen nire barnean eta ez bazkaltzea erabaki nuen.
-Ama!-esan nion nire gelatik ohiuka-ez naiz gose, beraz, ez dut bazkalduko.
-Baina Uxue! Nola ez zarela gose, askaldu behintzat egingo duzu laister-erantzun zidan amorru biziz.
Ez dakit zer gertatzen zitzaidan, baina, ez nuen gogorik ez gosaltzeko, ez bazkaltzeko ezta afaltzeko ere!
Hasieran guztia estresarengatik zela pentsatu nuen baina oker nenbilen.
Udara iristear zegoenez, operación bikini egitea pentsatu nuen, egia esan, ni ez nintzen oso gizena egoten zen neska horietakoa, eta markako bikini plit hhura jantzi nuen nire gorputz lirain hori ikusteko. Oso gizena ikusten nuen neura burua ispiluan, elefante baten antzera, baina amak ikusi ninduenean guztiz kontrakoa esan zidan:
-Baina alabatxo! Nola egon zaitezke horren argala? Nik esaten dizut asko jan behar duzula futbolean ondo joka dezazun. Hemendik aurrera hiru otorduak osorik jan beharko dituzu, aienerik gabe.
-Ama, ez nago argala eta, gaitera, ez naiz gose eta oso zaila egiten zait jatea!
-Uxue, mesedez, badakizu biok elkarri lagundu behar dioggula zure aita eta ni banandu ginenetik, beraz, lehen zinen neska indartsua izan behar duzu, gainera, nire laguntza edukiko duzu.
Ez non kasu handirik egin, baina, bai, arrazoi zuen lehen neska indartsua nintzela. Orain, berriz, ez naiz batere indartsua.
Amak psikologo batengana eraman ninduen gauzak izugarri okertu zirelako, behatz puntak tripako behazunarekin ondatuak nituen. Kontua da neure burua gonbitoka jartzen nuela, eta… Bestalde, azala guztiz errea, gorputza ahul-ahula… Psikologoak izugarri lagundu zidan gauzei aurre egiten, nire burlan ideiak finkatu nituen eta animoa asko hobetu zidan.
Baina nik hobera egiten nuen bitartean, nire amaren osasunak okerrera giten zuen pixkanaka-pixkanaka, nire antzera ahuldu egin zen, izugarri argaldu zen eta ibili ezin zuenez gurpildun aulkian jarri behar izan genuen. Nire lagunaza oso txikia izan zen berak aurrera egin zezan, ni bakarrik bainengoen berari laguntzeko. Ama ere joan zen nire ondotik. Ezin dut oraindik une latz haiek gogoratu. Negarrari ematen diot etengabe.
Oso gaizki igaro nituen hurrengo hilabeteak, psikologoaren izugarrizko laguntzarekin eta, nola ez, nire laguna Iratirekin, aurre egitea lortu nuen une batez.
Irati, nire laguna, neska alaia zen, oso arduratsua eta familia onekoa. Txiki txikitatik izan gara oso lagunak, beti lagundu diogu elkarri, momentu txarretan nahiz onetan. Orain normala den bezala, ondoan dut, niri momentu oro laguntzen eta aurre egin diezaiokedala sinestarazten.
Hauxe esaten zidan etengabe:
-Uxue, neska! Badakizu zuk indar asko duzula momentu honetan aurrera ateratzeko. Beraz, psikologoaren eta nire laguntzarekin laster lehen bezala egongo zara.
Izugarri eskertzen nizkion hitz horiek Iratiri. Eta berriro izugarrizko gogoa pizten zitzaidan lehen bezala egoteko, lagunekin zinemara joateko, futbolean jolasteko... baina bere laguntza beharrezkoa nuen hori guztia lortzeko.
Honako hau ere xuxurlatzen zidan:
-Hori da Uxue! Zu seguru egon lortuko duzula, berdin du zenbat denbora igarotzen den, baina seguru egon lortuko duzula! Inoiz ez ezazu atzera begiratu, beti aurrera begiratu behar duzu, merezi duzu eta!
Iratirengatik, nire amarengatik, familiarengatik, lagunengatik... ez nuen guztia atzean utzi nahi, borrokatu nahi nuen, dena ondo atera zedin.
Hemezortzu urte betetzeko denbora gutxi geratzen zitzaidan. Hiru haste soilik, eta espero nuen jada nire barneko borroka hau nolabait bukatzea. Nire opari bakarra hori zen osasuna edukitzea eta nola ez, dena ondo ateratzea. Banekien guzti-guztia primeran ateratzea arrunt zaila zela; izugarrizko aurrerapausua ematea falta zitzaidan. Buruhauste ikaragarria nuen nire barnean eta lehenbailehen konpontzea nahi nuen.
Nire eguna iritsi zen, uztailak 7, hain zuzen ere. Udan ederki sartuak geunden, baina nik ezin nuen hain gustukoa nuen operación bikini egin guztiz izorratua bainengoen. Eguna nahiko ongi igaro nuen, nire lagun guztien artean kamiseta eder bat oparitu zidaten; nire familiak, berriz, zapata polit batzuk, eta hainbeste lagundu zidan Iratik lore sorta bat eta, nola ez, bikini liluragarria. Nire ama maitagarriaz gogoratu nintzen, egunero bezalaxe, izugarri maite nuela esan nion eta arazo honi bakarrik aurre egingo niola.”
Ezin dut gehiago, berriro ere nire buruari errepikatzen diot bi urte hauetan berresan diodana. Joaten banaiz guztia uzten dut atzean, nire ama maitagarria, izugarri maite dudan Irati, nire familia, lagunak...
Baina bertan geratzen banaiz, ez dut uste arazo honi buelta emango diodanik. Lortu nahi dut! Nire amarengatik batez ere, orain hemen nire ondoan ez dagoen amarengatik. Berak izugarrizko ahaleginak egingo zituelako lehen nintzen neska bera ikusteko.
Aski da, erabaki dut! Guztia atzean utziko dut, sentitzen dut, baina nire amaren albora joan nahi dut, berarekin egon, nire azken egunetaz hitz egin. Ezin dut, erabakia hartuta dago. Nire amaren albora joango naiz. Betidanik desiratu dudan tokira.
atzera