Galtzagorri Elkartearen webgunea

2010

Abentura handi bat?Haiti

-Azkenean oporrak!

 

Hori esan zuen Intzak lanetik atera zenean. Abuztuaren 5a zen, ostirala, eta egunak zeramatzan egun hori noiz iritsiko zen zain. Urtebete zeraman lanean jo ta ke eta, horrez gain, aurreko bost urteetan ikasten jardun zuen. Bartzelonako ikerketa laborategi batean lan egiten zuen, baina urtebete lehenago Kalifornian egon zen ikerketako praktika eta medikuntza buruzko zertxobait ikasten. 18 urte zituenetik gogor lan egin zuen eta horrek saria zekarren; orain konturatzen zen hortaz. Egia esanda, zorte handiko neska zen, ikasketak amaitu eta berehalaxe lortu zuen lan egonkorra eta zuen soldata ere oso egokia zen; hobeto esanda, egokia baino gehiago zen. Gainera, Espainia krisi ekonomikoan murgilduta zegoen, lau milioi pertsonekin langabezian. Oso zoriontsua zen. Bera lau milioi horien artean ez egoteaz, egunero-egunero eskertzen zion bere buruari atera zituen notak ateratzeagatik, zeren ezinezkoa zen, 26 urteko esperientziarik gabeko neska batentzako oso zaila zen ikasi zuen karrerarekin zerikusian zuen lan on bat aurkitzea, baina berak ezinezkoa zen hori lortu zuen.

 

Orain, hiru aste zituen berarentzat bakarrik. Bere mutil-lagunarekin oporretara joatea gustatuko litzaioke, baina hark lan egin beharra zuen, eta ezin izan zituen oporrak hartu. Dena den, Haitira joango zen, bakarrik. Beste edozein neskarentzat beldurgarria izango litzateke Haiti bezalako lurralde azpigaratu batera bakarrik joatea. Baina bera ezberdina zen.

-Kaixo Jordi. Zer moduz eguna?- esan zion Intzak. Jordi bere mutil laguna zen.- Bihar banoa, azkenean iritsi da eguna.

-Ni oso ondo, baina lasai zaitez neska. Badakit bihar joango zarela, astebete baino gehiago daramazu gauza bera errepikatzen. Zer, jada prestatu al duzu maleta?

-Bai atzo prestatu nuen. Gaur bidaiarako txartelak bakarrik atera behar ditut.

 

Intzak bidaiako txartelak armairutik atera eta atarian utzi zituen ahatz ez zitzan. Ondoren, ziztu bizian afaldu eta ohera joan zen, hurrengo egunean 07:00etarako aireportuan egon behar baitzuen.

 

Hurrengo goizean ez zuen jaikitzeko ahaleginik egin behar izan, iratzargailuak seietan jo zuen eta segundo bat pasatu baino lehen sukaldean zegoen gosaltzen. Jordi atzetik altxa zen, berak eraman behar baitzuen aireportura. 06:30rako bidean ziren, baina trafikoaren ondorioz uste baino denbora gehiago igaro zuten autoan. Hala ere, hegazkina atera baino lehen iritsi ziren, maleta fakturatu eta Jordi maitasun handiz agurtu ondoren hegazkinera igo zen. Bartzelona-Londres, Londres-Haiti hegaldiak egingo zuen, zuzenekoa ez baitzegoen. Haiti. Bere ustez, hain erakargarria zen lurralde hura. Hotelak luxuzkoak leihotik begiratu ezkero, ordea, … hain zen lurralde pobrea eta ez oso turistikoan, lau hotel besterik ez zeuden.Gainera, bera emakumea zen eta horrelako lurralde batera bakarrik joatea ez zen oso arrunta. Aitzitik bera ez zen batere arrunta. Beste edozein emakumeri beldur handia emango zion Haitira bakarrik joatea, baina berari ez, beretzat zirraragarria zen.

 

Hegazkina aireratu zenean inpresio handia sentitu zuen, ez baitzen inoiz hegazkin batean igo eta hegazkinez egiten zuen lehen bidaia Haitira izango zen, betidanik gustuko izan zuen lurralde hartara joatea. Ordubete baino zertxobait gehiago iraun zuen Londreserako bidaiak, 09:00ak pasatxo iritsi zen. Bertan maletak berriro fakturatu behar izan zituen eta bi orduz itxaron, han zegoen bitartean hamaiketakoa jan eta aireportuko dendak ikusi zituen; denbora gehiago izan balu Londresetik turismoa egingo luke, baina ez zen eguna. Edonola ere, egunen batean Londresera bidaia bat egin nahi zuen; bidaia hori, ostera, Jordirekin izan zedin nahi zuen. Oso azkar pasatu zitzaizkion bi orduak, uste baino lehenago Haitin egongo zen, nahiz eta zortzi bat ordu itxaron behar izango zituen hara iristeko. Hegazkinez zihoan bitartean hiru neska ezagutu zituen: Annika, Alemaniakoa zena; Delphine, neskato frantsesa; eta Darrell, ingelesa. Hirurak Haitiko haurrei laguntzera zihoazen.

 

-Eta zu, zertara zoaz Haitira? - galdetu zion Annikak ingelesez.

- Turismo pixka bat egitera noa, badakit ez dela oso arrunta Haitira turismoa egitera joatea, baina betidanik gustatu zaidan herrialde bat da. Badakit oso pobrea dela eta askok ez dutela bizitzeko nahikoa ere – erantzun zion ingeles kaskar batean. – Eta zuek zertara zoazte?

- Gu laguntzaileak gara, umeei irakurtzen, idazten eta kalkuluak egiten erakustera goaz. Haitin gobernu ingelesak ireki berri duen eskola batean 800 haurrei irakatsiko diegu hiru urtez.

 

Bidaiaren zortzi orduak haiekin hitz egiten igaro zituen. Ziztu bizian pasatu zitzaizkion. Egia esanda, bidaia oso motza iruditu zitzaion. Hara iritsi zenean bere hiru lagun berriak agurtu eta bere maleten bila joan zen. Aireportutik irten zenean bere izena. Kartel batean ikusi zuen, kartela gizon batek zuen esku artean; bera zen hotelera eramango zuen taxi gidaria. Puerto Principe-ko, Haitiko hiriburuko, hotel nagusian hartu zuen ostatu. Holy Haiti Hotel, hori zen hotelaren izena. Hotelera iritsi zenean zailtasunak izan zituen harrerako emakumeari gela bat erreserbatua zuela esateko, hark frantsesez besterik ez baitzuen hitz egiten eta Intzak hitz egiten zuen frantsesa … frantsesa baino txinera ematen zuen. Hala ere, emakumeak ulertzea lortu zuen eta ondoren gelara lagundu zion. Gela hura oso polita zen: ohe handi bat, eserleku bat, telebista eta hainbat koadro … Komuna ere bazuen bere bainuontzi handiarekin. Asko haserretu zuen horrek: kalean jendea egarriz hiltzen zegoen eta hoteleko jendeak ura alferrik galtzen zuen bainuontzian. Berak argi zuen ahalik eta ur gutxien erabiliko zuela. Segituan afaltzera jaitsi zen. Halere, lehenengo iratzargailuaren ordua aldatu zuen, bost ordu aurreratu behar baitzuen. Afaria oso arraroa zen, inoiz jan ez zuen haragia saltsa berezi batekin. Ezin zuen izena gogoratu, oso luzea baitzen. Hasieran ez zuen probatu nahi izan, baina, ondoren, bere buruari janari hura jan behar zuela esan eta probatu egin zuen,baita gustatu ere! Berandu zenez ez zen kalera irten, baina Jordiri deitzea erabaki zuen. 033 jarri zuen zenbakia markatu aurretik eta, denbora luzez itxaron behar izan zuen arren, azkenean Jordiren ahotsa entzun zuen telefonoaren beste aldean.

 

-Kaixo Jordi – esan zion Intzak.

-Kaixo polita, zer moduz? - galdetu zion. – Bidaia luzea egin al zaizu?

-Ez, ez zait luzea egin. Hiru neska ezagutu ditut honako bidean: Annika, Delphine eta Darrell. Oso neska atseginak hirurak, hemengo umeei laguntzera etorritakoak.

-Orduan lagun berriak egin dituzu? Eta, zer moduz hizkuntzarekin?

-Hiru neskekin ingelesez aritu naiz, eta nahiko ondo gainera. Hotelean, ordea, … frantsesez besterik ez dute hitz egiten. Harrerako neskak ulertzeko zailtasun handiagoak izan ditut, baina, azkenean, lortu dut.

-Beraz, oso ondo zabiltza.

-Hala ere, zu hemen egongo bazina, askoz hobeto egongo nintzateke- esan zuen Intzak hasperen eginez.

-Sentitzen dut baina badakizu ezinezkoa nuela oporrak hartzea. Hasiberria naiz enpresan lanean, eta ez hori bakarrik; geroz eta jende gehiago dagoenez langabezian , nire nagusiari ezin dizkiot botatzeko arrazoiak eman. Hurrengo urtean ,ostera, oporrak hartu ahal izango ditut eta nahi duzun tokira joango gara.

-Beno, bihar deituko dizut! Orain ohera noa, bihar hiria ikustera joan nahi dut, gaur oso berandu iritsi banaiz hona. Bihar arte! Muxu asko, faltan botatzen zaitut. Maite zaitut.

-Nik ere bihotza. Bihar arte!

 

Ez zuen telebista piztu ere egin, zuzenean ohera joan zen. Hurrengo goizean iratzargailuak 07:00etan jo zuen. Dutxatzea izan zen egin zuen lehen gauza. Ondoren, ibiltzeko arropa egokia jantzi eta jangelara gosaltzera jaitsi zen. Buffeta zegoen beraz, nahi zuena hartu ahal izan zuen. Kafesnea eta ogi txigortua aranezko mermeladarekin jan zuen, ase arte, egun horretan asko ibili behar baitzuen. Hasteko, goizean hiria ikustera irten zen. Ez zegoen ezer ikusgarririk ikusteko, baina zerbait polita ikusi nahi bazuen ez zen han egongo; munduan milaka herri zeuden gauza politak ikusteko. Egia zen esaten zutena herrialde ikusgarria zen, ez polita, begi bistaz behintzat ez, Haitin edertasuna aurkitzeko jendeari begiratu behar baitzaio. Goiz osoa hiriko leku bitxienak bisitatzeko erabili zuen eta asko harritu zen. Egia esanda, pena ere eman zion, pobrezia hura ikusteak nori ez zion penarik ematen? 14:00ak baino lehen itzuli zen hotelera bazkaltzeko, ez baitzegoen jatetxerik inguruan. Berriz ere, Haitiko ohiko jakietako bat jan zuen, hau ere izen bitxi eta luzekoa. Arratsaldean,berriz, hondartzara joan zen. Hondartza naturala zen, oso polita, ez Bartzelonako hondartzak bezalakoak, hondartza artifizialak. Intzari ez zitzaion artifiziala zena gustatzen, nahiago zuen naturak egindakoa, hala ahal zuen guztietan mendira joaten zen, hiritik urrun, inor ez zegoen lekura, leku lasai batera. Hori zen gehien gustatzen zitzaiona, ez hirian zegoen zarata. Hondartzan zegoen artean ume asko ikusi zituen hondartzaren bestaldean etxe baten alboan itxaroten. Hainbeste ume ikusteak harritu eta hurbiltzea erabaki zuen. Eskola bat zen, umeak pozez beterik zeuden, barrura sartzeko gogo izugarriarekin.Bartzelonan horrelakorik ikustea ezinezkoa zen, baina han edozein umerentzat eskolara joatea poz handia zen. GKE-ei, Gobernuz Kanpoko Erakundeei, esker izan ez balitz, askok ezin izango lukete eskolara joan eta ikasi. Darrell ikusi zuela iruditu zitzaion, baina oso urrun zegoen ongi ikusteko. Beraz, gehiago hurbiltzea erabaki zuen eta ikusi zuena egia zen, han zegoen Darrell.

 

-Kaixo Darrell. Zer moduz zabiltza?

-Ni primeran. Eta zu? Gustatzen ari al zaizu? Ezberdina, ezta?

-Bai, oso ezberdina da, asko gustatzen zait. Han nengoen, hondartzan. Gaur goizean hiria bisitatzen ibili naiz eta asko gustatu zait. Zuk diozun moduan ezberdina da Haiti; ez nintzen inoiz halako leku batean egon eta, nik uste bezala, zoragarria da!

-Arrazoia duzu. Beno orain barrura joan beharra dut. Ea berriro elkar ikusten dugun. Agur.

-Agur, bai. Dena den, zera, non daude Annika eta Delphine?

-Barruan, baina ikusi zaitudala esango diet.

 

Hotelera itzuli zen eta hurrengo egunetan zehar egunero-egunero joan zen eskolara bere lagunekin hitz egitera. Umeak ere ezagutzen hasi zen, askori txera handia hartu zien, baina inoiz iristea nahi ez zuen egun hori iritsi zen. Bi aukera zituen. Jordirengana itzultzea zen lehenengo aukera, eta bigarrena han geratzea, ume haiei etorkizuna prestatzen lagunduz. Onena bere lagunekin hitz egitea izango zela pentsatu zuen. Ez zituen hirurak aurkitu, baina ,ahalik eta azkarren hitz egin behar zuen Delphine eta Darrellekin hitz egin zuen. Lehenengo bere arazoa kontatu zien eta ondoren haiek uste zutena esan zioten.

 

-Hemen gelditu nahi ezkero argi eduki behar duzu – esan zion Delphinek, Intzari entzun ondoren – ume hauei irakasten geratzen bazara ezin duzu nahi duzunean itzuli.

-Hori egia da! Umeekiko erantzukizun bat hartzen duzu. Ezin diezu huts egin – jarraitu zuen Darrellek.

-Badakit, baina, joaten banaiz dena atzean uzten dut, gelditzen banaiz, dena atzeratzen dut. Hau da, ezin naiz joan orain, ezin ditut ume hauek atzean utzi, hirugarren munduko umeei laguntzea izan da nire betiko ametsa! Baina ez banaiz itzultzen nire karrera eta Jordirekin dudan harremana atzeratzen ditut. Ez dakit zer egin!

-Zergatik ez diozu deitzen? Hor duzu telefono bat.

 

Intza Jordiri deitzera joan zen, eta hark argi utzi zion: han geratzea bazen benetan nahi zuena, Jordik lehen hegazkina hartuko zuen berarekin egoteko.Eta hori entzutean erabakia hartu zuen, han geratuko zen. Lagunei eskolan lan egin zezakeen galdetu eta haiek baietz erantzun zioten, nahi zuenean has zitekeela lanean. Ondoren hotelera itzuli zen, azkeneko gaua pasatuko zuen han, ondoren eskolara itzuliko zen. Egun hartako afaria ezaguna zuen; makarroiak, saltsa berezia batean, baina oso goxoak. Gero ohera joan zen, hurrengo goizean eskolara joan nahi zuen. Bere buruari eskerrak ematen zizkion, hegazkin batean Bartzelonarako bueltan ez egoteagatik eta han geratzeko behar zuen adorea emateagatik.

 

Hurrengo goizean, telebista ikusten ari zela albiste ikaragarri batek aztoratu egin zuen Jordi. Titularra hauxe zen: Izua Haitin. Lurrikara bat egon zen Karibeko herrialde txiroenean; etxe gehienak erori egin ziren, milaka hildako zeuden, eta … pantailan bertan ikusi zuen ikusi nahi ez zuena: Holy Haiti Hotelaren kartela lurrean, eta, ondoan, zegoen Intzaren arropa bera zuen emakume bat lurrean botata. Ezin zuen sinetsi! Intzak berarekin egon behar zuen. Ez zion han geratzeko eskatu behar, berarekin itzultzeko esan behar zion. Ezin zuen ezer ulertu. Zergatik gertatu behar zen hori orduan? Nolatan bota zuen lurrikara batek bere bizitza goitik behera, etxe haiek bota zituen bezala?

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia