Izar dut izena. Hamaika urteko neskatila alta eta polita naiz. Begi urdin-urdinak, ile horia, azal zurixka dut eta argala naiz. Nire zaletasuna, zientzia-fikziozko liburuak irakurtzea da.
Lagunek, lagun ona, azkarra eta irudimentsua naizela esaten didate. Baina ni definitzeko hitzik aproposena “ despistada ” dela diote.
Astronauta aparta izango nintzatekeela diote. Egia esan, nik ere hori bera pentsatzen dut, batez ere “ ilargian ” nagoenean. Adibidez, soinketarako arropa ekarri beharrean, musikarako txirula ekarri nuenekoa edo matematikako liburua ekarri beharrean, marrazketarako margoak ekarri nituenekoa,…
Gaur ere, ederra gertatu zait. Maria Eugenia, natur zientzietako irakasleak, landareei buruzko azalpenak ematen zegoen bitartean, ni beste planeta batean nengoen nire lagun estralurtarrekin.
Esan didatenez, lauzpabost aldiz atentzioa deitu dit “Mari Genia” irakasleak; horrela deitzen diogu eta, oso irakasle zorrotza eta umore txarrekoa delako. Azkenik, oso haserre galdetu dit:
- Baina Izar! Non zaude?
Eta nik erantzun diot:
- Marten!
Den-denak barrez hasi direnean konturatu naiz non nengoen.
Orduan, Mari Geniak, lekuz aldatu dit. Lehenengo ilarara pasatzeko eta Lurren ondoan esertzeko esan dit. Lur, gelako mutilik azkarrena eta zintzoena da. Bere laguntzarekin asko ikasten ari naiz eta ikasgelan adiago egoten naiz. Lurrek, ni ilargian nagoela konturatzen denean, esaten dit:
- Izar!!
Eta ni berehala lanean jartzen naiz.
Ah!! Eta garrantzitsuena; Lurrek edan dit, astronauta ona izango nintzatekeela, baina astronauta izateko azkarra izan behar dela. Ba, orain bai, orain, uste dut, prest nagoela astronauta izateko.
atzera