“Astronauta bikaina izango nintzateke baina… hartuko naute astronauta bezala? Argia naiz eta astronauta izateko argia izan behar da izan, baina oso físiko ona behar dute, eta nire fisikoa nahiko kaskarra da” pentsatu nuen. Orduan gimnasio batera joatea bururatu zitzaidan eta herriko gimnasiora joan nintzen entrenatzaile pertsonal bat aurkitu nahian. Berehala atera nintzen kalera eta kiroldegira abiatu nintzen nire entrenatzailearen bila. Bidetik nindoala berrogei urteko gizon batek geratu ninduen astronauta izan nahi nuen galdetzeko. Nik gogotsu baietz esan nion eta galdetu nion:
- Ez al naiz lodiegia astronauta izateko?
- Bai, baina hori ez da arazoa; hilabete bateko entrenamendu gogor bat jarraituz gero konponduko dugu zure arazo fisikoa- esan zidan.
- Eta zergatik niri?
- Zure eskolako notak…egia esan oso onak dira eta astronauta izateko beharrezkoak diren karrerak dituzu.
- Badakizu? Lehen, orain dela bost minutu, astronauta izan nintekeen pentsatzen aritu naiz eta nik ere lodiegia nagoela pentsatu dut, beraz, kiroldegi alderantz nindoan oraintxe bertan.
- Bada, orain ez duzu hara joateko beharrik.
- Eta entrenatzaileari nik ordaindu beharko al diot?
- Ez, lasai, NASAk ordainduko ditu berak eskainitako zerbitzuak.
- Bikain! Orduan nora joan behar dut entrenamendu horiek egitera?
- Etor zaitez helbide hontara- gizonak paper bat eman zidan gutun-azal itxi batean-. Baina ezin diozu inorri ezer esan ezta, ezer kontatu ere. Ados?
- Bai ados!- erantzun nion.
Etxera iristean atea giltzaz itxi nuen eta etxeko pertsiana guztiak jaitsi nituen, gutun-azal itxia ireki nuen. Barruan zeraman orrialdean honakoa jartzen zuen:
Hurrengo egunean hara joan nintzen beldurrez, ez nekielako zer egongo eta gertatuko zen. Atea irekitzean, hamar ordenagailuko ilara bat zegoen eta erdian izugarrizko kristalezko pantaila. Oso argi gutxi zegoen, eta kristalezko mahaiaren inguruan, hiru aulki zeuden alde bakoitzean. Atearen ezkerreko aldean, kristalezko ate handi bat zegoen eta haren atzean ni nengoen gela bezalako beste bat ikusten zen. Ordenagailu bakoitzean gizon bat zegoen eta filmetan agertzen zen arakatzaile antzeko bati adi zeuden. Zirudienez norbaiten bila zebiltzan, baina nor? Gela guztia nire begiez aztertu nuenean lehengo eguneko gizona atera zen igogailu antzeko batetik eta hitz egiten hasi zitzaidan:
- Ikusten dudanez etorri zara, horrek lan egiteko gogoa adierazten du.
- Jeje, bai, esan liteke!
- Beno, ba, has gaitezen zure entrenamenduarekin. Txandala ekarriko zenuen ezta?
- Noski nola egingo nituen ariketa fisikoak bestela?
- Ba, orduan, joan hara- gizonak behatzarekin ate itxi bat seinalatu zuen-, zure entrenatzaile pertsonala zuri itxaroten ari da.
- Ongi! Baina galdera bat: nola da zure izena?
- Gure izenak sekretuak dira, beraz inork ez dakizki. Bakoitzak zenbaki serie bat darama eta zenbaki horien bitartez deitzen gara- azaldu zidan.
- Eta zein da zure zenbaki seriea?- galdetu nion burlaka.
- Gure izenak gauza serioak dira, ez dira umekeriak, entzun? Nire zenbaki seriea 1526 da.
- Eta nik ba al daukat zenbaki serierik?
- Bai, zurea 6251 da, nirearen kontrako ordenean.
- Ondo da eta zenbaki horiek memorizatu behar ditut?
- Bai, noski, zure hemengo izena da. Eta orain azkar, zure entrenamendu pertsonalera!
Gela hartara sartu nintzenean, izugarrizko tipoa zegoen abdominalak egiten, eta galdetu nion:
- Zu al zara nire entrenatzaile pertsonala?
- Bai, eta ikusten dudanez behar ikaragarria duzu nire zerbitzuak jasotzeko.
- Eta hasiko al gara?
- Bai, berrogeita hamar abdominal, horiek egiteko minutu bat duzu eta denbora…-bost segundo utzi eta gero…- orain hasten da! Bat, bi, hiru, lau,…berrogeita bost, berrogeita sei, berrogeita zazpi, berrogeita zortzi, berrogeita bederatzi eta berrogeita hamar! Ondo bukatu dituzu, orain hogei flexio egiteko minutu bat duzu.
- Baina utzidazu pixka bat deskantsatzen, hil egingo naiz bestela!
- Denbora dirua da, beraz, ezin da denborarik galdu. Hogei flexioak orain! Bat, bi, hiru, lau, bost,…, hamabost, hamasei, hamazazpi, hemezortzi, hemeretzi eta hogei! Ondo egina, orain badaukazu zure deskantsua, baina merezi duzulako!
- Ufffff! Eskerrak! Ezin nuen gehiago.
- Utzi kexak behingoz eta jarraitu dezagun!
- Ez al da nahikoa gaurkoz?-erregutu nion.
- Ehun salto sokasaltoan eta bukatutzat emango dugu gaurko saioa.
- Zenbat denboran egin behar dut?
- Bi minututan- soka hartu bezain laster- bat, bi eta hiru!- bere barrenerako kontatzen zihoan eta baita ni ere.
Bukatu nuenean, entrenatzaileak zoriondu egin ninduen egun horretan eginiko lanagatik. Bere izena galdetzea ahaztu zitzaidan, “bihar galdetuko diot” pentsatu nuen. Gelatik atera nintzenean, ordenagailuetan zeudenei ea 1526 ikusi zuten, galdetu nien, harekin hitz egin behar nuen eta. Bigarren solairuan zegoela esan zidaten, bere bulegoan zegoela. Igogailua hartu nuen gora igotzeko eta igogailuaren ondoan zegoen atea zen bere bulegoa. Atea bi kolpez jo nuen eta hark sartzeko baimena eman zidanean barrura sartu nintzen, eta esan nion:
- Kaixo, jauna, ba al daukazu nirekin hitz egiteko minutu bat?
- Bai, noski! Zer nahi duzu?
- Ba… jarritako entrenatzailea oso gogorra da niretzako, gaur hogei flexio eta berrogeita hamar abdominal egin behar izan ditut eta oso nekatua nengoenean ehun salto egitera behartu nau.
- Bai, beno… ohituko zara. Nire ustez, lehen eguna oso gogorra izaten da beti. Gai horrekin bukatu badugu nik gauza bat komentatu nahi nizuke: zure behatz aztarnak behar ditut ateetako sensoreek ezagutu zaitzaten eta horrela hona sartzerakoan ez zenuke tinbrea jo beharko. Ate nagusitik sartzeko tinbrearen botoia goraka altxatu behar duzu eta behatza bost segundotan hor mantendu. Orduan, atea irekiko da eta sartu ahal izango zara- azaldu zidan.
- Hara! Telebistako filmetan bezala!
- Bai, baina gogoratu hau ez da joko bat, hau errealitatea da. Gogoan izan ezin diozula inori ezer esan, ulertu?
- Bai, ulertuta daukat. Bukatu al duzu? Joan beharra daukat eta- azaldu nion.
- Bai, bai, joan zaitezke.
- Bihar, zer ordutan etorri behar dut?
- Etor zaitez goizeko hamarretan eta egun osoa hemen emango duzu lanean. Lasai, ez zara denbora guztian entrenamenduan arituko, bi ordu baino ez zara egongo gaur baino pixka bat gehiago.
- GEHIAGO!!!!! Gizon horrek nirekin bukatuko du! Lehen esan dizudan bezala gauza asko egin behar izan ditut gaur, eta denak fisikoak izan dira.
- Tira, tira, ez zaitez horrenbeste kexatu, ez da horrenbesterako izango. Nik ere eduki nuen entrenatzaile pertsonal bat gaztetan eta hemen nago oraindik, ikusten duzunez ez naiz hil, eta gainera ondo etorri zitzaidan, begira zer muskulatura dauzkadan orain…- kamisetaren mahuka altxa eta izugarrizko bizepsa atera zitzaion.
- Hori lortzeagatik bakarrik jarraituko nuke hemen!
- Ba badakizu bihar goizeko hamarretan.
- Bihar arte ba!
- Bai, agur.
Etxera iristean ispilu aurrean kamisetarik gabe jarri nintzen nire gorputza hobe ikusteko eta lodi nengoela konturatu nintzen, “Nire bizepsak ez dira 1526enak bezalakoak” pentsatu nuen. “Baina… oraindik badaukat hori aldatzeko denbora” esan nuen nire barrenerako.
Hurrengo goizean hamarretan iritsi nintzen eta ez nuen tinbrea altxatzea lortu, beraz, tinbrea jota sartu nintzen, berriro ere. Sartzean 1526ren bulegora joan nintzen izan nuen arazotxoa azaltzera. Nire arazoa azaltzean, nirekin behera jaitsi zen eta tinbreak azpialdean, “pestaña” antzeko bat zuela esan zidan. Hori altxatuz eta tinbreari niregana eraginez irekiko nuela azaldu zidan eta ulertzen nuela erakusteko bere aurrean egiteko eskatu zidan. Ulertu nuenean bere bulegora igo ginen eta esertzeko eskatu zidan eta hitz egiten hasi zen:
- Orain, atzokoaren entrenamendu desberdin bat egingo duzu, eta horretarako nik lagunduko dizut.
- Zertarako da entrenamendu hau?
- Entrenamendu honetan grabitaterik gabe ibiltzen ikasiko duzu, nik lagundu egingo dizut- lasaitu ninduen.
- Eta horrek zertan lagunduko nau?
- Nire laguntza ezinbestekoa da biren gauza baita grabitaterik gabe ibitzea.
- Aaaaahmmmmm ulertzen dut! Eta non egingo dugu entrenamendu hau?
- Entrenamendu hau hirugarren pisuan egingo dugu, beraz, zatoz nirekin.
Hirugarren pisura igo ginenean, grabitaterik gabeko kamara batean sartu ginen. Hasieran, oso zaila egin zitzaidan grabitaterik gabe ibiltzea, baina, tamaina hartu nionean, erraza zen, koordinazio handia behar genuen bien artean ondo ibiltzeko. Bat-batean izugarrizko soinu bizia entzun zen:
Triiiiinnnnnn?
Zer zen hori? Esnatu eta dena amets bat zela konturatzean izugarrizko desilusioa eraman nuen, a ze pena…
atzera