Kaixo ni Mikel naiz eta 13 urte ditut. Elkar hobeto ezagutu gaitezen nire burua deskribatuko dut. Ile marroia dut, udazkenean ateratzen diren gaztainen kolorekoa. Begi berdeak ditut eta belarri motzak. Nahiko altua naiz, baita argala ere. Batzuetan bihurrikeriak egiten baditut ere pertsona ona naiz eta nire ustez oso argia. DBH 2. mailan nengoenean gertatu zitzaidan abentura kontatuko dizuet:
Dena, Uztailaren 6an hasi zen, udarako oporretan. Etxeko sofan eseri eta egunkariari heldu nion. Kiroletako atala hartu eta irakurtzen hasi nintzen. Barçari buruz hitz egiten zuten bakarrik eta ni Real Madridekoa naiz. Asperturik, orriak pasatzen aritu nintzen, baina… bat- batean begiak iragarki handi- handi batean gelditu zitzaizkidan. Hauxe zion:
“ASTRONAUTA IZAN NAHI AL DUZU?
Europako Espazio Agentziak astronautak behar ditu misio berezi bat egiteko. Hau dela eta, Uztailaren 15ean, goizeko hamarretan, Bilboko BEC-en egingo dira astronauta izateko frogak.Interesaturik bazaude, zure curriculuma ekarri behar duzu aipatutako lekura.”
- Hau da nik behar nuena! Oso pozik nago! Astronauta izateko frogetara aurkeztuko naiz! -pentsatu nuen.
Egunkaria mahai gainean jarri eta astronauta izateko beharrezkoak ziren jarraipenak ordenagailuan begiratu nituen. Hauek ziren:
matematika, metereologia, astronomia eta fisika bikain jakin behar dira, ordenagailuak nola erabili oso argi izan behar duzu, nabigazio espazialak ikasi eta azkena eta gogorrena, entrenamendu fisiko gogorrak jasan.
Eginbehar guztiak orri batean idatzi eta lanean jarri nintzen. Lehenik eta behin, ikasgaiekin hasi nintzen, hau da, matematikarekin, metereologiarekin, astronomiarekin eta azkenik, fisikarekin. Ez zidan lan asko eman, egun batean lau ikasgaiak ikasita nituen. Ikasten bukatu nuenean, arratsaldeko zortziak ziren oraindik. Hurrengo egunean, ordenagailuen funtzionamenduak ikasi behar nituen. Lan hori, irakasgaiak ikastea baino errazagoa egin zitzaidan, informatika asko gustatzen zait eta. Ordenagailuei buruzko informazio guztia, nire aitaren lagun batek eman zidan, hura informatikoa baita. Arratsaldean hasi nintzen ikasten eta nik uste baino denbora gutxiagoan bukatu nuen. Hiruretan hasi nintzen eta zazpietarako bukatuta nuen. Denboraz oso ondo nindoan, eta horregatik, hurrengo egunean jai hartu nuen. Uztailak 10a zen eta bakarrik bi eginbehar falta zitzaizkidan: nabigazio espazialak ikasi eta entrenamendu fisikoa egin. Lehenik nabigazio espazialarekin hasi nintzen, ikasi behar nuenetatik zailena egin zitzaidan. Egun osoa pasa nuen etxean. Uztailak 11 zen eta memento hartan nire gorputza prestatu behar nuen. Hiru egun nituen eta hiru egun horietan, goiz altxa eta bazkal ordura arte ez nintzen etxera itzultzen. Arratsaldetan paseotxo bat ematera joaten nintzen mendira. Uztailak 15a iritsi zen eta inoiz baino urduriago nengoen. Bilboko BEC-era iritsi eta azterketa teoriko guztiak egin nituen. Azterketa fisikoak, BEC-en ondoan zegoen estadio batean egin genituen. Dena oso erraza egin zitzaidan. Azterketak bukatzean esan zidaten Uztailak 20an etorri behar ginela emaitzak jasotzera. Eguna iritsi zen eta prest bezain urduri nengoen. Gela batera sartu nintzen Europako Espazio Agentziaren zuzendariarekin eta goitik behera begiratu ninduen. Emaitzak hartu eta… zer nolako zoriona hartu nuena! Dena bikain nuen. Zuzendariak zoriondu ninduen eta esan zidan Abuztuak 3an misio bat egin behar nuela.
Abuztuak 3a iritsi zen eta espazio-ontziak aireratzen diren instalazioetara joan nintzen. Zuzendariarekin elkartu ginen ni eta beste hiru pertsona gehiago. Beste hiru pertsona horiek Eneko, Unai eta Maria izena zuten, eta nire misioko lankideak ziren. Zuzendariak espazio-ontzia nola programatzen zen azaldu zigun, ez baitzen beste espazio-ontziak bezalakoa. Joan behar genuen planetak, Pluton izena zuen. Eraman behar guztiak hartu eta laurok espazio-ontzian barrena murgildu ginen. Zuzendariak irteteko baimena eman eta espazio-ontzia martxan jarri genuen. Baina… zer gertatzen zen! Espazio-ontziaren motorra ez zen mugimenduan jartzen. Espazio-ontzitik atera nintzen eta motorra zegoen aldera hurbildu nintzen. Motorra babesten zuen estalkia kendu eta ikertzen hasi nintzen. Begira- begira pasa nituen hamar minutu, baino ezer. Estalkia ixtera nindoala, kable txiki- txiki bat puskaturik ikusi nuen, beste kable handi eta lodi batzuen azpian. Kable lodiak baztertu eta kable txikia konpondu nuen. Egin nuena oso erraza zen, bakar- bakarrik kablearen bi zatiekin korapilo txiki bat egin nuen handik energia ez galtzeko. Berriz ere espazio-ontzian sartu eta martxan jarri genuen eta… orain bai! Motorra behar bezala piztu zen eta hegan hasi ginen. Zuzendariak esan zigun bezala, espazio-ontzia programatu eta bakoitzak bere gauzak antolatzen hasi ginen. Hilabeteak eta hilabeteak pasa genituen espazio-ontziaren barruan baina azkenean Pluton planetara iritsi ginen. Bakoitzak bere jantzi espaziala jarri eta espazio-ontzitik kanpora atera ginen. Planetari begirada bat eman nion eta pentsatu nuen:
- Hau ezin da Pluton izan!
Dena oso ezaguna egiten zitzaidan. Lur planeta ematen zuen! Dena lorez, zuhaitzez, animaliez, mendiz, ibaiez, ozeanoz… osatuta zegoen. Baina ez genuen ikusten ez etxerik, ez pertsonarik, ez autorik, ez errepiderik…. Planeta hura oso arraroa zen. Denboran atzera joan ginela ematen zuen. Planeta hobeto ezagutzeko espazio-ontzia hartu genuen eta mantso-mantso joan ginen haren zati guztiak aztertzen. Baina dena berdina zen. Ezta etxe txiki bat ere!
- Ez dago ezta pertsona bat ere. Horrek esan nahi du planeta berri bat aurkitu dugula? - galdetu zuen Enekok.
Denak oso pozik jarri ginen eta planetari izen bat jartzea bururatu zitzaigun.
- Zergatik ez diogu jartzen bakoitzaren izenaren lehen hizkia duen izen bat?
- “EMUM” - esan zuen Mariak.
Denei oso ideia ona iruditu zitzaigun. Orain, Lurra planetara bueltatu behar genuen. Koordenadak zuzen jarri genituela ziurtatu eta espazio-ontzia martxan jarri genuen. Iritsi eta lurreratzen hasi ginen. Baina… zer gertatzen zen? Bat- batean, espazio-ontziaren motorra gelditu egin zen. Ez al genuen energiarik berriz?. Eta… PUM! Lurraren kontra jo genuen. Baina zorionez ez zitzaigun ezer pasa. Denak oso pozik geunden. Gainera planeta berri bat aurkitu genuen.
Noizbait astronauta egiten bazarete eta Lurraren itxura ematen duen beste planeta batera joaten bazarete, hori “EMUM” planeta dela gogoratu.
Astronauta izateko argia izan behar da eta ni, argia naiz!!!
atzera