Kaixo ni Peru naiz eta esku bete urte baina gehiago ditut. Astigarragan bizi naiz, aita, ama, amona eta Kixkurrekin. Amona oso maite dut. Aitatxok errieta egiten didanean, babesten nau eta gainera, izugarri gustatzen zaizkit, egiten dituen txokolatezko gailetak. Ile kizkur motxa du. Berak eskarola gehiegi jateagatik dela dio eta betaurreko txikiak daramatza sudur gainean. Oso jatorra eta alaia da nirekin. Izugarrizko istorioak kontatzen dizkit espazioari buruz eta Jupiterreko martzianotxo berdeei buruz. Amonak dio lurrean geratzen ez den guztia, izarretara joaten dela eta nik hala dela uste dut. Larunbatero, gailetak egiten laguntzen diot eta zikin - zikin bukatzen dut nik, txokolatez josita. Gero kartetara jolasten gara labean dauden bitartean. Txirrina entzutean, bere magalean eseri eta martzianotxoei buruzko istorio izugarriak kontatzen dizkit gailetak jaten ditudan bitartean. Kixkur ere gure ondoan etzanda egoten da, erdi lotan. Nire txakurra da,eta izugarri maite dut. Hitz egiten ez badaki ere, nik beti ulertzen dut zer nahi duen.Nire hanketan egiten du lo gauero. Marroixka da eta ez oso handia, baina bai oso ausarta. Hamar hilabete ditu eta oso alaia da. Txakur gehienei bezala, izugarri gogoko du, pilotaren bila joatea baina, ez da besteak bezalakoa. Handitzean ni bezala astronauta izango da.
Gaur nire gurasoek bilera izan dute andereño Pertxentarekin, eta etxera iristean, sukaldera joateko esan dit amak.
- Peru, andereño Pertxentarekin egon gara hizketan eta egun santu guztia, izarretan pasatzen duzula dio.- esan dit amak haserre aurpegiarekin.
- Ez da normala – errieta egin dit aitak – Noski, klasean ez zara adi egoten, eta gero etxera iristean ez dakizu zein etxekolan dituzun eta ez dituzu egiten. Ezin duzu horrela segi Peru!
- Jesus! Ez da horrenbesterako, utz ezazue ume gaixoa bakean, sei urte besterik ez ditu eta.- atera da amona nire alde.
Nahiz eta hori ez izan nik entzun nahi nuena, andereño Pertxentak, arrazoi du. Egunaren zati handiena izarretan pentsatzen pasatzen dut. Eta arrazoiarekin gainera! Astronauta izango nahiz eta egunen batean. Espazioan ibiliko nahiz balio dudalako eta ausarta naizelako. Saturnoren eraztunekin jolastu nahi dut eta Jupiterreko martzianotxoak ezagutu. Baina hori ez da astronauta izan nahi dudanaren arrazoi bakarra. Andereño Pertxentak dio gau guztia pentsatzen pasatzen dugula eta pentsamendu horiei guk ametsak deitzen diegula. Baina ni ez naiz sekula ametsez gogoratzen eta hori ez zait gustatzen. Amonak esaten du, lurrean geratzen ez diren gauza guztiak, haizeak eramaten dituela izarretaraino eta hori horrela bada, nire ametsak, espazioko txokoren batean egongo dira. Hori da astronauta izan nahi dudanaren beste arrazoi bat.
...
• Gabon amona.
• Gabon txiki, ondo lo egin! – erantzun dit berak kopetan musu emanez.
…
Kixkur, Kixkur zertan ari zara?! Goizeko ordubiak dira! Izugarrizko pena da ametsez ez gogoratzea ezta? Aizu zer egiten du hemen hontza andreak?.Hontza zahar bat da eta askotan ikusten dut nire leihoan jezarririk.
• Pektra naiz, bueltaxka bat egin nahi duzu nire bizkar gainean?Gauza asko dago zeruan.
• Noski joan nahi dudala – nioen nik.
Zeruan zehar izar artean, urteak neramatzan honen zain. Bai polita! Herrian farolek argitutako etxeen teilatuak besterik ez dira ikusten. Badirudi etxe zahar baten teila hautsiek Ametsen gordelekua jartzen duela. Hontza andreak pentsamendua irakurri balira bezala, etxe horretara hurbildu nau. Bi dorretxo ditu alboetan. Abandonatuta daudela dirudi, leihoetako hainbat kristal hautsiak baitaude.
- Bai hala da. Teila horiek ez daude guztiz hautsiak. Horrela izan ziren ez hain urrutiko egun batean, bertan egiten nuen lan. Nik umeen pentsamenduen giltza nuen eta horrekin umeen amets gaiztoak beraien buruetatik ezabatzen nituen eguzkia atera aurretik. Baina nire indarrek gehiagorako ematen ez zutela konturatzean, giltza guztiak suntsitu nituen, ametsak kontrolatu ezinik. Guztiak, zurea izan ezik. Zurea betirako itxi nuen. Lehen bai, ederki egiten nuen nik lan gaztetan, baina orain… - dio malkoei eutsi ezinik – ezin dut jarraitu, gehiegi baita ni bezalako zahartxo batentzat..
- Tira, hori bada guztia, ez da hain zaila izango arazoa konpontzea. Nik hartuko dizut txanda. Irakats iezadazu neuri nola erabiltzen diren giltzak.
- Ez, ez da hain erraza, horretaz gain nik zuri ezingo nizuke irakatsi, Hontza Elkarte Gorena zegoen garai batean. Denboran atzera ari naiz hitz egiten.Elkartean ondorengorik gabe geratu ginelako desagertu baitzen. – dio momentu txarrak gogoratzen.
Nik triste begiratzen diot, asko sofritu zuela konturatu bainaiz. Ez zuen batere erreza izan nahi horren modu tuntunean desagertu zela onartzea horren talde indartsua.
- Nire hurrengoa Zantzi izeneko hontzak izan behar zuen, baina berak nahiago izan zuen bizitza modernora pasa – dio amorruz izar batetan pausatzen garen bitartean. – sabelean laino bat edukiko du taldeko izandako guztiek dugun bezalaxe. Eta bere antzera egin zuten gelditzen ziren gazteek ere. Ni besterik ez naiz geratzen. Besteen bizitza amaitu baita eta nik ere ez dut askoz gehiago iraungo. Zure laguntza behar dut, aurki ezazu mesedez.
- Pozarren - erantzun diot nik eta berriro ere nire ohera ekarri nau bere bizkar gainean.
…
Eskolatik bueltan Anderrek kontatu dit bere etxe ondoan dagoen parkeko zuhaitzean hontza batek kumeak atera dituela eta bertara noa orain hontza horiek ikustera.
Iritsi naiz baina zuhaitzera igotzean ez dut sabelean laino zuririk duen hontzarik aurkitu. Hala ere,bere bila nabilela lau haizetara zabaltzeko eskatu diot. Ea denen artean aurkitzeko gai garen. Ez dakit ulertu didan hala ez baina proba egitea libre da.
Herriko zuhaitz eta txoko guztiak pasa ditut Zantziren bila, baina ezer ez, ez dut ezertxo ere aurkitu azken hiru egunetan. Uste dut, tristea bada ere ezingo diodala hontza andereari lagundu. Lur jota nago. Ez dakit non gehiago bilatu. Oheratzera noa, bihar beste egun bat izango da.
- Zer egiten duzu hemen? nor zara? – egin diot oihu nire ohe gainean zegoen hontza bati. Baina segituan konturatu naiz nor den. Laino zuria du sabelean, hontza andereak kontaturikoaren berdin- berdina.
- Ni naiz bila zabiltzan hontza. Ni nauzu Zantzi. Zer nahi duzu zuk nitaz?! Ez diot inongo txarrik egin inori! – esan dit
- Horixe da ez duzula ezer egin. Pektra gaixoa bakarrik geratu da eta ez dauka nork jarraitu bere lanarekin. Zuk oso ondo dakizu zertaz hari naizen, ezta? Ederto zenekien zuk ez bazenuen jarraitzen aukera gutxi zeudela taldeak aurrera jarraitzeko eta halaxe gertatu da!- diot - Pozik egongo zara, ezta? – esaten dut ironiaz.
- Ez duzu eskubiderik niri hori esateko arazoa ez zen nirea izan. Gainera lehenago edo beranduago joango ginen geratzen ginenak, hori ez bai zen lan egokia bizitzan aurrera egiteko.
Hala ere, taldeko zati izaten jarraitzen duela sentitzen du oraindik ere, bere begietan erraz ikusten dut. Ondorioz taldearen desagertzeak tristura eta amorrua sortzen dizkio.
- Ezin dut taldea modu horretan erortzen utzi – esan du azkenik malkoak isuriz – jarraituko dut.
atzera