Amaia 13 urteko neskatxa bat da eta Donostian bizi da bere gurasoekin eta bi anaiekin, batek 8 urte ditu eta besteak 16. Oso gaizki eramaten da biekin, beti elkarrekin borrokan aritzen dira. Amaiari asko gustatzen zaio telebista ikustea eta ordenagailuan ibiltzea. Egun guztia hortan pasatzen du eta etxekolanak ia ez ditu inoiz egiten. Azterketa duenean 3 egun lehenago hasten da ikasten bere amak behartzen duelako eta 5,6 edo 7 ateratzen du normalean. Handitan Amaiak sendagilea izan nahi du, horixe da bere ametsa, baina bere amak esaten dio asko-asko ikasi behar dela horretarako eta oso nota onak atera. Berak hori lortuko duela dio baina bi minutu geroago ahaztuta du lortu behar zuena...
Abenduak 21eko gaua zen eta hurrengo egunean eskola bukatzen zuen. Horregatik oso pozik zegoen Amaia. Telebista ikusten egon zen 22:30ak arte eta gero ohera joan zen azkeneko egunean ondo egoteko. Hurrengo eguna iritsi zen eta oso pozik zegoen, ordu batzuk pasata eskola bukatuko zen eta. Baina berak espero ez zuen gauza bat pasa zen: etxekolanak bidaliko zizkioten gabonetan egiteko...Amaia haserretu egin zen, ez zitzaion normala iruditzen. "Oporrak, eta etxekolan gehiago? Non ikusi da hori?" zioen bere buruari. Batere gustatzen ez zitzaion Matematikako orri oso bat ariketa luzez beterik, Lenguan beste hainbeste, Euskarako ipuin bat idatzi behar zuten 3 orrikoa, Ingelesako beste zenbait ariketa... Eskolatik atera bezain pronto, etxerantz abiatu zen eta bere amarekin hasi zen sesioan: hori ez zela normala, hainbeste gauza bidaltzea, oporrak disfrutatzeko zirela...
Baina hainbeste kexatzeak ez zuen ezertarako balio, etxekolanak egin beharko zituen. Eskerrak azterketarik ikasteko ez zieten bidali,bestela...
Liburu guztiak etxera ekarri zituen historiakoa ezik ( hau ere ez zitzaion batere gustatzen...).
Oso nekagarria iruditzen zitzaion eta hori sendagilea izateko ez zuela beharko pentsatzen zuen.
Egunero-egunero oso berandu altxatzen zen, 12:00ak aldera edo. Orduan gosaldu eta segituan bazkaldu egin behar izaten zuen, jantzi edo dutxatu eta lagunekin geratzen zen kalera joateko, pelikularen bat ikusteko...eta gauen etxera iristen zenean arropa kendu, afaldu, telebista pixka bat ikusi edota ordenagailuan ibili berari tokatzen bazitzaion eta goizeko 2:30ak aldera ohera joaten zen. Hori bizimodua, hori! Baina konturatzen bazarete, ordutegi horrekin ezin zituen etxekolanak egin. Lehenengo bi astetan ez zen konturatu ere egin, etxekolanak ez balitu bezala zebilen.
Aste bat gelditzen zitzaion horrela ibiltzeko eta eskola hasten zen berriro ere. Egun batean bere lagun batekin hizketan ari zela, lagunak galdetu zion:
- Amaia, egin al dituzu etxekolan guztiak?
- Ez naiz hasi ere egin, zuk egin al dituzu?
- Noski baietz, aspaldi bukatu nituen eta horrela ez naiz orain azkeneko mementoan egiten hasi behar!- esan zion Amaiari.
Amaia pentsatzen geratu zen...
- Lasai, aste oso bat daukat dena egiteko eta gainera seguru denbora ematen didala lagunekin ateratzeko ere.
- Ez dut uste astia emango dizunik. Ni eskola bukatu zenean hasi nintzen etxekolanak egiten eta duela bi egun bukatu nituen. Gutxi direla dirudi baina zuk uste duzuna baina etxekolan gehiago dira- adierazi nahi izan zion bere lagunak.
- Joe, nola ez zait lehenago bururatu etxekolanak egitea, ahaztuta nituen, benetan - erantzun zion Amaiak kezkatuta.
- Bueno Amaia, nik joan beharra daukat. Nire gurasoekin eguna kanpoan pasatzera noa hondartzara.
- Ongi da, agur. Ni etxekolanak egiten hasiko naiz, bestela ez dit denbora emango eta.
Amaia, orduan, etxekolanak egiten hasi zen korrika eta presaka, arratsaldean lagunekin gelditua zen eta atera egin nahi zuen haiekin derrigorrez. Matematikako ariketa guztiak ziur aski gaizki egin zitun baina nola-hala egina zegoen. Berak uste zuen nahiz eta gaizki egin ez zela ezer pasatzen, kontua eginak eramatea zela... Ipuina idaztea bakarrik falta zitzaion, goiz guztia lanean pasa eta gero. Arratsaldean adiskideekin gelditu zen eta oso ondo pasa zuen, noski, etxekolan ia guztiak gainetik kendu zituen!
Egunak pasatzen joan ziren eta hasierako ordutegi berdina egiten jarraitu zuen, ipuinean pentsatu ere ez zuen egin. Igande arratsaldea iritsi zen, ordenagailuko msn-an konektatu zen eta bere lagunarekin hasi zen hizketan berriz ere:
- Kaixo Amaia, bukatu al dituzu etxekolan guztiak?- galdetu zion bere lagunak.
- Noski... Beno, ipuina egitea falta zait eta hori egiten hasiko naiz oraintxe bertan-esan zion harro-harro.
- Ni oraintxe historia ari naiz ikasten. Buff! Oso zaila da.
- E? Zertaz ari zara hitz egiten? HISTORIA? Historiako lanik ez zegoen eta!- galdezka hasi zen kezkatuta.
- Nola ezetz? Azterketa zaila dugu bihar! Ez al duzu gogoratzen?
- Ez da posible! Ba, nik liburua ez dut etxean! Lagunduidazu mesedez!-erregutu zion.
- Ongi da, badakit zer egin dezakezun, Amaia- esan zion lagunak, lasaitu nahian.
- Zer egin dezaket?
- Zure bizilaguna ez al da beste gelako neska pija hori?-galdetu zion.
- Bai noski, baina oso gutxitan hitz egin dut berarekin....
- Beno, ziur naiz pija horrek aspaldi ikasita edukiko duela azterketa eta utziko dizu liburua.
- Arrazoi duzu, oraintxe nator, galdetzera noa.
Bizilagunaren etxera joan, ate aurrean jarri eta bi aldiz pentsatu ondoren, tinbrea jo zuen. Bere amak ireki zuen atea, eta segituan konturatu zen Lauraren bila zetorrela.
Orduan, Laurari deitu eta bisita zuela esan zion. Bere logerara pasarazi zuen eta ea zer nahi zuen galdetu zion.
- Ba, historiako liburua ahaztu zitzaidan eskolan eta bihar azterketa dudanez, utziko al zenidake behintzat ordu pare batez?- galdetu zion.
- Noski baietz, nik aspaldi ikasi nuen eta!- erantzun zion inolako eragozpenik jarri gabe.
Orduan Amaia oso pozik etxera itzuli eta korrika batean bere amari ezer esan gabe ordenagailura joan zen. Bere lagunari esan zion liburua bazuela eta lehenengo ikasi egingo zuela pija horri liburua bueltatzeko eta gero ipuina idazten bukatuko zuela.
Gaia irakurtzen hasi orduko konturatu zen ezinezkoa zela hori guztia bi ordutan ikastea. Hiru irtenbide besterik ez zituen:
1.Ondokoari kopiatzen uzteko eskatzea.
2.Goizean goiz eskolara joan eta azterketako erantzunak lortzea.
3.Ikastea ( bere kasuan ezinezkoa).
Amaiak ez zekien zer egin; hirugarren aukera ezinezkoa zen eta bigarrena oso zaila. Orduan lehenengoa aukeratu behar izan zuen, ez zeukan beste irtenbiderik.
Amaiak badaezpada ere estutxearen barruan, txuleta txiki bat zuen. Ez zuen askorako balio oso txikia baitzen eta informazio gutxi sartzen zen, baina zerbait bazen...
Hurrengo egunean gelara iritsi eta bigarren orduan Historiako azterketa egiteko garaia heldu zen. Vinilok gelan sartu eta banaka jartzeko eskatu zien. Amaiak ondokoari kopiatzen uzteko eskatu zion eta pasa zitzaiona azaldu eta gero onartu egin zuen.
Azterketa eman zion Vinilok bakoitzari eta lehen hamar minututan arreta handiz egon zen denei begiratzen, baina gero segituan hasi zen bere zuzenketekin.... Orduantxe Amaiak ondokoari azterketa aldatu zion eta ondokoak zekien guztia idatzi zuen Amaiaren azterketan. Osatzeko falta zena Amaiak erantzun beharko zuen (oso galdera gutxi falta ziren....). Saioaren bukaeran, azterketa entregatzean oso pozik zegoen Amaia, ziurrenik azterketa gainditurik edukiko baitzuen.
Hurrengo goizen eskolara joan ziren denak eta Amaia batez bereziki lasai zegoen, azterketako emaitzak onak izango zirela uste zuen.
Iritsi zen Vinilo eta gelan oso serio sartu zen zerbait gertatu izan balitzaio bezala. Denak harriturik geratu ziren, Vinilo beti alai egoten baitzen.... Klase bukaeran azterketen emaitzak esaten hasi zen eta Amaiarena esatea tokatzen zitzaion..."Amaia 3 bat dauzkazu eta hurrengoan beste pertsona bati zure azterketa egitea eskatzen badiozu ikasgai guztia baliogabetuko dizut!".
Amaia harriturik zegoen; nolatan konturatu zen, ba?
Egun hartatik aurrera jakin zuen azterketetarako ikasi egin behar dela. Agian lehenengoan harrapatzen ez bazaituzte ere, irakasleak, tuntunak ez direnez, lehenago edo beranduago egindakoaz ohartuko baitira.
atzera