Galtzagorri Elkartearen webgunea

2010 | Irabazleak

Palestinoen jolasaIrati Huitzi Lizaso

Kilometrotako festan ikusi zaitut, zure gurasoekin salmentan. Denetik zenuten: jostailuak, arropa, palestinoak… Lehenengo momentutik zugan pentsatzen egon naiz, ea hor jarraituko zenuen palestinoak saltzen. Zurekin egon nahi dut, zu ezagutzeko, zure lagun izateko. Barruan gorde dut zuganako sentimentu berezi hori.

 

Eguna zugan pentsatzen pasa dut, nere lagunei kasu handirik egin gabe, ea ze palestino erosiko nizun pentsatzen. Etxera joateko ordua iritsi da eta alde guztietara begira nago ea zure postuan jarraituko duzun. Lehengo txokoan ikusi zaitut berriz ere. Nire lagunei palestino bat erostera noala esan diet, zuregana gerturaturatzeko asmoz. Segituan hurbildu zara zerbait saldu nahirik, baina ni zu ezagutzeko intentzioarekin joan naiz. Hizketan hasi gara.

 

-Kaixo! Palestino bat nahi nuke.

-Bai, asko ditugu, ze koloretakoa?- ez dirudi lotsatia zarenik.

-Ba ez dakit, zuri zein iruditzen zaizu politena?

-Gure herrian erabiltzen dugunok txuri-beltza erabiltzen dugu.

-Nongoa zara ba? Eta nola duzu izena?- galdetu dizut zerbait jakin nahirik.

-Mohamed dut izena eta izatez marrokoarra naiz, baina orain kale bazterretan bizi naiz.

-Ni Aitziber naiz. Eta ba al duzu lagunik hemen?

-Ez, baina gustatuko litzaidake.- asko poztu naiz hau entzuterakoan.

-Ba jada badaukazu bat, ni neu. Nahi al zenuke egun batean gelditu?- galdetu dizut.

-Ez dakit ba... lan asko dugu eta...

-Lasai, eman iezaidazu zure mugikorraren zenbakia.

-Ados “Aiziber”. Hau da nire zenbakia...- akatsik gabe apuntatu dut mugikorrean.

-Hurrengo astean bidaliko dizut mezu bat.

-Konforme! Eta palestinoa?- galdetu zenidan.

-Bai, emadazu horixe bera. Zenbat da?

-Ez duzu ordaindu beharrik, lagun bat lortzea askoz garestiagoa da eta.

- Harrituta utzi nau, erabat hunkiturik.

-Eskerrik asko!- Bi muxu eman eta joan egin nintzen.

 

Egun guztian eduki dut palestino goxo hau lepoan. Nire bizitzako egun politena izan da. Konturatu naiz jada asko maite dudala Mohamed.

 

Eguzkia ezkutatu eta ilundu da eguna, etxera iritsi, afaldu eta ohera sartu naiz. Leihora atera eta izardun zeruan dena argi da eta ilargiak argitzen du gaua. Ilargiaren irribarreak Mohamed gogorarazten dit, eta MP4 hartu eta Ken zazpiren “ilargia” abestia entzun dut:

 

“...zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero...”

 

Bai, ilargi honek zure irribarrea gogorarazten dit eta ea berriz noiz ikusiko zaitudan, eta ea... Galdera eta pentsamendu asko ditut barruan, zuregatik!

 

Gauean zurekin amestu dut, elkarren ondoan geundela goxo-goxo hizketan, zure begietako distirak maite ninduzula adierazten zidan, baina amets bat besterik ez zen.

 

Goizean jaiki, gosaldu, motxila eta mugikorra hartu eta ikastolara. Normalean lagunekin joaten naiz, baina gaur nahiago dut bakarrik joan. Mugikorra hartu, piztu eta lehenengo gauza zuri mezu bat bidaltzea izan da:

 

“Ep, Mohamed! Zmz? ni oso ond. Gaur zurekin amestu dt, 2ok bakarrik geundela, oso gustura. Ea egi bihurtzen den. Mux 1! Aitziber”

 

Ez dakit ulertuko duen, nere idazteko modua, espero dut baietz. Bat-batean PI-PI, PI-PI mezu bat iritsi zait:

 

“Ep, Aitziber! Ni ere ond nago. Pozten naiz nirekn amestu duzulako, lanean sgitu behar dt Mux handi 1!”

...

Klaseak amaitu, eta di-da piztu dut mugikorra eta mezu bat iritsi zait:

 

“Kaixo Aitziber! 2 egun barru banoa, sentitzn dt ez garelako geratu. Ikusi arte!”

 

Ez da posible, Mohamed badoa! Negar egiteko gogoa piztu zait. Baina segituan erantzun diot:

 

“Ez, msdez! 2ar geratu gintezke, ze iruditzen 5etan parkean? Msdez agertu! *MaitE ZaituT!”

 

Kezka ugariren ondoren idatzi dut, adierazi dizut maite zaitudala, baina zure erantzunik ez dut jaso, nahiz eta minutuak pasa mugikorrari begira ez da iristen, ez didazu erantzun.

Gaua iritsi da eta beste kantu batekin gogoratu zaitut:

 

 “Isiltasunak non zauden galdetzen dit, noiznahi...”

 

Egia da, isiltasun honek ea elkar berriz ikusiko dugun galdetzen dit.

 

Eguna zugan pentsatzen pasa dut, arratsaldeko plana ahaztu gabe, ea azalduko zinen edota jada joana zaren. Eguna oso luzea izan da, baina azkenean iritsi da ordua, arratsaldeko bostak dira, banko batean eserita nago. Nire palestinoa lepoan dudala, zu gertu sentitzen zaitut. Elizako kanpaika bostak direla jakinarazi didate, eta ni bakarrik. Pentsamenduak erabat nahasirik nituen, eta joaten banaiz, Mohamed ahaztuz? Baina orduan gure istoria atzean utziko dut. Edota gelditzen banaiz, bion istoria atzeratuz, beste berri bat osatuz?

 

Baina halako batean norbaitek palestino batez begiak tapatu dizkit.

 

Une zoragarriak bizitu ditut. Laztanak, nire lehen musua... Mohamed da. Esan dit azkenean hemen geratuko direla beste hilabete batean. Alde batetik, pozgarria da, baina bestetik ez. Hilabete bat bakarrik berarekin, ez da ezer. Baina, hala ere, arratsalde guztiak aprobetxatuko ditut bere ondoan jarraitzeko, gure palestinoekin jolasteko.

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia