Hesi bat gure tartean,
zu eta nire artean.
Gure artekoa ezinezko eta
gure nahiak alde batera
baztertzen gaituen hesia.
Oihuka, zure erantzunaren zain.
Oihuka, zuk noiz erantzungo duzun zain.
Baina nire oihuek
ez dute zugan botererik,
nire oihuek
zure barruan ez du pentsamenturik okupatzen.
Baina zure oihu tristeak, nire barruan
botere eta pentsamendu asko ditu,
zure oihu indartsuak
gaizki sentiaraztera bultzatzen nau.
Baina hesi honen atzetik
ez dut zure oihuei laguntzerik,
ez dut zurekin egoterik.
Gogor egiten zait
zure epeltasunetik hurbil ez egotea.
Gogor egiten zait
hesiaren hesolen atzetik ikustea.
Ezin naiz,
zugandik urrun bizi.
Ezin naiz,
zurekin amestu gabe bizi.
Joaten banaiz, dena atzean uzten baitut,
baina gelditzen banaiz dena atzeratzen dut.
Nire ametsen egilea zara,
nire ametsak sortzen dituen poeta zara.
Zugan pentsatzen nuen,
zugan pentsatzen dut
eta zugan pentsatuko dut.
Baina guztiaren gainetik eta
hesiaren atzetik
esan nahi dizudanak du garrantzia:
“Inor ez bezala maite zaitut”
atzera