Galtzagorri Elkartearen webgunea

2010 | Irabazleak

Eguneroko kontuakIrati Sanz

Ni, Aitzol naiz, nahiko mutiko baldarra, eta hamahiru urte ditut. Esan dudan bezala, nahiko baldarra naiz, baina astelehen hartan gertatutakoa gehiegizkoa izan zen, orain kontatuko dizuet gertatu zena.

 

Astelehen euritsu hartan, hanka okerrarekin esnatu nintzen, hori ematen zuen behintzat, ohetik jeiki orduko, nire txakura Pinttok, etxeko zapatila bat hartu eta etxeko saloiraino eraman zuen, ni bere atzetik korrika nindoala, etxeko eskaileretan erori eta izugarrizko golpea hartu nuen ipur masailean. Zapatila berreskuratu ondoren, oraindik erdi-lo, nire familiarekin gosaltzera joan nintzen. Normalean, ez dut denekin gosaltzen, nire amarekin bakarrik, nire arreba txikia eta aita Joxe Migel ordu erdi bat beranduago jeikitzen dira-eta, badakizue, ni iadanik handia naiz eta lehenago joan behar dut ikastolara, baina egun hartako iskanbilarekin, etxeko guztiak esnatu eta jai egunetan bezala, laurok batera gosaldu genuen. Nire arreba Maialenek, zazpi urte ditu, eta oso barregarria da, batzuetan hasarretu eragiten dit, nire ikastolako gauzetan ibiltzen denean, baina gehienetan ondo konpontzen gara.

 

Gosaltzen amaitzean, komunera joan nintzen hortzak garbitzera, iadanik joanda neukan apur bat ipurdiko mina, baina oraindik sentitzen nuen hartutako golpea. Hortzak garbitzen hasi orduko, hortzetako pasta, pijamara erori zitzaidan, orduan paper apur bat hartu eta kentzen saiatu nintzen, baiña alferrik ordea, gehiago zikindu nuen nire pijama kuttuna. Amak pijama ikusi orduko, oihukatu zidan:

 

-Baiña, mesedez, Aitzol, zer egin duzu zure pijaman!

-Barkatu ama, ez dut nahita egin, oraintxe bertan garbituko dut -esan nion.

 

Pijamaren kamiseta kendu, eta korrika joan nintzen sukaldera pijama garbitzeko asmoz, amatxok oihukatu zidan arte:

 

-Utzi ezazu pijama sukaldean gailleten armairuaren gaiñean, dena nahaspilatu baino lehen. Garbituko dut nik gero!- oihukatu zidan hasarre bizian.

 

Hori dena gertatu ostean, ikastolara joateko erropak jaztera joan nintzen, baina oraingoan oinez, beste istripu bat gertatzea ez nuen nahi-eta. Nire gelatik Maialen ateratzen ikusi nuen, baina ez nion kasurik ere egin, ni prisaka nenbilen-eta. Erlojuari begiratu eta 8:30-ak ziren, eta ordurako autobusa nire etxe ondoko autobus geltokian egon beharko zuen nire zain, ikastolara bederatziak laurden gutxitan sartzen baikara. Lehiotik begiratu eta autobusa ihes egiten ikustean, txilio egin nuen:

 

-Amaaaaaaaaaaaaaaaaaaa!!!! autobusa badoa!!

 

Ni ordurako erropa eta dena jantzita nituen, motxila ere bizkarrean nuen. Beraz amatxok ozenki esan zidan:

 

-Jeitsi zaitez behera azkar nik eramango zaitut kotxean.

 

Orduantxe aitatxo saloiko sofatik jeiki eta esan zion Maialeni jada gertatzen hasteko ordua zela, Maialenek poz-pozik esan zion aitatxori:

 

-Aita, begira ze marrazki polita, Aitzol marraztu dut.

-Bai egia, arrazoi duzu oso ondo atera zaizu, baina orain goazen janztera -erantzun zion aitak.

 

Niri ere erakutsi zidan, baina ez nuen ikusteko astirik izan, beraz esan nion:

 

-Bai, bai, oso polita.

-Aitzol!! Ez duzu ikusi ere egin-eta! -esan zidan apur bat triste, baina hori esaten bukatu aurretik, jada etxetik joanda nengoen, ama kotxean baitzegoen nire zain.

 

Kotxera igo eta ziztu bizian ikastolara joan ginen. Garaiz nenbilen. Autobusa oraindik heldu gabe zegoen, beste etxe batzuetatik ere pasatu behar izan zuelako. Azkenik, amak kotxea aparkatu, eta galdetu zidan ea hartu nuen sukaldeko mahai gainean utzi zizkidan gailletatxoak, hamarretakoan jateko. Egia esan, ahaztu egin zitzaizkidan, eta amak esan zidan ordua zela, espabilatzen hasteko, eta orain, niretzat okerrago, ezin izango nuela hamarretakorik jan. Beno horrek ez ninduen larritzen, askotan ahazten zitzaidan-eta amak jarritako hamarrretakoa. Euria goian-behean jausten arizen eta txanoa jarri nuen, euria nire txapel gainean nola erortzen zen sentitzen nuen, eta momentu hartan, estresaturik ibiltzeko nituen preokupazio denak burutik joan zitzaizkidan, lasai-lasai nengoen momentu hartan, zarata estresante zatar bat entzun nuen arte. Autobusa zen, eta nire lagunak, autobusetik jaisten zeuden. Beste gelako guztiak, historiako koadernoa zuten eskutan, eta behin eta berriz errepikatzen zituzten definizio luze guztiak.

 

-Apa Aitzol! Ze, zuk ez al duzu historia ikasi behar? -galdetu zidan Manexek.

-Ez, guk bihar dugu historiako azterketa -esan zion nire gelako Martinek.

-Egia, guk gaur dugu azterketa eta sei orriak buruz dakizkit-esan zuen Manexek.

-Ba ,niri orri erdi ikastea falta zait. Again gabean ikasiko dut –gehitu zuen Martinek.

-Eta zuri, Aitzol? -galdetu zidan Pellok.

-Ba, ba, ba... ni egia esan, ez naiz hasi, nik ez nekien azterketa genuenik, uste nuen, andereño Maripili, oporretan zegoenez, ez genuela azterketarik edukiko, berak esan zuen oporretara joango zela, ez al da egia? -erantzun nuen nik oso urduri azterketarenagatik.

-Bai, baina egun hartan, zu gero dentistarengana joan zinen eta andereñok esan zuen guk azterketa egin dezagun bere partez VINILO etorriko dela guregana. Egun hartako arratsaldean, ez al genizun esan? -erantzun zidan Aitorrek konfidantza guztiz.

-Ba ez, nik ez nekien ezer, baina VINILOrekin hiru aukera bakarrik ditut: kopiatzea, ikastea edo azterketa eta erantzukak lortzea. Eta nik uste ikasten hasiko naizela. Historiako koadernoa etxean dut, beraz arratsaldean hasiko naiz ikasten.-esan nuen desesperaturik.

 

Ederra da ba Vinilo, oso gizon bekaiztia da, 4. DBHkoen maisua da eta handiak esaten digutenez oso-oso gaiztoa da, agian gu beldurtzeko esaten dute, baina ez du oso itxura onik, nik uste dut arrazoia dutela, maisua burusoila da eta nahiko gizena. Argi daukat, gaur arratsaldean ez naiz musikara joango, eta amari esango diot gertatutakoa. Espero dut amak sinistea eta ez pentsatzea musikara ez joateko esan diodala azterketaren hori guztiori.

 

Goizean oso gaizki pasatu nuen ikastolan, urduri negoen, desesperaturik ere, nire buruak esaminean besterik ez zuen pentsatzen. Ikastolaltik ateratzean, lagun batzuekin batera eskolako jangelara joan nintzen. Han zegoen Maialen, eta baita bere lagunik onena ere, biak marrazkiak egiten ari ziren, bazkalduta baitzeuden, lehenago etortzen zirelako eskolatik. Gaur harrituta nago nire arrebarekin marrazkiak egite arren eman dio. Auskalo nork eman dizkion paperak marrazkiak egiteko. Beno orain, Maialenekin baino gauza larriago batzuekin dut burua beteta. Ez dut batere gustora bazkaldu, oraindik nire lagunak nola ahaztu ote ziren azterketa genuela esaten pentsatzen nengoen. Eguerdian telebista apur bat ikusi nuen, ez nuen beste zereginik. Koadernoak etxean nituen eta hamabost minitu besterik ez zitzaizkidan geratzen eguerdia bukatzeko, beraz oinetakoak jazten hasi nintzen.

 

Ikastolan marrazketa tokatzen zitzaigun, eta horrek froga burutik kentzea lortu zuen. Pintura nire asignaturerik gogokoena zen, gainera bi ordukoa genuen, hau da arratsalde osoa marrazketa egiten. Bostetan, etxera joan nintzen, oinez, eta hori nire etxea ikastolatik nahiko urrun dagoela. Bostak eta erdietan gutxi gora behera etxean negoen, eta etxeko telefonitik amari deitu nion, nik beste nire gelakideak ez bezala ez dudalako mobilik oraindik. Amari historia osoa kontatu ostean sinistu zidan, eta esan zuen berak deituko ziola musikako irakasleari, musikara ez nintzela joango esanez. Gero nire historiako koadernoan orriak aurkitzen hasi nintzen, baina koaderkoa zabaldu aurretik, zelorekin itsatsita, Maialenen ohar bat nuen, ohar hartan Maialenek idatzi zuen: Aitzol, zure koadernoan orri batzuk solte zeuden, sei bat orri, eta marrazkiak egiteko hartu ditut eskerrik asko. Maialen. Ni koadernoa begiratzean, orriak falta zitzaizkidala konturatu nintzen, goizean Maialen nire koartora sartu zenean historiako apunteak hartu zituen eta Olatzekin bere lagun onenarekin, nire apunteetan egongo zen marrazten. Orduan, nire portal osoak entzungo ahal izango zuen txilio bat egin nuen:

 

-Eeeeeezzzzzzzzzzzzzzzzzzz!!!!Maialennnn ikusiko duzuuuuu!!!!!-banekien etxean bakarrik nengoela, baina amorru guztiarekin egin nuen oihu hori. Atsaldean ezin izan nuen ikasi eta nire ohe gainean Maialenek idatzitako karta apurtzen nengoen negar batean. Lau ordu ezer ez egin gabe hurrengo egunean azterketa bat edukita.

 

Bederatzi eta erdietan, nire ama eta Maialen etxera etorri ziren, ni Maialenek niri hartutako papelak non zeuden galdetu nion, eta berak poz-pozik esan zidan:

 

-Ze Aitzol orain nik egindako marrazki politak nahi dituzu ikustea ala, ze gelan ditut marrazki guzti guztiak.

-Ez Maialen, nik nire historiako apunteak nahi ditut! Ez al dakizu bihar azterketa dudala ala!! -oihukatu nion oso hasarre. Nire ama ez zen ezertaz konturatzen. Eta dena kontatu ostean amak Maialeni izugarrizko bronka bota zion. Baina horrek ez zuen ezertarako balio, apunteak ez ba zeuden etxean. Hortik gutxira aita iritsi zen eta afaria prestatu zigun. Afaltzen, denok isil-isilik geunden, eta nik afaltzen bukatu nuenean, nire gelara joan nintzen hortzak garbitu gabe. Ohean sartu eta berehala lokartu nintzen.

 

Hurrengo eguneko goiza, betiko goizen antzerakoa izan zen, amak eta nik bakarrik gosaldu genuen, ni oso burumakur nengoen. Autobusarekin batera ikastolara joan nintzen, nire gelakideak historiako orriak errepasatzen zeuden. Beste gelakoek, oso azterketa zaila zela esan ziguten. Ikastolara iristean, izugarrizko berri pozgarria jaso genuen gure gelako ikasle denek, Vinilo beldurgarria gaixo zegoen, eta azterketa madarikatua hurrengo asteartean egin beharko genuen, ni pozaren pozez, lagun guztiak besarkatzen hasi nintzen eta errekreoko orduan irakasle bati, ea lagun baten koadernotik, fotokopiak atera ahal nituen galdetu nion, eta handik gutxira, sei orriak fotokopiaturik eman zizkidan.

 

Hurrengo astean, Maripilirekin azterketa egin genuen, eta ni jada azterketarako preparaturik joan nintzen, nik uste nuen azterketa nahiko ongi egin nuela, baina gaur, hau da hortik bi egunetara azterketaren erantzunak eman dizkigute, eta HAMAR bat etara dut azterketan. IUJUUUUU!!! -oihukatu dut pozaren pozez.

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia