Bizi naizen herria
berezia da
inguratzen nauen jendea
maitagarria
urrundu naizenetan
gogoz izan da
baina itzultzen naizenetan
hobeto sentitzen naiz
Oraingoan
derrigorrez atera behar dut
urduri bezain triste
luzerako, gainera:
esperientzia berri bat,
nire etorkizuna...
Hemendik urrun dago
baina,
mereziko du
Den-dena,
hemen utzi beharko dut
Bueltatuko naiz
baina hau faltan botako dut
Nork, zerk beteko du
hemengoen hutsunea?
Zaila senideak ordezkatzea,
zaiala lagunak ordezkatzea
Nork lagunduko dit
momentu zailetan?
Nork lehortuko ditu
nire malkoak?
Orain dena da
hodei,
laino,
ilunpe …
Baina,
bakoitzaren nahiak,
desioak,
itxaropenak
etorkizunak
dena gainditu dezake
Gainera ezin dugu ahaztu
toki guztietan
direla pertsona atseginak,
pertsona laguntzaile
eta baikorrak
Hauek bihurtuko dituzte
aldapak eta maldak zelai
Badator eguna
abiatuko naiz.
Nire bihotzean
denek dute txoko bat
baina nire
benetako kabia
hemen gelditzen da
egun batean
bueltatuko naiz
atzera