1) Gogoan ditut haurtzaroko uneak
zerurantz begira, burura etorritako asmoak
distira printzek ekarritako argibidea,
zer adierazi dezake goiko izar bakoitzak?
2) Oroitzapen ugari neure ganbaran,
txikia nintzeneko denboraldi sentibera
negar-zotinen artean loaldi ederra
murgildu nahieko amets bera.
3) Kolore ulertezinak naturan,
poztasun alderantz ezin begiratu,
beltz eta ubel lanbroa,
atsekabea nolatan islatu?
4) Iluntasuna,
tristura,
izuturiko ingurua,
arima- barneko arrangura.
5) Ispilu aurrean begiratuz,
ikaraz dardaraka iskinean
hau da errealitatea
nire negar-iturri bakardadean.
6) Zer izan da saminduriko egunetaz?
milaka galdera neure buruari,
erantzun eza,
ezjakintasuna beti nagusi
7) Arnasa-hartzea arinagoa da,
ene kontsolamendu,
zurekiko maitasun momentuak
laztana, ez inoiz aldendu.
8) Oraingoan benetan ari naiz,
Alde! Ihes egingo dut
sekulan ez bueltatzeko asmoarekin.
9) Atzerantz begira noa,
lore ximelen artean murgildurik
nola ahaztuko lehenaldiko une haiek?
maitea, nola, zu barik?
10) Irtenbiderik gabeko bidea
banoa, dena atzean uzten dut,
gelditzen banaiz,
dena atzeratzen dut.
11) Iluntasuna begi bistan,
distira bat soilik
ez da zeinu txarra,
bizi hobeagoaren itxaropena baizik.
atzera