Ezin denean ezer ahaztu,
hobe da pentsatu
zenbat ez dudan galdu
nahiz eta zu ez maitatu.
Une batean gertatu zen,
oso denbora motzean.
Hori ere atzeratu nahi nuke,
ekaitza baitator oroipenen atzean.
Irudiak datozenean burura,
bai egunez, bai gauetan,
dena geldituz doala
gogoratzen dut bat-batean.
Garai batean ekaitza haizea izan.
Ez nuen ikusten,
baina nabaritu bai;
maitasuna zebilen
nire azalean zehar.
Garai batean…
Zerua beti urdin, eguzkia erdian,
eta ni… ni, ume txikia.
Edo hobe esanda, neskatila.
Pozik bizi, itxaropenez betea,
Baina azkenean, egia etorri,
azkar, korrika,
eta gure aldera.
Orduan konturatu.
Dena atzean utzi beharra.
Azkenean, Ilargiari eskatu,
minez, gauza bakarra…
Garagar zelai itzelean
erdi ezkutuan, ihes egin,
eta bakardadean…
zin egin, odolarekin.
Zu beti gogoan izan,
hau da, hemen gelditu,
ez da errazena, ez zuzenena
baina bihotzak arrazoiak ditu.
Edo jarraitu bizitza,
nahiz eta zu egon hilda.
Ez daude aukera anitzak,
ezta okerrak ere.
Hala ere, hemen gelditzen banaiz
dena atzeratzen dut
eta jarraitzen badut,
dena atzean uzten dut.
Ezin denean ezer ahaztu
hobe da pentsatzea
gero eta gutxiago geratzen dela
Berriro, zeruan, ikusteko zure aurpegia.
atzera