Bihurgunez beterik dut garuna,
gidabaimena behar izaten dute
bazterrik jo gabe ibiltzeko.
Bihurgune horietako batek honela dio:
Nola sortu zen unibertsoa?
Nola sortu zen mundua?
Nola sortu zen bizia?
eta horrela beste hainbat galdera
erantzunik aurkitu ezin ditudanak.
Beste bihurgune bat
nire oroitzapen txarrez josia dago,
bihurgune itxia eta zaila,
lagunik gabeko momentuak,
arazoz josiriko uneak...
gidatzeko bihurgune konplikatuak.
Hurrengo bihurguneak aldiz
une politak ditu,
gidabaimenik gabe gidatzekoa,
lagunak egitean,
maitemintzean,
eta hainbat une gozo gehiago.
Familiak ere badu bihurgune horietako bat
batzuetan xamurra, besteetan latza,
familian une benetan zoragarriak daude,
baina une txarrak ere bai.
Hurrengo bihurgunean lagunak daude
batzuetan bihurgune lasaia
eta besteetan itsaso zakarra bezalakoa,
baina esan beharra dago,
lagunak bereziak direla,
alda ezinak benetan,
ahaztezinak nahiz eta une gogorrak egon.
Maitasunak du bihurgune handiena,
obsesiorik handiena da,
eta merezi du beregatik borrokatzea,
unerik politenak emango baitizkizu,
txar batzuk ere bai,
baina onak gehiago dira.
Nire garunean neska zoragarri bat dago
bihurgune handi baten erdian,
baina maitasunik gabe,
ba ote du zentzurik bizitzeak?
Nireak ez luke edukiko,
benetan maite baitzaitut.
Nire garunak, bihurgune gehiago dauzka,
baina bihurgune bakoitza gidatzen jakitean datza bizitzak,
bihurguneak aprobetxatuz lortuko duzu zoriontasuna,
eta nik neurri handi batean,
lortu dut zoriontasuna,
eta zuek lortzea espero dut.
atzera