Joan dira,
betirako
eta agur esan gabe…
Azkar,
oso azkar…
aireak
gure besarkadari
ihes egiten
dion bezain azkar…
Baina,
badakigu
ez ditugula
inoiz ahantziko…
Orduan,
pentsatu,
sentitu,
bizitu,
nahi eta
egin ezin
izan genituenak
Gureak
izango dira
oroitzapen galduak,
amets iheslariak…
Handitu ahala
konturatzen gara,
handitzea
eta ttikia izatea
Ilargia
eta eguzkia
bezala direla…
elkarrekin egon
nahi dutela,
Baina ezin dutela…
Jadanik berandu da,
ez du balio
atzera begiratzeak,
Ezin dugu orain etsi,
ezin dugu lo hartu…
Orain,
aurrera jarraitu
behar dugu…
Une oro
ezin baliotsuagoa
baita
Udazkeneko hostoak
bailiran
erortzen zaizkigun
malkoak
xukatu
Eta beti
gorantz begira,
jarraituko dugu
aurrera
Izarren artean
bilatuz,
guk hainbeste
maite izan duguna
atzera