Ez dut bizitza maite,
ezta berak ni ere.
Zergatik jarraitu mundu honetan?
Bakardadeak bereganatu nau.
Nire laguna,
nire itzala,
urteak joan ahala
nire ondoan jarraitzen duena.
Tristurak bereganatu nau.
Itsaso itogarri batera
eramaten nauen
ibai hotz zalapartatsua,
nire sentimenduak urratzen dituena.
Gorrotoak bereganatu nau.
Bihotza suaz
erretzen didana,
izan dudan bizitzarekin
sortu zaidana,
nire gorputzetik ezin atera nabilena.
Haserreak bereganatu nau.
Nire gorputzaren jabe da,
itsasoak ur tantaren
jabe izan
nahi duen bezala.
Barrua beltza dut.
Bakardadea,
tristura,
gorrotoa,
haserrea.
Ezin dut gehiago,
sentimendu hauek guztiak
uzteko unea da.
Hemendik noala
erabakia dut.
Balkoiko baranda
hotza utzi,
bizitu dudan
guztia nire pentsamenduetatik
minutu batean igaro,
eta bizitza utziko dut.
Gero datorren
mundu berria
aurrekoa baino
hobea delakoan
hemendik noa.
atzera