Zer dator
agur esan ondoren?
Ona al da?
Txarra al da?
Nork daki erantzuten?
Inork ba al daki?
Inork ez die erantzuten
inguruko galderei.
Zergatik?
Agur esaten dutenak
ez dira itzultzen.
Zergatik?
Eta orduan
nork erantzungo die galderei?
Ez dakit.
Nik uste dut
noizbait edukiko dudala
galdera hauen erantzuna.
Baina, noiz arte itxaron?
Noiz izango da
agur esateko unea?
Eta
nola esan agur?
Irrikaren irrikaz,
jakin minaz,
itxaron ezinaz,
agur esateko ordua
iritsi zaidala pentsatzen dut.
Orain bai,
iritsi da unea.
Banoa hemendik.
Nora?
Ez dakit.
Nork daki?
Baina,
zer da agur esatea?
Batzuk,
beren sufrimenduak
alde batera utzi
eta
mundu honetatik joaten dira.
Horri Suizidioa esaten diote
edo
bere buruaz beste egitea.
Ez al da gogorregia?
Gogorregia?
Gogorregia zergatik?
Bizimodu hau utzi
eta
berri bat hasteko
aukera bikaina da.
Nik ez dakit
zer datorkidan orain,
baina,
ez al da polita jakin-mina?
Baietz iruditzen zait.
Nik jakin-minaren jakin-minez,
AGUR esaten dut.
Eta zuk?
atzera