Iluntasuna,
isiltasuna,
hautsi zituen
etengabeko
soinu bakar eta
monotonoaren ordez
bere oxigenozko hitzek
esnatu ninduten.
Badakit,
bai badakit,
beretzat
denbora galtzea zela
ezertarako ikusten ninduela
uste zuela,
baina,
niri, oxigenozko hitz xume
eta bakar haiek
bizia ematen zidaten.
Orain ordea,
bere tinbrearen hotsak
bakarrik utzi nau,
zu,
ez baita gehiago hurbildu,
txoko txiki huts honetan,
bakardadea,
bakardadea
da nire bidaia lagun
bakarra
Eta bera,
bere lekuaren bila
dabil
ibilbide zehatz gabeko,
bidaian
Jadanik,
bere ahotsa,
entzun gabe
daramadan momentutik,
nire bizitzaren
sendabide bakarra urrundu zenetik,
bukaera gabeko tunel,
hotz eta ilun batean,
murgildurik nabil.
atzera