Benetan bakarrik ote nago?
Benetan da bizitza, are gogorragoa?
Merezi al dut, halako sufrimendua?
Bic-ak dar-dar egiten dit, eskuetan.
Izango ote dut ba
Bere aurpegia osasuntsu, bizi
Berrio ikusteko aukera?
Denborak esango dit,
Baina nik berriz
Negar bakarrik
Boligrafoa eskutik.
Bihotzaren negarra
Barnean nabaritzen dut
Astia izango ote dut
Irria, zirrara,
Barnean berriz entzuteko?
Boligrafoa dantzan
Neure lagun bakarra
Gau hotzaren erdian
Neure kezken
Ondoan.
Euri tantak hasi dira
Kristalaren menpean
Etxe barruko isiltasunak
Jartzen ditu neure barrenak
Airean.
Agian bihar egun ona izango da
Agian dena ondo irtengo da
Nork daki ba,
Bizitza gogorra delakoan zaudenean
Iritzia aldatzeko bidea
Jartzen dizunean.
Boligrafoa eta orria
Horiek bai benetako lagun
Momentu gogorrenetan ere
Horiek baitira zurekin,
Goibeldun.
Inguruneetara tarteka begiratzen dut
Bakarrik nago, bakarrik.
Baina are gehiago bakardadean,
Neure barrena, ilunean.
Orduak pasa eta geroz eta
Kezkatuago nago
Neure bihotzaren saminaren
Beldurrez
Neure maitasun eta kezkaren
Nekez.
Gaua da, eta ez dakit
Bihar zer gertatuko den
Orain otoitzik besterik ez
Neure barrenak mintzeko
Gogorik ez.
Erlojua begiratu
Eta segundoen joanak
Motz, mantso
Segundu bat gutxiago
Saminetik gertuago.
Noiz ez jakin
Baina bai gertatuko dela
Hobe urrunean
Inoiz ere ez dela.
Baina izan behar
Eta honakoa halako
Erlojuak tik-tak
Hor dago
Bizitzan segundu bat
Gutxiago.
Kezkaturik nago
Eta lorik ezin
Beraz gorputzaren min
Bihotzaren samin.
Eskuek dar-dar
Hobe ez pentsatzea
Paperean aurkitu dut
Bidai honetan
Lagun maitea.
Desesperazioa, mina
Ene gorputzean
Hobe dut loak hartu
Idazten jarraitu, beharrean.
atzera