2009
Zure suaren amaieraLaiotz
Arraro zaude,
nahiko arraro
zure bihotzeko sentimendu nahasiek
zure begiak iluntzen dituzte.
Buru makur zaude,
behera begira,
alde batetik bestera pasatzen diren argi azkarrek
bizi izandako urteak berreragiten dituzte.
Orain kopetilun zaude
nahastuta,
goian dauden argi txikiek zuretzat
mundua adierazten dute.
Begirada azkar batean,
argi distiratsu batek,
zure aurpegia alaitu
eta beherako bidea argitu dizu
zure etsipenerako.
Orain kaktus bat poloetan bezala zaude,
ilun,
deseroso,
etsituta,
hartutako erabakiek
zure gorputzeko zainak leherrarazten dituzte.
Okerrera zoaz,
ilunerantz...
boomm, boomm
entzuten duzu zure buruaren sakonean.
Zure bizitzaren amaierara zoaz,
edo beste baten hasierara,
zure patura hurbiltzera zoaz.
Bihotza dardarka daukazu,
izututa,
zure gogoaren aurka.
Ezin duzu, ezin duzu,
atzera begiratu eta...
iluntasuna besterik ez duzu ikusten.
Zure bizitza motzeko
egun tristeak dira.
Inguruari begiratu diozu,
argitsu daukazu,
zure aurpegiaren aurkako kolorea da.
Argi handi batek,
berriro ere,
beherako bidea erakutsi dizu,
oraingoan argi ilunagoarekin,
negarraren malkoek eraginda.
Nazkatu zara,
nahikoa da,
zure aukera aurrera eraman behar duzu.
Begi ilunetatik,
iluntasuna ateratzetik,
negar malkoak,
beheko argi azkarraren alboan erortzen dira,
haizeak zure bihotz barrenean egiten duen
putzada handiaren ondorioz.
Euria hasi du, goitik behera tantaka,
tanta potoloek putzuak sortzen dituzte
argi mugikorren azpian.
Gora begiratu
zure negar malkoek eragin dituzte,
lurreko putzuak.
Lur jota zaude,
lurreko putzuak gertuago ikusten dituzu
Gertuago, gertuago...
berehala begiak isten zoaz,
poliki baina azkar,
zure barruko sua
kanpoan dagoen ura lehortzen doan bitartean.
atzera