2009
Zer gertatzen zait?Niaraz
1) Ispiluaren aurrean nago
islatzen duena nor den galdezka
edonork ni naizela esango luke
nire antza du baina ez naiz ni
goitik behera begiratzen dut berriz
2) Galderak egiten dizkiot neure buruari
nor naiz? Zer geratu zait?
aldatzen ari naiz?
iluntasuna nagusi neure buruan
ez daukat erantzunik
3) Negarrari egiten diot
zergatik?
ez dut ulertzen
zer da guzti hau
amets gaiztoa iruditzen zait
4) Ez dakit zer nahi dudan
ez dakit zer dudan
poza, tristura, etsipena...
nire sentimenduak, pentsamenduak
dantzan daudela iruditzen zait
5) Horrenbeste galdera eta zalantza
zer egingo dut nik?
komunean ezkutaturik,
atea itxirik eta argia itzaldurik
nire beldurra ezkutatu nahian nabil
6) Horrela egunak joan, doaz
eta nire garuna bihurgunez beterik
erantzunak aurkitu ezinik
argazki batzuei begira jarrita nago,
eta orduantxe ohartu naiz
7) Korrika komunera joan
eta ispilu aurrean jarri naiz
bertan ikusi dut nire gorputz biluztua
bere ezaugarri ezezagunekin
aldatua nagoela ohartu naiz
8) Nire zalantzak argitzen doaz
buruko bihurguneak gutxitzen doaz
baina zergatik?
ispiluari begira jarraitzen dut nik
ikusten dudana sinistu ezinik
9) Aldatu egin naiz,
ez dut ume aurpegirik
bularrak hazi zaizkit
eta gerria zabaltzen ari zait
zer da hau? galdetzen dut nik
10) Hazten noa
milaka galdera sortu zaizkit berriz
eta ez dago inor ulertuko nauenik
arazoak besterik ez dut orain, zer egin?
Nik ez dut hazi nahi!
atzera