2009
Leihotik begiraDontx
Tristura, beldurra,
hotza eta nekea.
Nirekin batera
bihotz barrenean.
Sentimendu bakarrak
ni azaltzen nauena.
Tristura,
nire gorputzean dagoena.
Bakarrik nago,
beldur naiz.
Ez lagunik,
ez familiarik.
Min gehiegi egiten dit,
nire bihotzeko hotzak.
Ez dut ezer sentitzen
bihotza hutsik baitaukat.
Ohean etzan naiz.
Oso nekatuta nago.
Lagunak urruti daude
Eta familia, non ote dago?
Leihora hurbildu naiz,
laugarren pisuko etxe batean.
Jendea pozik dago
Ni, berriz, triste.
Batzuk jolasean,
beste batzuk paseatzen.
eta ni etxean
triste pentsatzen.
Hotz izugarria egiten du
nire bihotzean bezala,
baina kaleko jendearen artean
ikusten dut bero.
Nere burua hiltzeko gogoa
Nire bizitza horrela ikusita,
Ez du merezi eta.
Hain triste nago!
Baina bat-batean,
Oroimen on guztiak
burura etorri eta,
Bizitzari agur esateko gogoa. Ez!
Pozik nago,
Jantzi eta kalera
Aterako naiz
baina, leiho azpian
euriak putzua utzia
putzuarekin irristatu eta,
pun! leihotik erori!
Akabo nire bizitza.
atzera