Galtzagorri Elkartearen webgunea

2009

Leiho aurreanBasajaun

 

Leiho aurrean jarrita.
Nire bizitza osoa aurretik
igarotzen ikusten dut.
Salto egingo dut,
beldurra nire aurretik igarotzen da,
nik igarotako atsekabe guztiak
iluntasuna, bakartasuna, umilazioa,
lotsagabekeria, nire aurretik igarotzen da.
 
Buruan jende maltzurra daukat
bakardadearekin batera
lanean ari dira nire barruan,
urduritasuna sartu da nire barruan,
heriotzaren angustiak
sartu dira nire barruan,
inguratuta nago.
 
Besterik egin ezin dudanean,
aurrean inor ez,
gainean inor ez
azpian inor ez
baina atzean nire ama azaldu da
galdezka.
Zergatik...?
 
Orduan nire barruko
hutsuneak inbaditu nau...
berriz esnatu naizenean
ospitalean nago
eta... pentsatzen hasi naiz
hemendik aurrera
bizitza aprobetxatuko dut. 

 

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia