Galtzagorri Elkartearen webgunea

2009

Igogailurik gabeko bizitzaJostalari

 

Nik ez dut igogailurik
Nire bizitza akats bat da
eskailerak igotzeak min egiten dit
nire bizitza igogailu bat da
 
Egun guztia pisuarekin
hau ez zait justua iruditzen
igogailua jartzea pauso handi bat da
guzti hau gehiegikeria da
 
Igogailua izango banu bizitza aldatuko nuke
hala ere eguna badoa
eskailera makurtuetan
egunean zehar eskailerak igo eta igo
 
Egun guztia igotzen
asto bat bezala
gogorra iruditzen zait
baina egunero gogor jartzen naiz
 
Bukatu nahiko nuke
nire indarrekin amaitu
jada ezin dut jasan
zer egin dut nik?
 
Ez dakit zer pentsatu
inork ez dit lagundu nahi
ez dut jolasteko denborarik
baino bai izerditzeko astirik.
 
Aurreztu dezaket
erosi ahal izateko
igogailu dezente bat
nire etxean jartzeko
 
Ez daukat igogailurik
nire bizitza akats bat da
eskailerak igotzeak min egiten dit
nire bizitza igogailu bat da.
 
 

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia