Galtzagorri Elkartearen webgunea

2009

Heriotzaren askapenaGoizeko irri

 

Bakardadea sentitzen nuen,
sufritzen ari nintzen.
Ez dut nahi minik.
Ez dut nahi tristurarik.
Ez dut nahi haserrerik.
Bide bakarra dut:
hiltzea, jutea.
Lehiora hurbildu naiz.
Hiru segundutan
lurrean,
Etzanda.
Nire gorpua ikusten.
Mamu bat naiz.
Kaleko jendea builaka
ez banengo bezala.
Ez ikusi
ezta entzun.
 
 
Neskato bat, soilik.
Neskato hil bat.
Nire familia negarrez.
Soilik neure familia.
Lagunak ez.
Horregatik mamu.
Bai, oraindik sufritzen.
Zergatik?
Ez neukan bizirik.
Zergatik oraindik gaizki?
Erantzunik ez.
Tristura.
Haserrea.
Ez nuen ezer ulertzen.
Ambulantzia etorri zen.
Saiatu ziren ni laguntzen
ez zegoen zer eginik.
Hilda nengoen.
Kaletik joan nintzen.
Oso toki tristea.
Eskolara abiatu nintzen.
Nire mahaia bakarrik.
 
 
Ikasleek nitaz hitzegiten,
nire heriotzaz.
Ez zuten tristurarik.
Ez nien axola.
Historioak asmatzen.
Ez zegoen malkorik.
Zerbaitetaz ohartu nintzen
Ez ninduten ikusten.
Beldurtzen hasi nintzaien:
mahaiak mugitzen,
argiak itzaltzen,
axotak kentzen…
Ikaskideak negarrez,
beldurrez negarrez.
Oraindik gaizki.
Ez du merezi.
Ezin dut ezer aldatu.
Mamu bat naiz.
Beraiek nirekin gaiztoak ziren.
Baina ni ez nintzen berdina.
Ni laguntzaile.
Ni maitakor.
Ni…
mamu…
Tristurarik ez
Ez bakardaderik.
Ez haserrerik…
Ez nintzen haiek.
Ondo nengoen.
Argi bat,
oso ederra.
Hurbildu?
Urrundu?
Zer egin?
Hurbildu.
Han zegoen familia,
hildakoak soilik.
Besarkatu nituen.
Azkenean!
Azkenean!
Azkenean pozik…

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia