Galtzagorri Elkartearen webgunea

2009

Gau iluneko izar dizdiratsuakIzar

 

Alai,pozik nago
zoriontsu naiz.
Maite ditudan pertsonak
inguruan ditudalako.
 
Leihoan nengoen
zerura begiratzen
Zerbait arraroa gertatu eta lurrera erori nintzen.
Ez dakit nola,
baina hala gertatu zen.
 
Konortea galdu eta esnatzerakoan
ohean etzanik nago, makinez josita.
Nire inguruan zer gertatzen den
jakin ezinik.
Baina, hor daude, niri begira,
gehien maite ditudan pertsonak.
 
Malkoz josiak daude
guraso, ahizpa, familiakide, lagunen aurpegi tristeak.
Ez diote zer gertatzen den.
Zer gertatzen da? diot nik.
 
Gero eta zailagoa da niretzat
aurrera egitea, arnasa hartzea.
 
Zerbait gaizki dabil.
Baina inorrek ez dio zer eta zergatik.
 
Pixkanaka-pixkanaka makinak itzaltzen dihoaz
zailagoa da aurrera egitea,
zailagoa da arnasa hartzea.
 
Badakit! Badakit zer gertatzen den.
 
Bizitza zer den
ikasten hasi den baten bizitza bukatzear dago.
Oraindik gauza asko egiteko dituen baten bizitza
bukatuko da!
 
Orain, nire masailak ere
negar malkoek zeharkatzen dute.
 
Ezin naiz horrela geratu
ezin naiz hemendik joan ezer esan gabe.
Zerbait esan behar diet
niregatik egindako guztiarengatik eskerrak eman.
 
Ahoa irekitzen dut, eta indarrik gabe nago
ezin dut hitz egin, baina, nik egin nahi dut.
 
Indarrik gabeko eskerrik asko bat atera zait
agur esan dit, baina gero arte ere bai.
Izar dizdiratsuak elkartzen diren tokian elkartuko garela
esan diet, baita, momenturik zailenetan, iluntasunean
ni izango naizela argituko dituen izarra.
 
Hitz egin dut, indarrik gabe, baina hitz egin dut!
Orain lasai egon naiteke.
Hitz egin dut, denak begira daude
hau da azken agur honen negarra.
 
Azkenean, azkenean bai
azken arnasa hartu dut.
Jadanik ez nago hemen
denak buru makur daude, kopetilun
ezin hitz eginik.
 
Orain hegan nabil,
haizeak narama.
 
Ez dut ulertzen,
ezin ulertu nabil nolatan gertatu daitekeen hau.
Gau iluneko izar dizdiratsuei begira nengoela
gertatu zen dena.
Bizitza zahar eta berri baten
amaiera eta hasiera izan da.
 
Alai, pozik nago
zoriontsu naiz.
Orain, gau iluna argituko duen izar dizdiratsua
ni izango naizelako.

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia