Ez dugu ezer ikusten,
dena ilun dagoelako.
Ez gaude lo,
logurarik ez daukagulako.
Behean argitxo txikiak piskanaka dir-dir egiten hasi dira,
jendea etxeetan sartzen ari da lo egiteko,
eta baten batzuk lehioan jarrita zerura begira geratzen dira.
Ni ez nau jende askok ikusten,
ez txikia naizelako, ez argi gutxi daukadalako,
besteak bezalakoa naizelako,
denak berdin-berdinak,
denak gau iluna argitzen dugu,
baina inor ez da gugan fijatzen,
gazta zulatu handi eta batzuetan biribil horretan fijatzen dira guztiak.
Jendeak ikus dezakeen gazta zulatua bakarra da
eta gu, milioka garela, ez da inor gugan fijatzen.
Txikiak,
ziztrinak,
baliorik gabekoak sentiarazten gaituzte
dena bestea handiagoa delako,
baina, horregatik, gu baino inportanteagoa al da?
Galdera horri ezin diot nik erantzun,
pentsatzeko ahalmen hori ez daukadalako,
erantzuna ezin dut entzun,
belarririk ez dudalako,
erantzuna jakiteko ezin dut galdetu,
ahorik ez dudalako.
Ikusi-ikusi besterik ezin dut egin.
Ikusi nola mundu guztiak berari begiratzen dion,
ikusi nola bera handitzen doan zuen begiraden beroarengatik.
Ikusi nola ni txikitu eta txikitu ari naizen,
dirdira galtzen eta galtzen
dena zuek ez nauzutelako begiratu ere egiten.
Desagertzeko zorian,
zuen begiraden beroa ez sentitzeagatik,
gazta zulatu eta gaur biribilari azken begirada eman
eta begi bakoitzen malko matekin ni unibertsotik
desagertu naiz.