Galtzagorri Elkartearen webgunea

2009

Itxarondako uneaIZU

Joan dira dagoeneko, eta bakarrik nago azkenean. Gau osoa dut nire kontu, eta ez dut unetxo bat bera ere alferrik galtzeko. Ez dut gau osoa lotan emango. Eta ez dut gau osoa lotan jardungo ere. Ezin dut, une oro ezin baliotsuagoa izango baitira.

Nora joan naitekeen pentsarazten dit. Burua nahasita daukat, ez dakit zer egin, ezta nora joan ere, eta egia da, hamar urte nituenetik, momentu honekin ametsetan egon naiz, eta orain, iritsi da, baina ez dakit zer egin.

Neure burua gorroto dut, batzutan pentsatzen dut ea egia ote den, nire herriko gizaseme azkarrenaren semea izatea. Eskolan beti bikainak izaten ditut, ez dut inoiz okerrik egin. Hizkuntzetan bikaina naiz, 6 hizkuntzen jakitun naiz , baina orain guztia ahaztu banu bezala sentitzen naiz, inoiz ohartu ez naizen sentimendu baten jabe naiz.

Azkenean, burua erabat nahasirik, kalera irten naiz eta, oraindik ere, nora joan naitekeen ez dakit, honengatik edo hargatik, nik zer dakit, nire lagunen etxera joango naizela uste dut. Hortik barrena nabil, galduta, esperantzarik gabe, uste dut ergel bilakatu naizela, eta ez naizela gai inorekin elkarrizketa bat izateko. Nire lagun batek leihotik ikusi nau, errepidean nenbilenean deitu dit, eta hitz egiten hasi zait, baina ezer ulertu gabe, nire bideari jarraitu diot.

 

Hotza dut, konturatu naiz ez dudala estalkirik jantzi, eta orduantxe, begiak itxi ditut beste leku epelago batean nengoela pentsatuz. Bat-batean, begiak ireki eta elurra zegoen tokian ura ikusi dut, eta zuhaitz hostoak zeuden lekuan, belardi berde-berdea ikusi dut. Dena aldatuta dago, baita neu ere. Txanoa eta abenduko arropa ordez, udakoa arropa daramat soinean. Ez dakit zer demontre gertatu den, badirudi denboran aurrera egin dudala. Ezeri atentziorik jarri gabe, nire bideari jarraitu diot, nire ingurura begiratu gabe.

 

Etxe baten kontra jo baino lehen, gelditu naiz. Pentsalari baten moduan, bi aldetara eta zerura begiratuz. Ezerk ez nau harritzen, katu beltza bere betiko lekuan, betiko autoak betiko tokian…Bat-batean kartel batek nire arreta hartu du, “PRUSBER”. Baina atzo, hemendik autobusez igaro nintzenean, “PARKER” jartzen zuela zin egingo nuke. Pentsakor geratu naiz, segundo batzutan okerrena pentsatu dut; lurtarrak ez diren izakiak akaso? Gaua oso ilun zen oraindik.

 

Soinu bat entzun dut, bonba batek lehertzean egin ohi duen zarata, azkar eta lasterka, etxe bateko atera hurbildu eta deitu egin dut. Baina atearen kontrako kolpean, atea bere kasa ireki egin da. Barrura sartu naiz.Guztia ilun, ez dago argi bat bera ere. Zorionez, pizkailu bat daramat gainean. Orduan goiko solairutik etorritako soinuak entzun ditut eta berehalaxe, pizkailua itzaltzearekin batera, armairu batean sartu naiz. Armairuak bi ate dauzka, eta erdian, zulotxo txiki bat. Bertatik, hanka erraldoi batzuk ikusi ditut. Belarriez baliatuz, hanka horiek nora zihoazen jakin nahi izan dut, baina bat-batean, bihotza eztarrian nuela, ate batean danbatekoa entzun eta armairukoa ateak ireki ditut. Bi aldeetara begiratu dut, baina ezer ez. Iluntasuna soilik ikusi dut.

Berehala oin hotsak sumatu ditut berriz ere eta izugarri izutu naiz. Oinak atzean nituela sinisturik, mugitu gabe utzi ditut gorputz eta begi. Ez dakit zer egin. Burua erabat korapilatuta daukat oraindik. Aurrera begiratu dut eta hara non ikusi dudan izaki beldurgarri hori. Balkoi batean ondoan, zutik, irmo, zerura begira. Bihotza ahotik ateratzear daukat. Ez naiz pentsatzeko gauza, izua gainean dut, nire begiak malkoz bete dira, izoztua nago, malkoak izoztu zaizkit. Balkoira berriz ere begiratu dut, baina izakia jadanik ez zegoen.

 

Atzera egin dut. Lehen egindako bidea gogoratuz, armairuan sartu naiz. Bertan gelditu naiz. Orduak aurrera doaz motel, oso motel. Orduantxe guztiaz ahaztu egin naiz eta nire buruko pentsamenduak ordenatzen jardun dut. Azkenean, loak hartu nau. Berriz ere zarata handia entzun dut eta iratzarri naiz. Erlojuari begiratzen saiatu naiz ez baia erreza iluntasunean zer ordu den jakitea. Goizeko eguzki izpiak sumatu ditut, baina erlojuak goizeko hirurak direla dio, hala uste dut.

 

Lehen ikusitako munstroa gogoratu dut. Erraldoia, buru borobila eta handia, zortzi hortzetako ahoa, zortzi begi, hauen artean bi besteak baino nabarmenagoak, guztiak, urre kolorekoak. Ez du ilerik bere gris-berdeska den larruazalean. Ongi sentitzen naiz armairu barruan. Babesa sentitzen dut. Ongi nago hemen, kanpoak beldur ematen dit.

 

Armairuko zulo txikia argitzen hasi da. Argitasun horren erdian puntu beltz nagusi bat. Behatzaren puntaz ukitu behar nuenean, argitasun izpia desagertu da. Ikaratu naiz. Ez dut atera nahi, munstro nazkagarria hortik barrena baitabil. Hala ere, ausarta behar dut izan, eta izugarrizko danbatekoa eman armairuko ateei eta, ireki egin dira ate biak. Garrasirik egin gabe atera naiz eta munstroa balkoian ikusi dut berriz ere. Ez dakit zer egin dezakedan aurrera kanpoan ihes egin edota, berriz ere, atzera, alegia, armairura berriz ere. Lehengo aukera hartu dut. Oinak entzun ditut nire atzean eta balkoira begiratu dut. Ez zegoen munstroa. Alde egin du. Ez dut piperrik ikusten, baina etxeko sarrerako ateraino iritsi nahi dut eta horri heldu nahi diot. Atea irekitzen ari nintzela, izugarriko eguzki izpi bortitzak itsutu egin naute eta atzera egin dut oraingoan ere sarrerakoa atea itxiz. Oin hotsak gero eta arinagoak dira eta gero eta hurbilago daude. Beldurrak akabaturik, sarrerako atea ireki eta kanpoan naiz dagoeneko. Azkenik! Kanpoan nengoela etxea ikusteko aukera izan dut: zaharra, hautsez betea, hautsirik,…Munstroa hala ere, atzetik dut oraindik.

Banoa lasterka, korrika, ziztu bizian. Jada, hamar minutu daramatzat korrika batean. Ez dut inor segika. Gelditu naiz. Munstroa agertzen eta desagertzen dela ohartzen ari naiz. Zer demontre da hau? Burua nahasita dut, pentsamenduek talka egiten dute bata bestearen aurka.

Bi ordu eman ditut horrela. Ama ikusi dut azkenean. Hau da lasaitasuna. Baina berak ez nau ikusi. Pozik nago. Ez diot ezer esango.

Etxera iritsi naiz. Gaua da berriz ere. Irudimenak du errua. Beldur diot nire irudimenari, horixe da ondorioa.

Ohean nago, etzanda. Eta berriz ere bakarrik. Edo ez? Oin hotsak entzun ditut. Berriz ere hemen da munstroa. Berriz ere atzokoa biziko dut gaur ere.

 

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia