Galtzagorri Elkartearen webgunea

2009

Gau amaigabeaKresala

Itsasoa lasai zegoen udaberriko goiz hartan, eta Baleain itsasertzeko herrixkan eguzkiak garbi jotzen zuen, itsasotik zetorren haize freskoaz lagundurik. Hala nola, Baleain herrixkako biztanleak arrantzatik bizi ziren, gehienbat, eta egunero egunero, marinel nekatuek eguzkia atera aurretik jada baziren itsasoaren mantu zabalera irteteko prest. Herrixkak bazuen portu txiki bat, eta itsasuntzi asko eta asko joan-etorrian ibili ohi ziren, etengabe, bata bestearen atzetik doazen txingurriak balira bezala. Itsasertzeko ura, ordea, oso zikindurik zegoen. Itsasuntziko arrantzaleek uretara botatako arrain txarrek eta olioak erabat zikindurik utzi zuten, eta herrixkako zaborren gehienak ere han bukatzen zuten. Portutik igaroz gero, argia zen ur kutsatuaren usain zatar eta kirastua.

 

Itsasontzi gehienak egurrez eginik zeuden, izan ere arrantzale geihenak ez baitziren asko urruntzen kostalde lasai hartatik. Herriko badian perla ugari zegoen, eta herritar asko hauen bilketara dedikatzen zuen bere bizitza. Urtez urte geroz eta perla gehiago ateratzen ziren, gero hirietako dendetara saltzeko. Egunero, arrantzale guztiek ekarri ohi zituzten perla boltsa txiki pare bat.

 

Baleainek badia bat zuen, txikia, bi mendi itsasoratzen ziren lekuak harrapaturik. Badiaren barruan, ia itsasorantz aterata, hainbeste aldiz istorio bukaezinen buru izan zen irla misteriotsua zegoen. Garai bateko gazteu baten oinarriak ere oraindik irla gainean ageri ziren. Egunez ere, irlak nahiko argitasuna zuen, baina gauez zeharo desberdina izaten zen.

 

Martinek askotan entzun zituen bere aitaren ahotik irla misteriotsu hartako istorio eta sinesmenak. Martin mutiko gazte bat zen, eta bere aita arrantzaleak itsasoan hainbeste orduz emanari esker ordaindutako etxe batean bizi zen, badia bukatzen zen tokian bertan, bere gelako lehiotik itsaso zabala ikus zitekeelarik.Martinen ama oso emakume zintzoa ematen zuen, eta herrian asko baloratzen zituzten bere opil goxoak, noizbehinka lanean ziharduten emakue eta haien gizonei eginikoak. Emakumeak, gehienetan, sareak eta halakoak konpontzen lan egiten zuten, egurrez eginiko aulki txiki batzuetan exerita, itsaso zabalari begira eguzkiak aurpegian ematen zirelarik. Beste lanik ezin zuten egin, emakumeak itsasoratzea gaizki ikusia baitzegoen.

 

Martinek askotan eskatua zion bere aitari berarekin itsasora eramateko. Txikitatik nahi izan zuen itsasoratzea, hainbeste egunez bere aitak eta bestelako gizon ausartek egiten zuten moduan. Aita arrantzatzera irten behar ez zuenean, Martinekin txalupa bat egiten lan egiten zuen, egunen batean bere semeak badian arrantza zezan. Txalupa txikia zen, baina nahikoa badia osoa behin eta berrio zeharkatzeko. Egun batean, behingoz, Martinek eta bere aitak txalupa bukatu zuten, eta arraun txiki batzuk ere egin zituzten. Orduan Martinek berehala itsasoratu behar zuela esan zion aitari, baina honek aurpegira begiratu eta irrifarre egin zion:

 

- Seme, dagoeneko jada handi egiten hasi zara, baina itsasoa maitatzeak bere arriskuak maitatzea ere esan nahi du. Ba al dakizkizu zeintzuk diren or, ur zabalean zure espero dauden arrisku guztiak?

- Ez aita, baina ez dut inongo beldurrik, gainera, badia barruan ez zait ezer gertatuko - erantzun zuen Martinek, sineskorki.

- Ez, Martin, entzun al dituzu noizbait Baleain irlako istorioak?

- Ez aita, zergatik entzun beharko nituzke?- galdetu zuen, irribarretsu, Martin gaztetxoak.

- Lasai seme, lurrean zaudela ez zaizu ezertxoere gertatuko, baina tabernetan arrantzale zaharrek ez dute irlan dagoenaz besterik esaten.

-Zer dago han,? Ez dut inoiz inor ikusi han kanpoan.

- Ez seme, kampoan ez, inguruetan.

-Zer, bale bat? Munstro bat?

- Inortxok ere ez du inoiz zuzenean ikusi, baina arrantzale zaharrek gaua datorrelarik noizbehin bere itzala urpean ikusi dutela esan ohi dute.

- Eta zergatik ez dute ehizatzen?

- Seme, esaten denez, itsasuntzi bat baino gehiagoko tamaina omen du! - erantzun zuen aitak, bere semearen ezjakintasunak harriturik.

- Nik ez dut ba, halakorik inoiz ikusi.- esan zuen Martinek, harriduraz.

- Noski, noizbait begiratu al duzu etxeko leihotik irla ingurura, eguzkia jada ezkutatzen ari denean?

- Ez, ez zait inoiz otu.

- Ba munstroa momentu horretan ateratzen omen da, gau osoan irla inguruko arrainak jaten ibiltzeko. Noski, gauean ezin zaio ikusi, ura ikatza baino beltzagoa baitago, ilargiak bakarrik olatuak argitzen dituelarik. Ez al duzu inoiz pentsatu, zergatik ez dagoen inor portutik kampo eguzkia ezkutatu ondoren?

- Ba ez, ez dut inoiz ere pentsatu.

- Munstroak itsasuntzi bat hondoratzeko haina indar du, eta esaten dutenez aintzinan itsasuntzi bat edo beste, ezjakintasunez, gauean irlara hurbildu eta betiako galdu omen da.

-Ulertzen dut, eta ezin dugu orduan itsaora atera?

- Seme, - esan zuen aitak farrez - itsasoa uste duzuna baino arriskutsuagoa da, eta irlara begiratzen duzunean, gogoratu oraintxe esnadakoa, ongi?

- Bai aita, noski. - erantzun zuen, Martinek.

 

Egunero, Martin goizean goiz eskolara joaten zen. Bere etxetik irten eta arrokak atzean utzita mendiaren maldan behera jaisten zen, korrika. Arrantzale gehienak jada itsoratuak ziren, eta eguzkia irla atzetik bere aurpegi argitsua ateratzen zuen. Martinek lagun asko zituen eskolan, eta arratsalde aurretik itzultzen zen etxera. Martinen etxea itsaslabarraren ertzean zegoen. Eguzkiaren argiak ekialdetik jotzen zuen, eta ilunabarrean, etxearen erdi bat bakarrik argi laranjaz argitzen zen, itasoan eguzki lotsatiaren argiak dir-dir egiten zuelarik. Hodeiak ere laranja kolore biziz janzten ziren, gorri eta bestelako koloreak ere noizbehinka hartuz. Martin behin eta berrio bere gelako leihora ateratzen zen, eguzkia ezkutatzen ikustera, eta eguneko azken haizea eta argia aurpegian sentitzera.

 

Martinen gurasoak ilunabarrean atera behar zuten, hirira, familiarteko afari batera joan behar zutela eta. Martin bakarrik uzten zuten lehenengo aldia zen, gauez, eta beregan konfidantza osoa jarri zuten, hala esan ziotelarik, jada eguzkia ezkutatzen hasia zenean:

 

- Martin, gu bagoaz, eta bihar goizerarte seguraski ez gara itzuliko. Zintzo portatu, eta batez ere ez atera etxetik, ulertu duzu?- galdetu zion amak Martini.

- Bai ama, ongi ulertu dut. Ez zait ezer gertatuko- azken hitzok ozenago esan zituen, bada ezpada ere.

- Ongi bada, gu bagoaz. Agur Martin, eta berriro, zintzo ibili.

 

Martinek bere gurasoak etxe barruan agurtu eta bere gurasoen gelara igo zen, eguzkiaren azken argiekin hirirantz zihoazelarik, pixkanaka. Martinek atzera begiratu zuen, eta bere gelara sartu zen. Berehala leihora hurbildu zen, itsasoa berriro ere ikustera. Kaioak hara eta hona zebiltzan oraindik, soinu ederrak eginez.

 

Ez zuen astirik galdu behar. Beharbada berehala itzuliko zen, baina badaezpada ere azkar hasi zen janzten. Euritako botak eta txano bat hartu zituen, baita olioz funtzionatzen zuen argi bat. Dena hartu, etxeko atea itxi, eta korrika atzean utzi zuen. Jada eguzkiaren argia geroz eta urriagoa zen, eta itsasoaren kolorea geroz eta ilunagoa ematen zuen. Martin, betiko bidea hartu beharrean, etxearen beste aldetik, arroketatik jaisten zen eskailera txiki batetik jaitsi zen, kontu handiz, harriek asko labaintzen baitzuten, eta maldak oso estuak baitziren. Tipi-tapa, kontu handiz eta arnasestuka eskailerak jaitsi zituen. Hondartza txiki batean aurkitu zuen bere burua, badiaren ertz batean. Ekialdean portua ikusten zuen, eta iparraldera begira irla geroz eta ilunago ikusten zuen. Jada eguzkia ezkutatu zen, eta ilargia irlaren beste aldetik ateratzen hasia zen. Martinek ezkerretara begiratu, eta buruz behera aitak eta berak hainbeste egunetan zehar eginiko txalupa ikusi zuen.

 

Indar handia egin behar izan zuen egurrezko txalupari buelta emateko, baina azkenean kostata lortu zuen. Barruan bi arraunak ikusi zituen. Kontu handi, eskuan zeraman linterna txalupa barrura sartu eta gaztetxoak ontzia itsasorantz bultzatzen hasi zen. Ura ukitu zuenean zirrara batek astindu zuen bere gorputza, eta momentu egokian txalupa barnera salto egin zuen, hainbeste zapaldutako lurra atzean utziz.

 

Haizeak leunki jotzen zuen, eta ilargiaren argiak itsasoaren olatuak zuriz margotzen zituen. Irlarantz hasi zen Martin, arraun bakarrarekin txalupa aurrerantz eramanaz, kontu handiz. Irla arrokaz inguraturik zegoen, eta bere gailurrean aintzinako gaztelu zaharra aurkitzen zen, argiturik.

 

Martin, azkenean irlaraino heldu zen, eta arroken artean pasaz lurra zapaltzeraino iritsi zen. Txalupa harri batera lotu, eta bere linterna esku batez hartu zuen.

 

Irla esploratzen hasi zen, inguruetara begiratuz. Arrokak bere gainera erori behar zutela ematen zuen. Ibiltzen hasi zen. Haizea geroz eta gogorragoa zen. Bat-batean, kobazulo antzeko bat ikusi zuen, irlaren arroken artean, bere gainetik. Berehala, leku hartaraino igo zen, habilezia handiz, arrokak behin eta berriz saiestuz. Azkenean iritsi zen, eta kobazuloa bere begien aurrean puntu beltz izugarri baten moduan irekitzen zen.

 

Euria hasi zuen, barra barra, eta itsasoa gaizki jartzen hasia zen. Agian beste gau bat aukeratu behar izan zuen haraino etortzeko. Haizea gaztea uretara botatzeko bidean egon zen, eta Martinek, beste irtenbiderik ikusi ez zuelarik, kobazuloan sartu zen.

 

Bere argiarekin kobazuloaren bidea argitzen joan zen. Bide luzea egiten hari zen, baina hala ere bere pausoek aurrerago bideratzen zuten. Bat-batean, bideak nabarmen beherantz egiten zuela ohartu zen. Beldurra sentitu zuen, gau osoan sentituako beldurrik handiena, baina han zegoelarik ezin zion jakinahiari uko egin. Agian bera zen leku hartatik pasa izan zen pertsona bakarra.

 

Bat-batean, begien aurrean, ura ikusi zuen. Ilargiaren argia gazteluaren harrien artetik igarotzen zen, lur barnean zegoen laku bitxi ura argiztatzeko. Martinek gora begiratu zuen. Gaztelua bere gainean irekitzen zen, eta inguruan oraindik zutabe batzuen arrastoak zeuden, urtean erdi murgildurik. Ilargiaren argiak misterio kutsua ematen zion leku jada nahiko misteriotso hari. Tximistek eta trumoiek euriaren soinua baino nabarmenagoak izaten hasi ziren, eta itsasoaren olatuen soinuak inoiz baino gertuago entzuten ziren.

 

Bat-batean, Martinen aurrean lakuko ura eztanda batez gorantz altxa zen, eta urpetik ezkataz eta hegalez beteriko buru bat atera zen, ia urrun zegoen gazteluaren sabairaino iristen zena. Erdian, zutabe puntadunak ziruditen hortz ikaragarriak zituen, hiru edo lau filatan banaturik, eta aho gainean bi begi gorri txiki bereizten ziren, harribitxiak baino disditatsuagoak eta sakonagoak zirenak.

 

-Zertara etorri zara hona, gizaki??- galdetu zuen ahots gogorrez, Martinen begiek sinetsi ezin zuten pizti hark.

-Zergatik hondoratzen dituzu itsasontziak, zeu baldin bazara...?- galdetu zuen, aho meheez Martinek, isilune baten ondoren.

 

Munstroak argi-argi begiratzen zion, bitartean buru osoko atalak pixkanaka mugitzen zituelarik, arnasa hartuz eta alde batetik eta bestetik ura botaz. Aurrerantz makurtuta zegoeen, Martin ondo ikustearren.

 

-Gizakiak gorroto ditut, eta momentu honetan, alde egin ezazu, eta zure herri osoko biztanleei esan iezaiezu, hainbeste urteetan ostu dizkidaten perla guztiak bihar egunsentirako bueltatzen ez badizkidate, olatu izugarri bat sortuko dudala eta herri osoa suntsituko dudala!!!- Esan zuen munstroak, irlaren paretak ere dar-dar egin zuelarik, haren ahotsaren indarrez. Martin ere lurrera erori zen, piztiak botatako garrasiaren poderioz, eta bere aurrean urartean nola desagertzen zen ikusi zuen.

 

Zer egin behar zuen? Ezinezkoa zitzaion hainbeste urtez itsasoari ostutako perla guztiak egunsentirako biltzea, eta beraz, zer gertatuko zen bere herriarekin? Herritarrei alde egiteko esan behar zien? Korri egiteko, alferrik agian?

 

Azkar, altxa eta etorri zen bidetik bueltatu zen. Linterna itzali egin zitzaion, piztiak joan zenean ateratako uraren ondorioz. Txalupa hartu, eta bere etxera itzultzeko bidea hartu zuen. Itsasoa benetan hasarre zegoen, eta Martini kosta egiten zitzaion aurrera egitea. Olatuak geroz eta handiagoak ziren. Zer egingo ote zuen?

 

Lurra zapaldu zuen, txalupa hondartzan barrena ekarri zuen, olatuek gogorregi jotzen baitzuten.

 

Bat-batean ideia bat otu zitzaion.

 

Korrika, bere etxerantz zeramatzaten eskailerak kontu handiz igo zituen. Atea ireki, eta berehala sukaldera joan zen. Armairuak azka irekitzen hasi zen, eta urduritasunak gorputza astintzen ziolarik, azkenean behar zuena aurkitu zuen. Aitaren gelara sartu zen. Bertan gorderik zituen itsasora ateratzean beha izan ohi zituen traste guztiak. Bai, behar zuen pintura zuria ere bertan zegoen.

 

Kontu handiz, poltsa bat hartu, eta pintura zuria ere sukaldera eraman zituen. Bertan garbantzu potoa ireki zuen. Bai, garbantzuak zuriz margoturik perlaren itsura berbera zeukaten, eta agian denbora irabazteko ondo etorriko zitzaion. Berehala eta azkartasunez baina kontu handiz, garbantzuak bata bestearen atzetik margotzen hasi zen, bakoitzean ere xehetasun bakoitza begiratuz.

 

Denbora luzean egon zen garbantzuak korrika pintatzen, baina azkar pasa zitzaion, azkarregi. Euria eta trumoien argiak sukaldeko leiho irekitik sartzen ziren. Martinek paretean zegoen erlojua ilunpetan begiratu zuen. Jada ordu gutxi falta ziren egunsentirako. Gazteak ahal izan zituen garbantzu guztiak bildu, eta txaluparaino eraman zituen, berriro ere irlarantz itsasoratzeko.

 

Martinen txalupa jada tirabira egiteko zorian zegoen. Olatuak izugarriak ziren, eta Martinen ontzi barrura noizbehinka ur asko sartzen zen. Azkenean, irlaraino iritsi, eta txalupa gogor lotu ondoren, txanoa eskutik helduta eta poltsa bestetik zuelarik, kobazuloraino igo zen, berriz ere.

 

Martinek korrika jaitsi zuen kobazuloko bidea, eta lakuarekin topo egin zuen, aurrez aurre. Bihotzaren taupadak nabaritzen zituen bularraldean. Pizti hura berrio ikusteko beldurra zuen.

 

Berehala, eta aurretik eginiko eztanda berberarekin, urpetik atera zen, hainbeste istorioetako protagonista izaten ohi zen animalia beldurgarri hura.

 

- Ekarri al dizkidazu perla guztiak??- galdetu zuen, ozenki, piztiak.

-Bai...-erantzun zuen beldurti, Martinek.- ...hemen daude.

-Horrekin ez dit balio!!!- erantzun zuen, are ozenkiago, piztiak. Martinek piztiak amarruaren berri izan zuela ohartu zen, eta beldurrak airean jarri zen, zer egin ez zekielarik.

-Gehiago dira, hainbeste urtez ostu dizkidaten perlak!!!!

 

Martinek airea gogor hartu zuen, bihotza bularretik ateratzeko zorian sentitzen zuelarik.

 

-Ongi da, gehiago bilduko ditut, herritar guztien artean, baina eman iezadazu denbora gehiago...- esan zuen Martinek, piztiari lehenengo aldiz beldurti begietara begiratuz. Hare beldurgarriagoa iruditu zitzaion, eta bihotza nola estutzen zitzaion sentitu zuen:

-Ez!!!!Egunsentiarte!!!

 

Piztia berriro ur ilunean galdu zen.

 

Martinek ez zuen astirik galdu behar. Berriro herrira itzuli zen. Ilunpean zegoen dena, eta txalupa utzi ondoren herriko alde batetik sartu zen. Ez zekien zer egin. Zer esango zion jendeari, inorrek ez zion sinetsiko!!!

 

Martini irtenbide bakarra iruditu zitzaion, eta ikusi zuen lehenengo atea jo zuen, gogor. Emakume bat azaldu zitzaion.

 

-Mesedez andre, ahal dituzun garbantzu gehien eman behar dizkidazu, berehala bueltatuko zaizkizu!

-Garbantzoak? Ordu hauetan?

-Andrea, mesedez, sinetsiko ez badidazu eta zure senideen onura nahi baduzu, emaizkidazu, arren!!!!!

-Ongi da, oraintxe ekarriko dizkizut.

 

Martinek bi poltsa pare bete zituen, herri osotik ate joka ibili eta gero, eta berehala etxera itzuli eta garbantzoak pintatzeari ekin zion. Ordularia begiratu zuen. Hain denbora gutxi gelditzen zen...

 

Ez zion garbantzu gutziak pintatzeko denborarik eman, irlara garaiz iritsi nahi bazuen. Jada ilargiaren argia geroz eta ahulagoa bihurtzen hasia zen...

 

Martin, berriro ere irlara buletatu zen. Haizeak eta trumoiek beren belarriak txikiturik zituzten. Euriak gogor jotzen zituen bere gorputzeko ataletako bakoitza. Azkenean, irlara iritsi, eta kobazuloko lakura jaitsi zen. Jada eguzkiaren argi izpi batzuk iluntasuna hausten zihoazen.

 

Martinek ez zuen asko itsaron berhar izan, eta piztia berehala azaldu zen, inoiz baino burrunba handiagoa sortuz eta inoiz baino ur gehiago ateraz. Martinek garbantzoak kontu handiz lurrean sakabanatu zituen, piztiari inondik ere begietara begiratzeko ausardiarik gabe.

 

-Hauek ez dira nahikoak!!!!- Martinen izu aurpegiak edonor harritzeko adinakoa zen- Gizakioi denbora agortu zaizue, jada eguzkiaren lehen argiarekin batera ezagutu zenutenaren ezer ez da hemen geldituko!!!!- burrunba batez, urpean ezkuatu zen.

 

Martinek korrika egin zuen, arnasestuka kobazuloko malda igoaz. Herrira itzuli behar zuen, eta herritar guztiei kostaldetik aldegiteko esan. Eguzkiaren izpiak geroz eta nabarmenagoak ziren gau ilunean, eta euriak jada atseden bat eman zion itsaso haserretuari. Martin kobazulotik atera zen. Herrirantz begiratu zuen. Jada eguzkiaren argi izpiek egunero bezala etxeak argitzen zituen, eta arrantzale guztiak jada itsasora ateratzeko prestatzen egongo ziren.

 

Martinek itsasorantz begiratu zuen. Eguzkiak bere aurpegia erakusten hasi zen. Jada ez zegoen ezer egiterik. Irla berriro arakatu zuen. Bat-batean, gazteluaren dorre altuenean zerbait antzeman zuen, zerbait disdiratsua.

 

Berehala, arroken tartetik igo eta gazteluaren dorre zaharraren mailak igo zituen. Goran, ezusteko bat zain zuen.

 

Gizon moduko bat zen, soineko urdin disdiratsu bat janzten zuena. Azala oso beltzarana zuen, eta bitxiz beteriko lepoko eta pultserak zeramatzan. Buruan, erdi erdian zafiro izugarri bat zirudien harribitxi bat zeraman, berezko argia ematen zuena. Ahots mehez, hala esan zion Martin harrituari:

 

-Itsasoaren izenean nator. Oraindik badago esperantza gizakientzat.- esan zuen, kontu handiz.

-Eraman ezazu piztia hau hemendik, bestela herria suntsituko du eta baita barruan dituen herritar guztiak ere!!!- esan zuen Martinek.

 

Bat-batean, Martin gazteak olatu izugarri bat ikusi zuen ortzemugan altxatzen, azkar badiarantz zetorrena, irla bera ere estaltzeko haina garaierakoa.

 

-Azkar! Herria suntsituko du, eta berarekin gu guztiok!!!- esan zuen Martinek, azken arnasean.

-Ongi da, baina hitz-emate bat eman beharko didazu. Hemendik aurrera, eta hala diot, ez duzue itsasoa berriro kutsatuko, eta herritar bat gehiago bezala zainduko duzue, gaurtik azkeneraino.

-Ongi da, promes egiten dut, herri guztiaren izenean!!!!- esan zuen azkar, Martinek.

 

Bat-batean olatua, burrunba izugarriaz, itsasoak irentsi zuen, irla gainean jada zegoelarik, eta bere arrastoak ere irla gogor jo zuen, dar-dar izugarri bat sortuaz. Bat-batean, piztia uretatik aireratu, eta azken izarren artean garrasien artean galdu zen. Martinek, ahal izan zuenean, irrifarre ahul bat egin zuen. Gizona jada desagertua zen. Zeruari begira etzan zen, dena ametsa ote zen egiaztatzeko. Eguzkiaren argiak, ordea, bere aurpegia jo zuen. Martinek bere gurasoak ahaztuak zituen. Ozta-ozta sartu zen, txalupa hondartzan utzi ondoren, itsasora begira zegoen sukaldeko leihotik. Bere gurasoak ate aurrean zeuden. Gelara igo, eta arropak azkar aldatu zituen. Gero bere gurasoengana joan zen, harrera ematera.

 

-Kaixo, Martin. Ondo portatu al zara?-galdetu zion amak.

-Bai ama, oso gau aspergarria izan da.

-Ez zinen etxetik aterako, ezta?-galdetu zion aitak.

-Noski, ezetz.- erantzun, berriz, Martinek.

Ama sukaldera sartu zen. Igandea zen, eta bazkaria azkar prestatu ohi zuten.

-Martin garbantzuak ez zenituzun ukituko, ezta?

-Ez ama.

 

Hurrengo urteetan, Martinek gogor egin zuen lan ahal zuen moduan kutsadura murrizteko. Inork ere ez zion sinetsiko. Urteekin, herriko alkate bihurtu zen. Itsasoa anaia baten antzera zainduko zuten herritarrek, handik aurrera.

 

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia