Galtzagorri Elkartearen webgunea

2009

Ametsen errealitate krudelaKrudel

“Londresen bizi naiz, igogailu gabeko etxe batean. Auzoan, giroa ozpintzen duten eskale eta mozkor mordoa dago, baita etorkin eta lapur ugari ere. Kalean zehar bakarrik ibiltzeak beldurra ematen duen auzune horietako bat da nirea. Nire ustez, hiriko auzo narrats eta tristeena da. Mila aldiz pentsatu dut “ea aldatzen duten behingoz”, baina ukitu ere ez dute egin.

Gure etxea, hala ere, nahiko apaina da. Waco street-eko seigarrenean bizi gara. Dorreak ez du igogailurik, beraz, oinez igo behar izaten dugu bigarren solairura. Atearen bestaldekoa nimiñoa da: bi gela, komuna eta sukaldea. Nire gela nanoa, lurrean botatako koltxoi ziztrin batez eta aintzinako altzari batzuez eraikitakoa da. Justu-justu kabitzen garenez, batzuetan, iruditzen zait arnas ezak hilko nauela. Horrelakoetan, kanpo mundura ihes egiten dut, sukaldeko balkoira hurbilduaz, nire askatasun atera alegia.

Goizean goiz ohetik jaiki eta komunera joan naiz. Ispiluan, aurrez aurre, nire isla ikusi dut: nire ezpain samurrak, begi urdinak, urre koloreko ile enredatua. Dena hain lekuz kanpo dago, baina itxura txukuntzeko denbora badut. Orduak igarotzen zaizkit, batzuetan, baina ez da gaurko kasua. Nire isla mirailan margotua ikustean, askotan pentsatzen dut “auzoko neskarik panpoxena naiz.”, alabaina, pixka bat apaintzea ez da gaizki etortzen.

Komunetik irten eta sukaldean barneratzean, telefonearen txirrina aditu dut. Nor izango ote da ordu hauetan? Deitzea bururatzea ere… Hau gosea, eta gosaria oraindik prestatu gabe. Azkenean isildu da. Non dago ama, izugarrizko gosea dut! Atzo zer etxeko lan bidali zizkigun monja higuingarri hark. Puf… matematika, ingelesa,…ez dut ezertxo ere egin, ea norbaitek uzten didan kopiatzeko, bestela… azkenean eskegi du, zein ote zen? Aurpegi alaia du, ea zer esaten didan.

Aitarengana hurbildu naizenerako ama, nire aldamenean dut. Ama garbitzailea da, edo berak dioen antzera besteen zaborra kitatzen duen horietako bat. Panpoxa denez, esan ohi dute, bere edertasuna niregan islatu dela. Baina, nik uste, izaeran ere bere tankera badudala. Denbora luzea igaro ondoren, azkenean, zabaldu du ahoa aitak:

”Londresko banking kutxan lana eskaini didate!” adierazi digu malkoak masailetan behera irristatzen zaizkion une berean.

Ama eta biok bere gainera jauzi egin dugu eta besarkada handi bat eman diogu. Aita taberna bateko zerbitzaria dut, inguruko auzo batekoa, izan ere, gure auzunean ez dago bat bera ere, beldurragatik edo itxiak. Dotore janztea ikaragarri gustuko duenez, etxeko gastuen erdia horretan joaten zaigu.

Bederatzietarako aitak eskolara eraman nau, gure auto familiar kaxkar horretan. Bidean azaldu dit:

“Bihar bertan joango gara hirira, eta, jada, ez duzu eskola honetara berriz itzuli beharko, beraz, agurtu zure lagunak.”

Zergatik aldatu behar dugu hain bizkor? Zergatik bat-batean bizitza berri bateko partaide bihurtu? Hara, hor ditut lagunak, hainbat memento on igaro ditugu eta orain… Hala ere, inbidia pixka bat emango diet, azkenean hiriko neska panpoxa horietako bat bihurtuko bainaiz, kar, kar… Eta nola azaldu? Tira, hemen daude, ez dut itxarongo, hor doa.

Klase bukagaitzen ostean, ikasgela madarikatu hari azken begiratua eman eta monja nazkante horietako baten ingurura hurbildu naiz. Nire egoera azaldu diot eta aurpegi arraroz begiratu dit. Gero bira erdia eman eta alde egin du. Zer uste du maripertxenta honek, eskola honetan nahi duena egin dezakeela! Egia esan, horrela hobe, bat gutxiago. Orain ikasle madarikatu hauen azterketak zuzentzera, hau nazka!

Etxean sartu eta sukaldera hurbildu naiz. Kanpo mundura ihes egin dut. Hiriaren begirale bihurtu naiz mementu batez. So eginez gero dena ikusten da hain ederra. Munduko horretako partaide izatea gustatuko litzaidake, izatea? Jada banaiz, ez dut amets gehiago egin beharrik, izan ere, nire ametsak errealitate bihurtu zaizkit. Errealitate gordin. Azkenean hiriko neska lirain horietako batean bihurtuko naiz. Hori al da nire jomuga? Ez dakit, agian oraindik azkarregi da, 14 urte besterik ez ditut. Agian hobe da oraingo bizitzan aurrera egitea, agian,…

Biharamunean, autoan goazela, dena ikusten dut hain desberdin: hirian auzoan ez dagoen guztia dago, eta auzoan dagoen guztia ez dago hirian. Beste mundu bateko jokalaria dirudit, beste film bateko aktore.

Taxiak, etxe berriaren aurrean utzi gaitu, beno hobe esanda dorre erraldoi baten aurrean. Barrura sartu, eta aurrera so egin dut. Bertan, frentean, igogailua dut, hainbesteko zirrara sortzen didan makina, sentimenduak dantzan jartzen dituena. Arineketan hurbildu natzaio. Une batez, so gelditu naiz, bere xarmari nire erraietan sartzeko baimena emanaz.

Bosgarren solairura iritsi naiz azkenean, igogailutik at atera naiz, eta jada ez dut bera ematen. Fardelak ate aurrean uztirik, berriro, igogailura joan naiz, bere lilurak ase nazan gaurko egunean.

Ibilaldi batzuk egin ditut, eta zorabiatzen hasia naizenez, irteteko ordua iritsia zait. Une horretan bertan, gizonezko bat sartu da, ile beltz eta likitsa du, galtza bakero eta alkondora zaharkitu batez jantzita. Gazte planta hartu diot, 25 bat urte. Berari begira geratu natzaio, tarte batez. Bat-batean, bien begiradak topatu direnen, irriño lizun bat eskaini dit. Egia esan, ez dut irriaren esanahia ulertu, ez naiz saiatu ere egin.

Ustekabean, gizona nigana hurbildu da, eta emeki-emeki elastikoa erazten hasi zait, bere aurpegian irri lizun hura pintatua izanik. Zertan ari da gizon ezezagun hau?, zer nahi du nigandik?... tira, ez dio axola, izan ere, nire txoko gustukoenean nago…”

Azkenean, biluzik utzi nau igogailu hotz eta babesgabe hartan. Ostera bere prakak erretiratu eta bere zakil koipetsua nire aluan sartzeari ekinaz, hasperenka hasi zait.Momentu batez, minutuak ordu bilakatu zaizkit, debora amaigabea zela iruditu zait.

 Eta orain badoa, bakarrik utzi nau. Negar egin nahi dut. Ez dut kartzela honetako preso bilakatu nahi. Eta, nola esan gurasoei. Beldurra, izua,… nire mende egiten ari dira. Baina ez, ez diet utziko, nola hala aurrera egingo dut, gizon nazkante hura ez da berearekin irtengo. Ikusiko du. Baina nola aurre egin, oso neketsua da honi denari bakarrik aurre egitea…

Denbora igaro da gurasoei gertatutakoa kontatu diedanetik. Izugarrizko laguntza eskaini didate, eta horregatik eskerrak eman nahi dizkiet, zulotik irteten lagundu baitidate.”

34 urte ditut, eta hau da nire istoria. Denbora librea dudan oro, kanpo mundura ihes egiten dut, bizi nintzen auzunera so eginez, ametsak eraikitzen nituen begiralekura. Une hauetan pentsatzen dut, batzuetan, hobe izaten dela ametsen unibertso ederrean bizitzea, errealitate gordinean baino.

 

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia