Beste egun aspergarri bat zintzilikaturik, labadoran emandako buelta guztien ondorioz zorabiaturik eta edandako azken ur tantak askatuz. Baina gaur urrun joatea erabaki dut, mundua ezagutzera. Haize bolada aprobetxatuz pintzen atzaparretatik ihes egin dut eta norabide zehatz bat hartu gabe hegan hasi naiz, iparraldeko haizeak gidatzen nauelarik.. Hemen goitik ez da ia ezer ikusten, ura da nagusi lurrean,zenbat sekretu ezkutatuko dira ur azpian?
Bidai luzearen ondorioz nekaturik nago eta haran ezezagun batean hartu dut lur. Iparraldean harrizko mendi handiak altxatzen dira, tontorrak estalki txuri batez estalirik daude. Egia esan hotz handia egiten du, nire algodoia nola gogortzen eta karraskatzen den nabari dezaket. Bi aldiz pentsatu gabe, izozkailu hori utzi eta zelai epelago baten bila hasi naiz. Urrunean lautada zabalak ikus ditzaket, beraz lautadetara hurbildu eta lur hartu dut. Hala ere ezin naiz asko luzatu, oraindik leku asko geratzen zaizkit ezagutzeko, munduak ezkutatzen dituen zoko asko ikertzeko.
Bat-batean eraikin erraldoien artean galdurik aurkitu naiz, labirinto bat dirudi honek. Azpian, jendea txingurriak bezala korrika dabil alde batetik bestera maletinak eskuan dituztela eta beltzez jantziak. Ia ezin dut arnasa hartu, hodei gris batek estaltzen baitu hiri osoa, tximinia eta fabriken keak sorturik hodeia. Beldurturik ihes egin dut.
Berriz ere arnas sakon hartu dezaket, mendi kate batean aurkitzen naiz eta. Hegazkin hondakinak daude, beharbada duela gutxi gizaki askok galdu zuten bizitza istripu baten ondorio.Imajina izugarriak etortzen zaizkit burura. Hobe pertsona gaixo horietan ez pentsatzea, beraiek ez ziren helmugara iritsi, beraiengatik egingo dut nik aurrera nire bidaian. Ia sinestezina da ikusten ari naizena. Duela gutxi gorpuak imajinatzen ari banintzen, orain nire begiez ikusten ari naiz. Uholdearen erruz herriak txiki-txiki eginak daude eta jendea negarrez edonon. Negar malkoak ia ezin aguantatuta itsasoan murgildu naiz.
Putzua igaro ondoren bero handia egiten duen leku batera iritsi naiz. Jendea beltzarana da sabela puztuarekin eta gosez hiltzen dira beraien lurrak lehorrak eta pobreak direlako. Beherago, baina kontinente berean, hainbeste beltzen artean jende zuria agertzen da.
Ez dute sabela puztuta eta autoak, telebista… dituzte, hau da, beltzak baino teknologia gehiago dute eta ez da hainbeste jende hiltzen.
Denbora asko igaro ondoren, ur gainetik hegan izugarrizko irla batera iritsi naiz. Bertan olatu handiak daude eta jende asko dago olatu handi horiek hartzen egurrezko eta kortxozkoen oholen gainean. Animalia bat dago zertxobait arraroa, izugarrizko jauziak egiten dituena eta ia nireganaino iristen dena jauziak egiten. Zeinen leku bitxia!
Ilunpetako gauen dena berdina dirudi, nire lekutik mugitu ez banintz bezala. Baina eguzkia ateratzen denean leku bakoitza desberdina da. Desertuak, mendiak, hotza, beroa, jende zuria, beltza, horia, beltzarana. Zaila da leku bat hautatzea, denak dute gustatzen zaizun zerbait.
Ikusi nuen guztiaz pentsatu ondoren nire etxera itzultzea erabaki nuen. Ona edo txarra, ni hangoa naiz eta benetan gustatzen zaidana han dago. Lasai sentitzen naiz eta nire lagunak ditut.
atzera