Kaletik nabil alde batetik bestera baina inor ez da nabarmentzen nire presentziaz. Denak urduri alde batetik bestera, ni ordea oso lasai, nire bizitza nazkagarri honekin bukatu nuelako. Duela astebete nire etxeko laugarren pisutik bota nuen nire burua. Orain kaletik dabilen beste espiritu bat naiz.
Nire bizitzarekin bukatzean ondo sentituko nintzela uste nuen baina ez da horrela izan, ez dakit zer den okerragoa orain hemen bainabil inork ikusten ez nauela.
Tolosako zerua lainoz beteta zegoen egun hartan. Kaletik jendea urduri zebilen lanera joan behar zuelako eta umeak patxadaz eskolarako bidean bitartean. Jende multzo horren erditik pasa nintzen eta inork ez ninduela ikusi zirudien, eta ukitu gutxiago.
Ezin nuen gehiago, bakardade oso handia eta mingarria sentitzen nuen. Eta nire bizitzak argirik ez zuen nire jende guztiak utzi nindutenetik.
Igotzen hasi nintzen laugarren pisura eramango ninduten eskailerak, denbora bat pasa ondoren laugarren pisuan nengoen. Lehendabizi, balkoira atera eta nire ingurura begiratu nuen, ondoren nire begirada beherantz joan zen behean zegoen jendea ikusteko.
Hanka bat altxa eta balkoiaren kanpoaldean jarri nuen, ondoren bestea baina zerbaitek geldiarazi ninduen. Nire aurpegian, zerbait hotza sentitu nuen jeisten, negar malko bat zen. Beste hanka altxa eta bestearen parean jarri nuen kanpoko aldean.
Eskuak altxatzearekin bakarrik nahikoa izan zen nire bizitzarekin bukatzeko. Behatzak banan-banan kentzen hasi nintzen, denak askatu nituen eta beheraka nindoan. Gero dena beltza ikusten nuen, begiak ireki nituen eta begirada goraka zuzendu nuen. Nire etxea ikusi nuen.
Ingurura begiratzean nire gorputza aurkitu nuen odolez eta jendez inguratuta. Altxa eta orduan ulertu nuen hilda nengoela baina espiritu bezala jarraitzen nuela bizitza zail honetan. Nire amets gaiztoa ez zen bukatu, orain gehiago sufrituko bainuen, orain bai mespretxatua sentitzen nintzela inork ezin ninduelako ikusi.
Handik gutxira anbulantzia bat etorri zen baina berandu zen, ni hilda nengoen. Nire gorputza hartu eta eraman egin zuen poliziak. Polizia bati entzun nion nire gurasoen etxera joango zirela gertatutakoa kontatzera, momentu hartan bertan hegaka joan nintzen beraien etxera.
Nire ama bazkaria egiten ari zen eta nire aita telebista ikusten nire bi anai- arrebekin. Poliziak etxeko atea jo zuen eta nire aita joan zen irekitzera. Gertatutakoa kontatu orduko lauak negarrez hasi ziren bata bestearen sorbaldan. Orduan konturatu nintzen zenbat maite ninduten nire gurasoek eta anai-arrebek.
Orduan konturatu nintzen bizitza opari eder bat dela eta ez dela mespretxatu behar.
Baina orain berandu da, ezin buelta eman atzera.
atzera