Riiiiinggg, riiiiinggg!!!! Goizeko zazpiak ziren, jeiki beharra neukan institutora joateko. Ez zitzaidan batere gustatzen joatea, denek burla besterik ez zidatelako egiten. Horrelakoak esaten zizkidaten:
-Ez zaitugu nahi gurekin, itsusia zara, ez duzu ezertarako balio, zabortegira botatzeko besterik ez.
Instituto parean gelditu eta sartu aurretik, nere buruari galdetu egiten nion: Beste egun txar horietako bat izango ote da gaur ere? Ondoren, beldurrez dardarka nere gelara joan nintzen. Naturreko klasea geneukan, nik etxekolan guztiak eginda nituen eta liburua mahai azpitik hartzerakoan, han ez zegoela konturatu nintzen. Herenegun bertan utzi nuela oso argi neukan. Ez zen harritzekoa norbaitek kendu izana, atzera begiratu eta Anderrek nire liburua zeukan, ostu egin zidan.
Orduantxe iritsi zen Kontxi andereñoa. Gertatutakoa kontatzeko segundu bat besterik ez zitzaiadan falta, baina ez nuen egin. Anderren begiradagatik zihur nago, jolastokian ostikada pare batzuk eta beste zartako batzuk jasoko nituela esateagatik. Horregatik ez nuen ezertxoere esan. Andereñoak, libururik ez nuela konturatu zenean, agendan notatxo bat jarri zidan. Jolastoki orduan, asperturik baztar batean eseri nintzen. Ander bere lagun ziztrinekin nere albora hurbildu zen eta horrela esan zidan:
-Azkenean, ez diozu ezer esan andereñoari, baina esateko xedetan egon zarenez… ostikada bat merezi duzu.- Bi hanken artean ostikada bat eman eta irrifarre handi batez joan zen bere lagunekin.
Gorputz-hezkuntza tokatzen zitzaigun, futbol partidaren ondoren, aldageletara joan ginen dutxatzeko. Orduan Ander neregana berriro hurbildu eta esan zidan:
-Beste ostikada bat nahia al duzu? Nik burua makurtuta ezetz erantzun nion eta berak horrela esan :
-Ba horrela izango da, baina, bilutsik joan behar duzu nesken aldageletara. Alde guztietara begiratu nuen soinketako irakaslea non egongo ote zen. Baina ez zegoen inondik ere. Gutxinaka-gutxinaka arropak erantzi eta nesken aldageletara bultzatu ninduten denen artean.
Neska guztiak garrasika hasi ziren. Geroxeago irakaslea etorri eta galdetu egin zidan, ea zer egiten nuen bilutsik. Nik ezertxo ere ez erantzun nion eta arropak jantzi nituen.
Bostetan etxera itzuli eta gurasoak errietan zebiltzan, baina hori ez zen kezkatzeko modukoa. Hori niretzat, eguneroko beste iskanbila bat zen. Amak ez zuen institutoan gertazten zenaren idearik, inork ez zion ezer esaten, nik ere ez. Seguruaski, gauzak okertu besterik ez zituen egingo eta.
Amak dutxatzeko agindu zidan, baina gurputza urraduraz eta ubelduraz neukanez ezetz esan nion, konturatu ez zedin. Nere logelan giltzapeaz itsi nintzen eta nire ohean etzan nintzen. Nire minez eta estutasunen ondorioz gaizki sentitzen nintzen.
Ezin nuen gehiago, nire bihotzak ezertarako balio ez zuela pentsatzen nuen. Bat-batean, burura galdera bat bururatu zitzaidan. Eta nire burua laugarren solairutik botatzen badut? Zer galduko nuke? Ezertxoere ez erantzun nuen.
Tristea badirudi ere, aitari eta amari eskerrak eman nizkien idatzi baten bidez. Idatzi hori ohe gainean utzi eta solairutik botatzea bakarrik falta zitzaidan. Barandilaren beste aldera pasatu eta eskuak askatuz bi aldiz pentsatu gabe nire burua bota nuen.
Harrezkero ni hor goian nago eta dena ikusten dut. Badakit ni bezalako pertsonak daudela eta agian nire erabakia ez zen onena izango, baina ez naiz hau egin duen lehenengoa ezta azkenekoa izango ere.
atzera