-“Begira Vanessak jantzita ekarri dituen zapatak”.
-“Gustura esango nioke Vanessari ikastola honetatik joateko, hemen inork ez baitu gustuko.”
Urteak daramatzat erratza pasatzen Ikastetxe honetan eta jada ohikoak dira horrelako gutunak,errepikatzen diren egoerak baitira.
Lan honek erakutsi dit horrelako idatziak edo mezuak agertzen hasten direnean, min handia zabaltzen dutela bazter guztietatik.
Horregatik, gelako beste kide isilei erakusten dizkiet mezuak.Gira-bira asko eman dizkiogu kontu honi, nire burua f1-eko zirkuituaren antzera dabil irtenbiden baten bila:
Arbelak,noski, gai hau oso beltz ikusten du;leihoak argi apur bat ematen badio ere, eguraldiaren baitan izaten da, eta askotan grisa antzera ikusten du.Arkatza segituan jarri da lanean formula kimiko edo magiko bat aurkitu nahian.
Nik isilik, paperak lurretik jaso eta zakarrontzira botatzera joaten naiz bere helmugara iritsi ez dadin, bertan jartzen duena irakurriz.
Kontua da, zaila egiten zitzaigula guztioi egoera hauen zergatia ulertzea eta horrenbestez konponbide bat aurkitzea.
Gelako apaletan dauden liburuek diotenez,horrelakoak beharrezkoak izaten dira bizitzak dakarren gora-behera guztiak ikasten joateko.
Nik zera bakarrik dakit;min handia eta nahigabeak besterik ez dutela ekartzen, eta ez dagoela fomula kimiko edo matematikorik hau konponduko duenik.
Gelako hormak askotan agerian jarri dizkit, zenbait ikaslek ikasturtean zehar pasa dituzten trago txar horiek; gurasoen ezin egona,irakasleen buru hausteak...
Akaso, honen jatorria inbidia besterik ez da.Batak bestearekiko sentitzen duen inbidia, bestea politagoa delako, edo norbaitek ez duena besteak duelako.
Baliteke, besteen aurrean puntuak irabazteko egin behar den zerbait izatea ere.
Bata edo bestea dela kontu, arrazoi gabeko egoera horri irtenbidea emateko asmoz. Zugarramurdiko erratza-izebamonari aholkua eskatu diogu.
Harek, pozio magikorik ez dagoela esan digu, baino errezeta baten lehengaiak eman dizkigu,horrelako egoerak pixka bat lasaitzen laguntzen dutenak:
Batetik pazentzia pixka bat, bestetik errespetua, eta azkenik nor bera, bestearen lekuan jartzea da.
Gelan kide-isil guztiak oniritzia eman ondoren, asteburua antolatu genuen, gela guztietan errespetua, pazentzia eta elkartasunaren hauts magikoak zabaltzeko.
Geroztik, denbora honetan , ez dut berririk izan;ez gutunik ,ez paretak entzundako txutxu-mutxurik...eta egia esan, ez dakit ona izango den etortzear dagoena.
Asteak pasa dira dagoeneko hauts haiek zabaldu genintuenetik eta gaur arte ez dut berririk izan.
Gaur beste gutun bat aurkitu dut.Ez nekien zer egin,beldur nintzen, ez ote zen nahi ez bezala bukatu guztia.Azkenean beldurrari aurre eginez, arnasa sakon hartuz, gutna irakurtzera ausartu nintzen.Malko bat atera zitzaidan guztia irakurri nuenean.Beraien gana joan eta ozenki irakurri nuen bertan jartzen zuena.
-“Klaseak bukatzen direnean denok futbol partidura joango gara, animatzen zara Vanessa?”
atzera