Galtzagorri Elkartearen webgunea

2009

BakarrikLeo

2008ko azaroaren 20a da. Zerua grisa dago. Goizeko hamarrak dira. Euria hasi du. Bakarrik nago, etxean. Telebistan ez dago ezer interesgarririk. Sofatik altxatu eta egongela zeharkatu dut, balkoiko ateetara iritsi arte. Kortina txuriak jasota New Yorkeko etxeorratz zoragarriak ikusten dira eta han urrutian eraikuntza txiki bat, nire txikitako ikastetxea., duela urte batzuk egunero hain gaizki pasa nuen tokia.

 

Ez nuen lagunik, ezta neska lagunik ere. Oraindik Noraz gogoratzen naiz. Neska zoragarria zen. Hamar urte nituenean nire gelan zegoen eta bera ikusteagatik joaten nintzen egunero ilusioz eskolara. San Valentin egunean maitasun gutun bat idatzi nion mutil guztiek bere gustuko neskei bezala.Nora gutun gehien jaso zituen neska izan zen; izan ere, politenetarikoa zen: Ile beltza, begi urdinak, irribarre zoragarria…Jaso zituen gutun guztiak irakurri gabe zakarrontzira bota zituen. Orduan , aurrez aurre nire maitasuna erakustea erabaki nuen.Ez zen ondo atera. Nitaz barre egin zuen eta horreko min handia eman zidan. Aste oso bat negar egiten pasa nuen.

 

Orain balikoitik begira nire bizitza balio duenaz konturatzen naiz. Ezer ez.Nire bizitzak ez du ezer balio. Seguru aski Nora bere mutil lagunarekin egongo da eta ni, berriz, hemen nago, bakarrik. Askotan hau egitea pentsatu dut baina ez dut inoiz egiteko behar den ausardia izan. Eta oran egingo banu? Bai, uste dut honekin guztiarekin bukatzeko momentua dela. Balkoiko ateak irekitzen ditudan bitartean Nora dut bakarrik bruruan. Beherantz begiratzen dut eta jendea presaka alde batera eta bestera ikusten dut. Barandan eserita nago eta jendea gora begiratzen hasi da, Batzuk poliziari eta beste batzuk suhiltzaileei deika. Berdin zait , nire burua bota egingo dut. Eskuak askatzen hasi naiz, begiak isten ditut eta Noraren eta gurasoen aurpegiak ikusten ditut. Denak galdu ditut.

 

Begiak irekitzean iadanik nire burua bota dudala konturatzen naiz. Jendea garrasika ari da. Hau guztia luzeegia egiten ari zait. Bat-batean nire irudia ikusten dut. Lurrean nago, begiak itxita dauzkat eta burua alde batera erorita dago. Buruaren inguruan odol puztu handi bat dago. Nire odola.

Nire irudia joan da eta orain beste zerbait ikusten ari naiz. Belardi bat dirudi . jende asko dago. Gehienak negarrez. Zirkulu bat osatzen dute. Ez dut lortzen zirkuluaren barruan dagoena ikustea. Orain bai. Dena ikusten dut. Zirkuluaren erdian zulo handi bat dago eta zuloaren ondoan gurutze handi bat. Irudi hori zer den konturatu naiz, nire elizkizuna da! Hor urrutian…Nora dago!

 

Irudia desagertzen hasi da eta soinu batek esnatu nau. Alde batera begiratu eta ispiluan ohean etzanda nire irudia ikusi dut.

 

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia