Ni hamahiru urteko neska bat naiz. Eider da nire izena eta azken boladan oso gaizki ibili naiz. Duela hilabete bat eskolara neska berri bat etorri zen. Ni lagun koadrila batean ibiltzen nintzen . Oso atseginak ziren nire lagunak bain anexa hori etorri zenean dena aldatu zen. Poliki-poliki ni baztertzen hasi ziren. Ez nuen horren arrazoia ulertzen baina halaxe gertatu zen. Behin eskolarako bidean koadrilarekin topo egin nuen.
-Kaixo-esan nien.
Inork ez zuen ezer esan.
-Zer gertatzen da?-Nik berriro.
Abiadura bizkortzen hasi ziren ni atzean utzi arte. Momentu horretan oso bakarrik sentitu nintzen eta horregatik negarrez hasi nintzen. Bost minutuz egon nintzen negarrez plazaren erdian. Jendea presaka nire ondotik pasatzen zen lanera berandu iristeko beldurrez. Bat-batean udaletxeko erlojuak zortziak jo zituen. Plazazo bankutik altxatu , malkoak lehertu eta eskolara abiatu nintzen. Eskolan lehenengo bi orduetan matematika zegoen. Matematika oso aspergarria zenez, marrazkiak egiten hasi nintzen…nire izena entzun nuen arte.
-Eider!-Matematikako andereñoak.
-Zer?-oso aspertuta nengoenez, susto galanta hartu nuen!
-Zatoz arbelera!-andereñoal.
Arbelera joan nintzenean lagunen koadrila ikusi nuen. Negar egiteko gogoa sentitu nuen, baina agoantatzea erabaki nuen. Ariketa bukatu eta nire eserlekura bueltatu nintzen. Patio orduan bakarrik nengoenez, izkin batean eseri nintzen. Halako batean mutil koadrila bat pasa zen.
-Bakarrik zaude! Bakarrik zaude! – hasi ziren.
Ni amorratzen hasi nintzen.
-Utzi pakean, txotxolo halakoak!
- Ba gu tontoak izan arren, lagunak ditugu!-erantzun zidaten.
Mutu geratu nintzen. Esaldi horrek min handia egin zidan. Lurretik altxatu eta komunera joan nintzen. Han egon nintzen patio-denbora osoa negarrez. Txirrinak jo zuen eta gelara itzuli nintzen. Arratsaldean etxerako bidean banku baten eseri nintzen. Oso bakarrik sentitu nintzen. Bakardadea probatu gabe neukan baina momentu horretan inoiz baino okerrako sentitzen nintzen.
Etxeko atea ireki nuenean izugarrizko iskanbila entzun nuen. Gurasoak eztabaidatzen ari ziren. Azkar logelan sartu nintzen egun osorako.
-Eider!-amak esnatu ninduen.
-Zer?-nik erdi lokartuta.
-Zurekin hitz egin behar dut.
-Jo, ama, goizeko zortziak dira eta gaur larunbata da!-erantzun nion!
- Oso garrantzitsua da esan behar dizudana, gaitera, lanera joan behar dut.
- Baleee!
Izarak kendu eta atea ireki nuen.
-Egunon, maitea-esan zuen.
-Zer gertatzen da,ama?
-Ba, atzo aita eta biok eztabaidatzen egon ginen eta..
-Eta zer?-moztu nion.
-Dibortziatuko gara.
Hitz hauek entzutean ixil-ixilik geratu nintzen. Amak besarkatu eta lanera joan zen. Berriro ohean sartu eta izaren azpian negar egioten hasi nintzen.Bazkalorduan denak ixilik geunden. Bakoitzaren begiradan zer pentsatzen genuen irakur zitekeen. Bukatzean amak esan zuen:
- Eider, zer duzu?
- Ezer ez
- Ez kezkatu, gauzak berdintsuak izango dira, maitia-lasaitzen ahalegindu zen.
- Eskerrik asko, ama-esan eta logelara joan nintzen.
Astelehenean eskolan azterketako emaitzak eman zizkiguten. Nik normalean dena aprobatzen nuen baina oraingoan ez. 3,6 atera nuen.
-Eider-esan zuen irakasleak.
-Oso dezepzionaturik nago zurekin!-jarraitu zuen.
Bat-batean txirrinak jo zuen. Beti bezala patioko izkin batean eseri nintzen eta betiko mutil taldea nitaz barre egiten hasi zen. Horrela hilabete bat pasa zen Erabaki bat hartu behar nuen, hau guztia jasanezina zen. Azkenean erabaki bat hartu nuen. Etxeko balkoian jarri eta handik bota nuen neura burua.
…………………………….
-Eider?
-Zer gertatu da?-nik.
Hospital batean nengoen. Goitik behera bendaturik. Altxatzen saiatu nintzen baina ezin nuen. Hemendik aurrera ezin izango nuen gehiago ibili. Hau jakitean oso triste geratu nintzen. Hilabete bat egon nintzne ospitalean eta ondoren eskolara bueltatu nintzen.
Lagun taldea nirekin hasi zen berriro egoten baina nire bitzitza ez zen berdina izango, gurpil aulki batean ibili behar nuelako . Nire ustez zerbait larria gertatu arte jendea ez da konturatzen eragin dezakeen minaz.
atzera