Galtzagorri Elkartearen webgunea

2009

Ateaz bestaldeanTina

Gau hodeitsu eta ilun- ilun batean gertatu zen, lau egun neramatzan lorik egin ezinik. Ez zitzaidan inoiz horrelakorik gertatu, zerbait neukan buruan bueltaka, ez zidana lorik egiten uzten.

Hamalau urte eta sei hilabete nituen hau gertatu zitzaidanean.

Goizeko bostak ziren, eta aita ez zen oraindik tabernatik etxera bueltatu, ama berdurtua zegoen eta okerrena pentsatzen hasia zen. Betiko kontua zen, aita gauero tabernara joten zen eta etxera mozkortuta bueltatzen zen beti, amari garrasika hasten zitzaion, eta nik bera defendatu nahi banuen ere, amak logelara bidaltzen ninduen.

Ni ohean sartzen nintzen eta negarrez hasten nintzen,oso beldurtua nengoen eta.Banekien ez zitzaidala ezer gertatuko, ama etxean egon bitartean, baina gau hartan ezberdina izan zen.

Aita iritsi baino lehen, ama etxetik bilatzen hasi nintzen baina ez nuen aurkitzen. Biak elkarrekin handik alde egitea proposatu nahi nion.

-“Ama non zaude, non sartu zara? Goazen hemendik aita iritsi baino lehen!”

Baina ez, ez zen erantzunik iritsi.Ez nekien zer egin, eta momentu hartan aita etxean sartu zen. Bere itxura penagarria zen, zikin-zikin zetorren, lurrean botata egon balitz bezala. Beldurra ematen zuen bere aurrean egoteak!

Amari deika hasi zitzaion, eta ez zegoela konturatu zenean, niregana etorri zen. Ni logelaruntz joan nintzen azkar eta bera atzetik zetorren. Nigandik oso gertu zegoen baina logelara iritsi nintzenean atea itxi nuen. Handik irtetzeko aukera bakarra lehiotik behera botazea zela konturatu nintzen. Aita logelan sartu zen. Nik mina egingo zidala pentsatzen nuen.Ez nekien zer egin, egunak neramatzan pentsatzen: Nire bizitza ez zitzaidan batere gustatzen.

Orduan ama etxera sartu zen eta ez beste irtenbiderik neukanez, aita amaren bila joan zenean nik lehiotik behera bota nuen neure burua.

Baina orain irtenbiderik ez zeukana aita zen, ama poliziekin batera etorri zelako. Poliziek aita atxilotu zuten eta ama arazo guztiak bukatu zirela niri esatera zetorrenean, eta nik neure burua hil nuela ikusitakoan, berak ere berea lehiotik behera bota zuen.

 

Gu biak hil egin ginen lurrera iritsitakoan eta ezin izan gintuzten salbatu.Hau drama bat izan zen gure senide eta lagunentzako. Biak hil egin ginenean, gure arimak batu eta elkarrekin bizidun mundua eta hidakoena banatzen duten atea igaro genuen . Hemen ez dago gaiztorik: ez lapurrik ez hitzailerik, ezta gudarik ere eta ezta ere istripurik. Dirurik ere ez dago horrek arazo asko sortzen dituelako ; horregatik gauzak saldu beharrean oparitu egiten ditugu.

Hemen ez dago besteak baina garrantzitsuago den inor eta ez du inork agintzen.Denek besteen ideiak errespetatu eta kontuan hartzen ditugu eta horregatik hemen ez dago inongo arazorik. Gainera familiako hildako guztiekin elkartu gara.

Ama oso gizon jator eta maitagarri batekin ezkondu da eta gertatu zaizkion guztiak ahaztu ondoren, zoriontsua da! Nik, berriz, lagun asko ditut, nire adinekoak eta guztiek dute nirea bezalako iraganaldi txar bat, baina nahiz eta hori inoiz ez ahaztu, denek gainditzea lortu dugu.

Mundu honetara iritsi ondoren gauza harrigarriak gertatu zaizkit:Lehengo egunean kaletik nindoala, birramonarekin elkartu nintzen eta honek bere gaztaroko historiak kontatzen dizkit egunero.

Ai! Bizidunen mundua holakoa izango balitz…

 

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia